Urbixa Ski Alpinismoa
Ikaragarria aurreko astebukaerakoa! 3 Egun Urbixan eskiatzen, etxera bueltatu, botinak, guantiak, arropa kalefan lehortzen laga, hurrengo egunian berriz hartu eta orduerdixan eskiatzen! Jacako etxe batian egotia modukua izan zan! Barixakuan aspaldiko konpromezu bat medio Oñatira jun nintzan eguerdixan, eta ahal izan nuanerako Arantzazun, eskiatzeko botak jarritxa nauan Isasik esan zidan Kanalanditik bajatzeko asmua zaukela, baina otsaurteko bidia itxitxa egongo zanez, Zegamatik gerturatu eta kanaletik bertatik ixoko zirala. Gutxi gora behera denborak kalkulatu, eta eurekin tontorrian egoteko denboraz nenbilela ikusi naban. Arantzazutik abantatzian giro onegixa ez egon arren, gero eguzkixa urten zan eta horrelako paisajiak ikusteko zortea euki naban, hau bai oparixa! Inguru guztixa txuri, arboletan ere elurra, eta raketekin zabaldutako bidia Urbixaraino!! Paradisua inun bada, honen antzeko leku bat izango da, seguru. Urbixara allatzen, ermitxako sarrerako elurra kent