Martxoak 13
Badira urte batzuk horrelako ibilbide bati begixa botata niola. Baina elur baldintza onak egotia (eta jakitia), eguraldixa ere ona, lasterketarik ez tokatzia fetxa berian, eta beste konpromezu edo planik ez egotia parian ez da erretza neretzat neguan.
Urtiak daramatzat honen atzetik. Are gehiago, Javi eta Kikekin 2012xan Gorbeian egin genduan buelta handi haren ondotik. Hurrengo egunian berotu eta Aranekin jun nintzan Aizkorri-Aratz egiteko asmotan, baina euritiak ez zigun aukerarik eman.
Txirikin aurreko urtian egin genduan saiakera bat, baina behelaino itxuak Aratzeraino juteko goguak kendu zizkigun, Aizkorri ozta ozta egin gendualako GPSa zeraman bati jarraika, eta egun hartan Elgea eta Iturrigorri aldian, beherago ibiltzia erabaki genduan.
Aurtenguan egiteko aukera neukan. Banakixan elurra zaola Petroleretatik. Arantzazutik ez nakixan noraino zauan elurra, baina ikusita Urbixan zauan paketoia, posible zala banakixan.
Halere, eguraldixa ez zan oso segurua. Banakixan Kike eta Valdera jutekuak zirala, eta aste honetan han elur asko eta ona egongo zala. Baina, hemen arriskatu gabe hemen ez dago ezer.
Horrela, ba, Arantzazura jun nintzan karreretako eski ariñekin. Arantzazun elurrik ez! KK!!!
Beno, goixan bazaola banakixan, eta eskixak bizkarrian hartuta oinez hasi nintzan. 15bat minututan eskixak jantzi eta hasi nintzan deslizatzen.
Arantzazutik Urbixara bidia markaz lepo
Kaña pixka bat eman nahi nion, ze ondoren Aranekin Aizkorriko puntan geratuta nenguan, ni Aratzetik bueltan nentorrenian. Kalkuluen arabera, 3bat ordutan sartuko nintzan Aratzen, eta ordu eta erdi beranduago Aizkorrin, dana ondo junda.
Baina, Urbixara allau nintzanian haizia eta lainua zaozen, haize nahiko hotz eta gogorra, eta akojonatu nintzan. Aber tontorretan zer egongo ete dan...
Urbixan haizia lehenengo orduan
Zerura begiratu, eta lainua sartzen eta tapatzen. Eguraldi honekin eta bakarrik ez nuan tontorrik itxerik nahi. Aizkorri oso mendi ezaguna eta ez hain altua izan arren, ez da brometan ibiltzeko lekua. Ikustia besterik ez dago Urbixan zergaitik daozen arbolak eta harrixak bidiak markatzen, bertan egunero dabizen artzaixak galtzen badira, atara kontuak! Adibidez, aurreko urtian metro batera ikusten ez zala pare bat bidar galdu nintzan sentsaziua euki naban elurretan inguru honetan, eta pentsatzen hasi nintzan ia tontorrik ezingo naban egin.
Zerua tapatzen urbixa inguruan
Halere, momentuz ez neukan arazorik Petrolerasera bajatzeko. Pixka bat ezinegona neukan, ia eguraldixakin zer pasatuko ete zan, baina behin martxan egonda, ir y ir, ta segi aurrera!!
Aizkorri inguruak tapauta, behian lainua oindiok sartu ez zan arren
Berriz ere fokak jarri, eta aurrera. Zorrotzarriko txaboletatik pasatu nintzan, eta egunak altsatzera jo zuan. Hemendik aurrera bazirudien Aratzera ixo ahalko nintzala, eta kaña ematen hasi nintzan.
Zati honetan argazki gutxi atara nitxuan, egurrian nijuan eta, baina bideotxoren bat bai, montajian ikusi leiken bezela.
Petroleresetara bezperako bidetik bajau nintzan, orotarikuen karreteratik. Goizian elurretako motorran markak izoztuta zaozen eta sekulako abiadura hartzen zan, eta marketatik kanpora krosta egoten segitzen zuan, uf uf uf. Beno, bizirik eta osorik allau nintzan behera, fokak jarri eta Aratzera denborarik galdube.
Hortik Begibakarran txabolara gerturatu, eta zuzenetik ekin nion Elurzulora ta ondoren Aratzera. Azkenengo metruak elur gutxikin zaozenez, eskixak bizkarrian hartuta.
Elurzuloko tontorra, barrenian Aratz
Azkenian sekulako eguna urten zan, bistak ere politxak. Hemendik Aratzeko puntara jun, eta han jantzi nitxuan eskixak, han zauan beste eskiatzaile batekin berriketan.
Hiru ordu neramatzan ordurako, kalkuluetan ondo afinatuta!!
Maratoiko bidetik ekin nion behera. Sandratiraino jeitsi bihar nintzan bide horretatik, eta asmua Aizkorrira kalbaixotik gora igotzia zan.
Maratoia dala, eta bata dala eta bestia dala, benetan, pentsatzen dot azkenengo urtietan buelta edarrak eman ditxudala Aizkorri inguruan, eta ingurua nahikotxo kontrolatzen dotela iruditzen jata. Halere, oindiok badaoz deskubritzeko makina bat leku inguru hauetan...ez gera aspertuko ez!
Aratzera igoera urdinez, jeitsiera gorriz
Aratzetik jeitsieran goiko partian sekulako elurra zauan, asko disfrutatu nuan Aratzen eskiatzen eguraldi onakin!
Beheko partian elurra eskaxa zauan, eta konpetiko eski arin eta estuekin zailaua itxen da dominatzia, baina bizirik eta osorik allau nintzan behera oinguan ere, eta ez da gutxi, kar kar kar
Fokak jantzi, zeozer jan, eta kalbayon gora abantau nintzan. Oso igoera pikua da, eta oinezkuen bidiak lagundu baino, malda gehixegi eukitziarren, traba itxen zidan atzeruntz labaintzen nintzalako. Nere bidia zabaldu biharko nuan elur sakon eta astunian. Ordurako 4.ordura bidian kontraste handixekin, hotza eta berua pasata, eta nekia igartzen hasitxa nenguan. Baina inguru horretan eskixekin egotiak dana konpentsatzen dau.
Mantxo mantxo, kamara atara, txorrada batzuk esan, eta konturatu ordurako basotik urten nintzan. Aratz atzian ikusten hasi nintzan. Pixka bat aurrerago, Aiztontor inguruan eskixak bizkarrian jarri bihar izan nitxuan zati bat oinez pasatzeko, eta konturatu orduko, hor nenguan, Aizkorrin parez pare, txuri txuri, zerua urdin urdin. Ze opari, ikaragarrixa nere aurrian zauan espektakulua. Bravo, Bravissimo, Espectacolo!!!
Aizkorri barrenian, txabolia eta jendia tontorrian
Aranek oindiok Urbixan zaola abixatu zidan, beraz, ordu erditik ordubete ingurura zeukan tontorrera. Lasai hartu nuan, neke dexente neukalako ordurako. Aizkorrirako azken metruak bistekin disfrutatzen eta argazkixak ataratzen egin nitxuan.
Urbixa barrenian
Tontorrera allau, zeozer pikau eta aurrera ekin nion bidiari mantxo mantxo, Aranekin topatu edo Aketegi egiteko, ez nakixan zer izango zan lehenago. Goiko zeharkaldiko leku batian eskixak kendu nitxuan, baina kranpoirik jarri biharrik gabe, primeran zaon eta.
Bezperan igotako kanalaundin azkenengo zatixa
Goiko argazkixa Picasan efektuakin
Jendia ibilitxako marka dexente zaozen, baina Aizkorriko goiko zatixan eski marka bakarra ikusi naban, hau da,
pertsona bakarra iritsi zala gaurkuan nere aurretik eskixekin Aizkorriko
tontorrera. Baina bitxixena izan zan marka horiek fondoko eskixenak
zirala!!!!
Jodeee, Andoni Aizpuru izan bihar da gaurkuan ere, fijo, zein bestela. Baina gehixen harritxu ninduana zan Aizkorriko tontorretik nola jeitsiko ote zan fondoko eskixekin. Trebezia bihar da ausartzeko ere!!! Artistia da
tipua!!!
Aketegiko tontorrera iristen nixela ikusi nuan norbait eskixekin urbixatik goruntz. Aran izan bihar zan. Aketegiko tontorra egin eta jeitsi nintzan beregana. Bixok batera egin genduan Aizkorriko tontorra, eta beste mokadutxo bat jan txabolan. Uff, eskerrak, indarrak rekuperatzen hasi nintzan ordurako!!
Aizkori tontorrian
Bixok berriz ere jun ginan Aketegiko tontorrera, eta hemendik pixka bat jeitsi, eta maratoiko bidetik Aitxuriko tontorrera jun ginan.
Aketegiko tontorra
Maratoian egiten dan Irauleko jeitsiera etorri jatan burura, hori elurrakin ondo egonez gero, jeitsiera ikaragarrixa izan bihar dala eskixekin. Jeitsierara gerturatu, eta Aranek esaten zidan bezela, Candanchuko Zapatillako tubua ematen dau, ez da ikusten zer datorren ondoren.
Irauleko jeitsiera, maratoian egiten dana. Behean urbia
Bira bat eta beste bat, elurra primeran zauala ikusten jun ginan, jeitsiera orgasmikua izan zan!! Goiko kapatxua nahiko solte zauan, eta oinarri oso ona zeukan elurrak, harririk batere ez genduan ikutu. Demasa!!
Jeitsiera orgasmikua
Argazkixan ez da ondo igartzen, baina sekulako malda dauka eta lokatza tokatzen danian maratoian ipurdiko asko egoten diran jeitsiera da. Eskiatzen aldiz, disfrute hutsa!
Urbiako bokatan usainera
Hau jeitsi ostian, omenajia egin bihar genduan. Urbiako fondara jun ginan eta bihar dan moduan ospatu genduan. Aterpetxekuekin berbetan, galdetu genduan lehenengo gauza, ia Andoni zan fondokuekin ibili zana, eta hauek baietz. Arabarren bidetik ixo zala, eta Arbelarrera bajatu. Amazing!! Tipo grandia Andoni!!
Ordurako jende gutxi geratzen zan, eta gustora egon ginan eurekin berbetan. Eskixekin jende gutxi pasau ginala, baina pasau ginanok, sekulako baldintzak zaozela esan genduala.
Artzanburura bidian
Aterpetxetik urten eta Artzanbururuntz ixo ginan. Artzanburura eskixekin gerturatu geran guztixetan bezela, haizia eta lainua hasi zan, joe, ez dogu bat libratzen hemen! Hortik Butreaitzeraino itxia izango zan politxa, baina gaurkuan denbora askorik ez. Gutxienez helburu printzipala beteta, Aratz eta Aizkorriko tontorrak eskixekin batuta, eta Irauleko tubua bajauta. Demasa!!
Hemen egun ikaragarri honetako bideua
Oin ibilbidian tamaina ezagututa, inguru honetatik ruta berrixak diseinatzen dabilkit burua. Hau hasera besterik ez da izan!!!
Ilunabarrak harrapatu gintueneko hartan...
Inork jakinminik baleuka, hemen ibilbidian zehaztasuna
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina