Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2016

Elur-jausien biktimen balantzea alpeetan

Irudia
Elur-jausiek eragindako biktimen Alpeetako eta piriniotako balantzeak ikusi ditut, eta zuekin partekatzea pentsatu dut, beti ikasten delako zerbait Alpeetan: http://wepowder.fr/forum/topic/227715 Que voyons nous? En regardant ces avalanches certaines choses nous sautent aux yeux: Au moins 9 victimes avaient un airbag gonflé Au moins 16 victimes ne portaient pas de DVA Au moins 3 victimes étaient seules 3 victimes étaient des adolescents 4 victimes étaient sur des pistes fermées Mais également: Près de 90% des avalanches mortelles sont descendues en face Ouest, Nord et Est. Seulement 3 avalanches mortelles sont descendues en face Sud. Près de 92% des avalanches se sont produites au-dessus des 2000 mètres d’altitude, presque toujours au-dessus de la limite des arbres. Hauxe ikusten dute: +Gutxienez 9 biktimek zeukaten Airbag motxila puztuta. +Gutxienez 16 biktimek ez zeukaten EBArik +Gutxienez 3 biktima bakarrik zeuden +Gutxienez 3 biktima nerab

Aratz-Aizkorri parkean Grande Coursea

Irudia
Martxoak 13 Badira urte batzuk horrelako ibilbide bati begixa botata niola. Baina elur baldintza onak egotia (eta jakitia), eguraldixa ere ona, lasterketarik ez tokatzia fetxa berian, eta beste konpromezu edo planik ez egotia parian ez da erretza neretzat neguan. Urtiak daramatzat honen atzetik. Are gehiago, Javi eta Kikekin 2012xan Gorbeian egin genduan buelta handi haren ondotik. Hurrengo egunian berotu eta Aranekin jun nintzan Aizkorri-Aratz egiteko asmotan , baina euritiak ez zigun aukerarik eman. Txirikin aurreko urtian egin genduan saiakera bat , baina behelaino itxuak Aratzeraino juteko goguak kendu zizkigun, Aizkorri ozta ozta egin gendualako GPSa zeraman bati jarraika, eta egun hartan Elgea eta Iturrigorri aldian, beherago ibiltzia erabaki genduan. Aurtenguan egiteko aukera neukan. Banakixan elurra zaola Petroleretatik. Arantzazutik ez nakixan noraino zauan elurra, baina ikusita Urbixan zauan paketoia, posible zala banakixan. Halere, eguraldixa ez zan oso segurua. Banaki

Patrouille des Glaciers 2016 bertan behera

Irudia
Patrouille des Glaciers Grande Courseko lasterketa famatuenetariko eta lehenengoetariko bat jokatzekoa zen astebukaera honetan. Beno, nahiko konplexua da lasterketa hau, lasterkarien erdiak asteazkenean atera ziren, eta arazorik gabe burutu ahal izan zuten ibilbidea. Beste erdiak astebukaeran egin behar zuen lasterketa, eta bertan behera geratu da bigarren talde hau. Behelainoa lehenik, eta elurra, 10-20zm artean espero omen ziren. Bisibilidade eskaxak, glaziarra zeharkatzean pitzadurak eta serakak ez ikustearren arriskua sortuko zuela pentsaturik, lasterkarien segurtasuna bermatzeko, proba bertan behera lagatzia erabaki dabe. Guri 2009 ko Mezzalaman (uff, zenbat elur egin duan ordutik!!) gauza bera pasatu jakun, eta kriston bajoia da haraino juteko prestaketa guztiak egin, eta han zaudela bertan behera geratzia, baina mendixa horrela da, eta gure segurtasunagatik danez, ba animo lasterketatik kanpora geratu zerateneri!!! Ni oraindik lasterketa honetara iritsi gabe nago, lasterk

Zumarraunditik Kanalaundi-Aizkorri-Oltza-Zumarraundi

Irudia
Martxoak 12-13ko astebukaeran berriz ere zer egin zalantzan egon nintzan, hemen eguraldi onegixa ere ez zaben ematen eta. Saülek naparrekin Lintzan lasterketa antolatzen zaban, naparruako txapelketia. Sekulako baldintzak zaozen, Lintzan sekulako elurtia botata. Gogua baneukan hori itxeko, baina astian zihar lana besterik ez nuan egin, eta astebukaeran ere ahal bazan lan egin nahi nuanez, azken orduan etxian geratzia erabaki nuan, eta berriz ere Aizkorri aldera jutia ia nola zauan ikustera. Martxuan 12xan, zapatua, elur maila goraxeago egongo zala pentsatzen, Petrolerasera (Zumarraundira) jun ginan Aran eta bixok, Arabako aldetik, Zalduondotik Aizkorrira igotzeko asmotan. Astian zihar Eka eta hauek ibili ziran Kanalaundin, eta behian elur gutxi akaso, baina goixan baldintza onak zeudela jakinda, Petroleras-Sandrati-Kanalaundi-Aizkorri-Oltza-Petroleras egitia pentsatu genduan, ia aurrikusitako plan osua egitia posible zan. Zumarraundira iritsi eta aparkatzia odisea bat i

Etxe inguruan eskiatzen

Irudia
Ufa, Altitoyetik idatzi gabe egotia neri ere luzetxo egin jata, ez pentsa!!! Badakizue Martxua lanez lepo ibiltzen naizela urtero, eta aurten gainera ikasten ere apur bat banabilenez, bloga albo batera lagata daukat, barkatuko didazue. Martxo haserako kontuekin nator, ixa maiatzian!!! Baina neguko momenturik politxenak izango ziran akaso, elurra behe aldian aurrikusten zala aprobetxatzen, martxoko lehenengo astebukaeran inora urten gabe geratzia erabaki nuan, eta hartara, lanak aurreratu. Baina horrek ez dau esan nahi ez nuanik eskiatu, ez gaizki pentsau!!! Oindiok ez naiz gaixotasun horretatik desintoxikatu!! kar kar kar Martxuan 4an, Ostiral gaba, elurra botatzen hasteko zauan. Zapatu goizian oindiok butreaitzen kapa nahikua ez zala egongo pentsatu nuan eta Valdezcarayra jutia aseguratzera. Bidian Karakate, Aitzorrotz eta abar txuritzen ikusten ziran, eta zalantza egin nuan arren, azkenian Valdepiedrara jun nintzan, aurtengoz lehenengo aldiz. Valdezcarayn elurrik apenas, et