Martxoak 12-13ko astebukaeran berriz ere zer egin zalantzan egon nintzan, hemen
eguraldi onegixa ere ez zaben ematen eta. Saülek naparrekin Lintzan lasterketa
antolatzen zaban, naparruako txapelketia. Sekulako baldintzak zaozen, Lintzan sekulako elurtia botata. Gogua baneukan hori itxeko,
baina astian zihar lana besterik ez nuan egin, eta astebukaeran ere ahal
bazan lan egin nahi nuanez, azken orduan etxian geratzia erabaki nuan,
eta berriz ere Aizkorri aldera jutia ia nola zauan ikustera.
Martxuan
12xan, zapatua, elur maila goraxeago egongo zala pentsatzen,
Petrolerasera (Zumarraundira) jun ginan Aran eta bixok, Arabako aldetik,
Zalduondotik Aizkorrira igotzeko asmotan.
Astian zihar Eka eta
hauek ibili ziran Kanalaundin, eta behian elur gutxi akaso, baina goixan
baldintza onak zeudela jakinda,
Petroleras-Sandrati-Kanalaundi-Aizkorri-Oltza-Petroleras egitia pentsatu genduan, ia aurrikusitako plan osua egitia posible zan.
Zumarraundira iritsi eta aparkatzia odisea bat izan zan.
Artaburu bat sekula elurretan ibilibekua seguruenik, eta martxatrasian ere ikasibekua, kotxiakin ez atzera
eta ez aurrera geratu zan. Horrelakuak pasatzen dira, baina gainera
honek onartu nahi ez bere ezjakintasuna. Saiatu nintzan laguntzen, eta
kotxia mobitxuko niola ere eskaini nion, baina bera aitzakixak jartzen
kotxia juten jakola etabar esan, eta ez zidan laguntzeko aukerarik eskatu eta nere eskaintzari erantzun ere ez.
Ixa bi ordu bere maniobra torpiak ikusten egon ostian, kotxia
baztartzia lortu zuan, eta guri kotxiak inongo arazorik eman gabe
aparkatu genduan eta atera ginan, ni nahiko malaostixan ordurako (ondoren esan zidaten normala dala horrelako
espezimenekin topo itxia leku horretan! Bat jutia nahikua dalako bidia
mozteko).
Elurrak karreteria isten zuan Petroleraseko parkina baino kilometro erdi lehenago, eta eskiatzen urten ginan hortik.
Zumarraundin elurtia zauan
Ondoren sekulako eguna urten jakun!! Lehenengo zatixa basotik ixo ondoren, Sandratira jeitsiera ez zauan santu santu ere, baina osorik allau ginan
Kobatik pasatzeko eskixak kendu, eta ondoren ere lekuren batian kendu genitxuan, baina oindiok elurrez primeran zauan
Sancti Spiritutik igaro ostian oindiok behera egin bihar da, eta hor orduerdi inguruko porteo bat egin bihar izan genduan. Kanalaundira gerturatzen hasi eta nahiko bizkor jantzi genitxuan eskixak halere.
Ezkerreko Y kanalaundi zuzena. Eskumatan geratzen dan Kanalaundi, paguek ez dabe ondo ikusten lagatzen
Elur baldintza oso onak zaozen, ixa resalteraino eskixak jantzitxa ixo ahal izan genduan.
Beheko partian elurjausi markak
Malda euki arren, resalteraino eskixekin
Inguru honetan beti ikusten dira pitzadura eta labaindurak (ez neriak bakarrik, elurranak pebai)
Hemendik, resaltetik pasatu biharrian, pixka bat eskumarago hartu genduan eta resaltia saihestu, baina seguruenik pixka bat konplikatuagua dan lekutik. Halere, elur asko zauan eta primeran zauan
Kanalaundi normalera ateratzeko diagonala pasatu, eta azken metruak ere zoragarri zaozen amankomuneko bidetik.
Aizkoriko tontorrian
Oso espeziala da zuzen-zuzen tontorrera allatzia, eta eskixak bizkarrian eta pioletekin, zer esanik ez
jostailu guztiak bistan
Borda ere elurte politxakin zauan. Zeozer jan genduan, eta ia pixka bat bada ere despejatuko zuan zain egon ginan. Esperantza gehiegirik ere ez zakagun, eta... halako batian abantau ginan beheruntz.
Arabakuen bidetik bajatzen hasi, eta segitxuan eskumatara in bihar da Oltzera eskixekin bajatzeko bide onena hartzeko. Aurreko urtian txirikin ezagutu nuan jeitsiera hau.
Eta Derrrrepennnte, behelainua pasatu eta Urbixa inguru guztia gure oinetan agertu zan
Oltzera jeitsiera
Eskumatan barrenian Urbixako fonda, eta azpixan Oltzeko txabolak
Jeitsierakin asko disfrutatu genduan, primeran zauan, eta inguru honetan horrelako jeitsiera bat egitia, eta horrelako elur paketoia egotia ikaragarrixa da. Paradisua guretzat
Oltzeko bordak
Jeitsiera pago arteko klaruetatik egin genduan
Behera allautakuan, eski marka batzuk ikusi genitxuan, baina ez ziran trabesiakuak, fondokuak baizik. Ez genduan burua asko nekatu pentsatzeko zein izan leiken, bixori burura Andoni Aizpuru etorri jakun.
Andonin markak segitzen hasi ginan, baina alperrik, trabesiakuak baino
askoz finaguak dira fondokuak, eta gainera honek etzakigun nora eramango
gintuan... Beraz, Zumarraundira juteko orotarikuen bidera atera ginan
Elurtia, señaliak ere enterratuta
Barrenian Aratz. Hemendik fokak kendu eta pista bajatzia bakarrik falta jakun
Askiolagainian Aratz barrenian
Pistatik bajatzen susto batzuk eduki genitxuan, noizian behin ura pasatzeko badenak daoz, eta hor ez zauan elurrik. pistako toki batzutan belozidadia hartzen da, eta gero frenatzeko elurretako motorran marketatik urtetzian, elur kostra zauan eta ezin frenatu. Salto egiteko ere ez zauan erretz, metrobete elur zauan, eta 20zm salto itxeko saltoko irteera beheruntz zan, eta rezepziua metro bat goruntz. Oso gatxa deko!! Baina bizirik urten ginan behintzat, kar kar kar
Behin pistak pasata, azken metruak ez genitxuan Zumarraundira egin, kotxia metro batzuk beherago zauanez, zuzenian bajau ginan elur ustel batetatik, baina asko disfrutatzen
Azken metruak elur usteletan
Hemen ibilbidian mugibiliko mapa. Asko gustatzen jata EHrako dauzkaten mapa toponimikuak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina