Despedida?

Aizkorriko maratoiagatik Apirilan bukaeran eskiatziari kolpetik utzi izana nahiko traumatikua izan zan neretzat, batez ere ikusita lagunak eskiatzen segi dabela, eta gainera sekulako baldintzak zeudela oindiok eskiatzeko!
Baina materixala jada gordeta, eta pereza pixkat ere ematen zidan berriz ere traste guztixak ataratzen hastiak.
Maratoia pasata, belauna ere erdipurdi geratu jata, eta nahiz eta korrika ibili naizen, beti minekin bukatzen dotela ikusirik, ze demonio, berriz ere eskixak hartu eta mendira juteko ordagua bota naban!
Ekainan erdixa, 15-16ko astebukaeran eupara bat bota naban, eta Salak eta Enrikek erantzun zaben. Zapatu arratsaldian urten eta Neouvielle ingurura jutia erabaki genduan.
Normalian inguru honetara Maiatzan erdi aldera etorri izan naiz, makina bat urtian segidan errepikatu naban, baina aurten izan da inoizko elur geruza handixena ikusi dotena Oredoneko presa inguruan!
Zalantzan gaozen hemendik dauden bi aukeren artian zein hautatu, Neouvielle ero Estaragne-Cambieil egin, baina Neouviellerako bidia oindiok iriki gabe zaonez goiko partian, eskixak aldian hartuta orduerditxo bat egin bihar zan.
Estaragneko bailararuntz aldiz, errepide erdi elurrak hartzen zaban, ixa Oredonetik, furgonatik bertatik! (Beste urtetan elur gehixen egon izan danian ixa Estargneko bailararaino iritsi izan gera autokarabana zaharrakin, eta elur gutxikin Cap de Longeraino igo izan gera, dexente gorago, beti ere maiatzan erdi-bukaera aldera)
Horrela ba, sekula baino ibilbide luziagua, eta kasik osorik eskixekin egingo genduan.
Elurretan ez zuan oindiok ekainan erdixa zanik ematen, baina eguna luzia eta bero kolpe bat ere bazauan domekarako iragarritxa, horregatik goizeko 3etan iratzargailuakin batera jaiki eta 4etarako martxan ginan.
Gabez Estaragneko bailaratik, barrenian ezkerrian tontorra

Hego haizia eta 15º inguru egon arren, aurrikusita bezela, zerua izargi egotiarren elurra gogortu zan, ez gehixegi, baina bai disfrutatzeko beste.
Eguzkia ateratzen

Furgona pila bat egonagatik ere, danak oindiok maiatzeko ordutegi normalian abantau ziran, hau da, 4:30 aldian jaikita. Gu tontorrerako bide erdi eginda geunden egunak argitu zuanerako, eta ez genduan oindiok jende askon bekokigailurik ikusi, eta jada bero zaguan!
Estaragne tontorrian, Cambieil-eko elur pala atzian ezkerretan, Pic Long eskuinean beltz

Lehenengo tontorrera, Estaragneko tontorrera bakar bakarrik allau ginan goizeko 8ak baino lehen. Zalantzan geunden eguneko bigarren 3000kora, Cambieileraino abantatu, ala furgonara bueltatu eta hartara jeitsierarekin disfrutatu elurra ona zauan bitxartian, izan ere, jada egiten zuan beruakin, eta malda honen ekialdeko orientaziuakin eguzkitan lehenengo ordutik, ez genduan espero beranduago jeisten disfrutatzeko baldintzan egongo zanik.
Midi Bigorreren hego aurpegia ere elurrez lepo. Ez da neguan ere beti horrela egoten!

Halere, behin honaino egun bakarrerako etorritxa, aurrera jarraitzia erabaki genduan, eguneko bigarren hirumilakuan bila.


Neouvielle eta Cap de Long atzian, ta Sala manga motzian

Cambieil tontorrera igo, argazki batzuk atara, eta jeitsieraz disfrutatzeko bizkor batian aldatu ginan. 
Tontorretik Gavarnie ingurua ere txuri. Bretxa, Tallon eta abar

La Munia, Soum de Salettes...
Panoramika
Hirurok tontorrian
Lehenengo malda egoera onian zauan. Hau jeitsita, berriz ere Estarangerako maldatzo bat ixo bihar izan genduna.
Hura ixota, tontorretik furgonetarainoko jeitsiera egin genduan. Gu jeisten ari ginala, oindiok Estaragneko tontorrera ixotzen ari ziran eskiatzaile askorekin gurutzatu ginan. Berandu xamar izan arren, oindiok malda hau ere baldintza nahiko onetan aurkitxu genduan. 
Jeitsieran ondoren, Estaragne tontorra ezkerrekua, txikixena dirudiena

Errepidera jeitsi, eta baztarrian zauan elur puxkatik iritsi ginan furgonaraino.
Azkenian, asmatu genduala esan leike, bi tontor eta bi jeitsiera ikusgarri egin genitxualako ekainan erdixan, disfrutatzen eta segurtasun baldintza onetan! Ez da gutxi!!!
Furgonetan bertan kendu genitxuan eskixak. Sekula hainbeste elur ikusibe hemen

Bueltatutakuan, kuadrillakuek galdetu zienian ia zelan zauan, oindiok elur gehixegi zaola erantzun nien, izan ere, gutxiagokin gorago ixo leike furgonan, batez ere neouvielleko tontorra egiteko.
Baina tamalez, hurrengo astian bota zuan euritiakin, ez dakit nola geratuko zan asuntua.

Hiru astian behin horrelako irteera bat egiteko aukera eukiko bagendu... bi tenporadak elkartuko genitxuzke, joe, mundiala litzake ezta?
Bueno, gora bihotzak, udako solstiziua igaro berri, eguna mozten hasi da eta negua ate joka daukagu berritz
Hau egina dago!!!

Iruzkinak