Eibarko KDrekin irteera

Pixka bat albo batera utzita neukan bloga, baina banator bueltan!
Alpeetatik itzuli ondoren, Eibarko KDk martxoan eguraldi txarragatik atzeratu zaban Mendi Eski irteera tokatzen zan. Plazer bat izaten da Eibartarrekin jutia, giro aparta egotiaz gain oso ondo antolatzen ditxuelako irteerak, eta aurtengua ere halaxe izan zan.

Autobusak zapatu goizian batu gintuan Eibarren, Elgoibarren eta Donostian, eta Pont D'espagnera jun ginan. Handik eskixak jantzitxa Batximañako aterpetxe berrira jun ginan (Panticosa gainian) bidian mugako tontorra eginaz.

Biharramunean jaiki eta Batanes ingururuntz jun eta handik Panticosa aldera jeistia zan asmua.
Ni hurrengo astian izan bihar zan Erraldoi txuriak estraineko proban parte hartzekotan nenguanez, bi egunetan ibilbidiak pixkat luzatu nitxuan, baina taldeko batzurekin momentu gehixenetan.
Argazkixok konturatuko zeratenez, normalian eukitzen ditxudanak baino hobiak dia. Bai, asmatu dozue, ez dira neriak, Salanak baizik.




Bueno, nik ere atara naban argazkiren bat, atzian Muga tontorra dagola


Primerako astebukaera izan zan, eta momentuz aurten egin doten azken eskiada izan da. Jo, ta hori aurten oindiok ekainan erdixan jendia eskiatzen dabilela!

Hurrengo astian Erraldoi txuriak erronkan izena eman genduala esan dizuet lehe. Astakeri bat da, Aneto, Posets eta Perdiguero egun bakarrian egiteko asmua da, eskixekin 70kmtako buelta bat, baina filosofia politxakin, markatu gabe, soilik pasoko puntu batzuk dauzkazu egin biharra.
Tartian 3 aterpetxe daoz (Renclusa, Angel Orus eta Estos) eta horietan jan nahiz lo egiteko aukera dago. Proba burutzeko 30 ordutako epia dago, eta eskiez gain, beheko zeharkaldietan zati asko elurrik gabe daudenez, hori ere pentsatu bihar nola egin, zapatilletan, botekin...
Beno, ba aurtenguan antolakuntzak bertan behera laga dau eguraldixagatik, ze pentsa, 3000mtan gabez ere ibili biharko zan seguruenik, eta oso eguraldi txarra egon zanez... uf, librada edarra egin genduan, bestela a ze nolako paliza hartu bihar genduan! kar kar kar

Iruzkinak