Patrouille des Glaciers 2016 bertan behera
Patrouille des Glaciers Grande Courseko lasterketa famatuenetariko eta lehenengoetariko bat jokatzekoa zen astebukaera honetan. Beno, nahiko konplexua da lasterketa hau, lasterkarien erdiak asteazkenean atera ziren, eta arazorik gabe burutu ahal izan zuten ibilbidea.
Beste erdiak astebukaeran egin behar zuen lasterketa, eta bertan behera geratu da bigarren talde hau.
Behelainoa lehenik, eta elurra, 10-20zm artean espero omen ziren. Bisibilidade eskaxak, glaziarra zeharkatzean pitzadurak eta serakak ez ikustearren arriskua sortuko zuela pentsaturik, lasterkarien segurtasuna bermatzeko, proba bertan behera lagatzia erabaki dabe.
Guri 2009 ko Mezzalaman (uff, zenbat elur egin duan ordutik!!) gauza bera pasatu jakun, eta kriston bajoia da haraino juteko prestaketa guztiak egin, eta han zaudela bertan behera geratzia, baina mendixa horrela da, eta gure segurtasunagatik danez, ba animo lasterketatik kanpora geratu zerateneri!!!
Ni oraindik lasterketa honetara iritsi gabe nago, lasterketa militarra izanik, atzera egiten dit horrek. Halere, Grande Courseko lasterketetan falta jatan bakarra da, eta iritsiko naizela badakit!
Ibilbidea 53km eta 4.000m desnibelekoa da. Chamonix-Zermatten barianteetako baten zati handiena egiten da tiroian, baina kontrako norabidean. Hau da, Zermatten hasi eta Verbierren amaitzen da, tartean Arollatik pasatzen.
Ia ia 2014an egin genuen azkenengo etapa beste, beraz, badago lasterketa militarra egin gabe antzerako gauzak egiteko aukera, jeje

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina