Bareges: Pic de Barbe-Esquio d'Asou

Gabonetako eskiadekin segitzen, Cauteretsera jutekuak ginan, baina azkenian Luzetik Baregesera jutia erabaki genduan. Hautacametik Pic Leviste ingurua elurrez oso ondo zegoela ikusi genduan, eta oraingoan mendikate honen hego aurpegia ikusi nahi genduan.

Altitoyko etapa tipiko baten antzera, Baregeseko pistetatik hasi eta Pic de Barbe in genduan. Hego aurpegi goxuak neukan katarruari sekulako mesedia egin zion, eta lasai igo ginan, ondoren eguna luzateko asmotan. Ni arropa zaintzen, eta batzuk txaleko hutsian (literalki) zauden tontorrian, kar kar kar



Hemendik, igo genduan hego aurpeixa berriz ere bajau genduan. Elurra ikaragarri ondo zauan, sopa delux!! disfrutau edarra hartu ostian, Barbe eta Bedera arteko lepua igaro genduan eta Lac Vert-eraino jeitsi ginan.
Lepotik behera, bakar bakarrik egon ginan egun osuan. Hura zan pakia!
Zalantzan gaozen oindiok ura ikusten zan lakua Lac Bleu izango ete zan. Ondoren konfirmatu genduan bazala! Momentu horretan fokak jarri eta Merlheu tontorreruntz abantau ginan.

Ez zauan elur gehixegirik, eta hego mendebaldeko maldan eskixak bizkarrera kargau ostian, Merlheu eta Esquio d'Asou arteko lepora allau ginan.

Hemendik ertz politx bat segitxuaz, haserako planen kontrara, Esquio d'Asou egin genduan.


Tontorretik sekulako hego pala dago Col d'Aoubera. Asko remontau gabe ixo ginan Aoubeko lepora, eta hemendik nekatze aldera, Col d'Oncet amaigabera ixotzia pentsatu genduan
Col d'Oncetera begira

 eta Midi Bigorre ixotzen dan bailarara allau ginan.
Onceteko lepuan ez genduan erabaki onena hartu. Buelta zirkularra itxeko, Baigorriko Midiren igoerako Oncet bailara itxia zan logikuena, buelta bezela politxena izateko, eta horixe egin genduan romantizismo hori mantentze aldera.

Baina horko jeitsiera Ekialde/HegoEkialdekua zan. Jada ez zion eguzkixak jotzen, eta egun osua eguzkitan egon ostian bigunduta zauan, baina kerizpiakin kostra (gaineko izotz kapa) sortzen hasitxa zauan. Oindiok krosta nahiko biguna zan eta bajau leiken, baina igotako lekutik bajau izan bagina, eguzkixak eman berri zion hegomendebaldeko malda bajatuko genduan, eta askoz gehixo disfrutatu jeitsierakin, seguru. Halere, buelta zirkularra itxia politxaua zanez, izorrai!
Baina, badakizue zer esaten dan, ez dagola elur txarrik, eskiatzaile txarra baizik!
Eta gu, dudaripe, eskiatzaile txarrak!!

PD: Bideuak montatzen nabil, baina akatsak ematen dizkit. Ahal dotenian egun bakoitzeko bideuak txertatuko ditxut

Iruzkinak