Ufa, Altitoyetik idatzi gabe egotia neri ere luzetxo egin jata, ez pentsa!!!
Badakizue Martxua lanez lepo ibiltzen naizela urtero, eta aurten gainera ikasten ere apur bat banabilenez, bloga albo batera lagata daukat, barkatuko didazue. Martxo haserako kontuekin nator, ixa maiatzian!!!
Baina neguko momenturik politxenak izango ziran akaso, elurra behe aldian aurrikusten zala aprobetxatzen, martxoko lehenengo astebukaeran inora urten gabe geratzia erabaki nuan, eta hartara, lanak aurreratu.
Baina horrek ez dau esan nahi ez nuanik eskiatu, ez gaizki pentsau!!! Oindiok ez naiz gaixotasun horretatik desintoxikatu!! kar kar kar
Martxuan 4an, Ostiral gaba, elurra botatzen hasteko zauan. Zapatu goizian oindiok butreaitzen kapa nahikua ez zala egongo pentsatu nuan eta Valdezcarayra jutia aseguratzera. Bidian Karakate, Aitzorrotz eta abar txuritzen ikusten ziran, eta zalantza egin nuan arren, azkenian Valdepiedrara jun nintzan, aurtengoz lehenengo aldiz.
Valdezcarayn elurrik apenas, eta zauan apurra harrixa moduan
Araban sartu, eta han ez zauan ez prezipitazio eta ezta elurrik ere, baina inertzia hartuta neukanez, Valderaino jun nintzan. Ez nuan asmatu, elur gutxi, eta zaona harrixa bezela, Valdepiedra izenari omenez.
Goruzko bidian oindiok tontorra bistan
San Lorenzo bat egin nuan, eskerrak GPSakin egin nuala, ze jeisteko dana
lainotu eta metro batera ezer ere ikusten ez zala jeitsi nintzan. Beste
igoeratxoren bat pistetatik, eta etxera buelta, lan pixka bat egitera!!
Tontorra ozta ozta ikusi nuan, ondoren tapatu zan eta GPSari eskerrak jeitsi
Martxuak 5ian, Domekan, zeozer gehixo bota zuala pentsatzen, Arantzazura jun nintzan Arantzazurekin. Elurra parkinetikan!!
baina gu Butreaitzen serieak egiteko zaliak ez gera, eta lepotik desbideratu ginan. Nahixo izaten dogu hor goitik bueltatxoren bat ematia eta halaxe egin genduan
Durutik Tellakakuetara jun ginan. Ikaragarri politxa zauan zati hori
Tellakakuetan
Ondoren eguraldixak txarrera in zuan, eta erdi galduta ibili ginan sarrazenoak bezela behelaino artian, baina lasai ginduazen GPSa generamalako. Ez da broma hemen laino itsua sartzen danian
Artzanburuko lepotik Urbixara bajau ginan, eta handik kotxera. Ez zan gauza asko izan, baina hemendik eskixak jartzia berezixa izaten da beti.
Urbixa
Jeitsieran elur hautsa
Arantzazun ixa iluntzen
Urbixatik pasatzian, bertako bordakuek esan ziguten Andoni Aizpuru ere handik ibili zala fondoko eskixekin. Harek esan ziuela hurrengo astebukaeria latza izango zala, astian zihar 1000m inguru horretan mantenduko zala elur maila, eta bi edo hiru bekoki sartuko ziala astian, eta elurra botako zuala inguru horretan. Horrela ba, ilusio horrekin bajau ginan.
Hemen egun honetako bideua
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina