Gavarnie: St Andre-Especieres
Gabonetako oporrekin segitzen, Hautacametik Luzera jeitsi, lagunekin egon eta Gavarniera jutia pentsatu genduan, ea elurrez nola zaon. Ordurako, ajia zala pentsatzen nuana katarrazo bat zala ohartzen hasi nintzan. Gorputza jota, gripe zantzuekin, eskerrak dopinari eta egualdi ona in zuala, hego aurpeiko "karasursoleada" primeran zaudela eskiatzeko!
Tapou edo Gabietous edo Tallon edo horrelakoren bat egitia pentsatuta zaukagun arren, ni erdi griposo nenguan, indarripe eta gorputzeko minekin. Plana txafau nion arren txiriosi, zeozer egin ahal izan genduan behintzat!
Pistetatik barrena hasi ondoren, St Andrera igo ginan. Derrepente izerdia eta arropa kendu bihar, derrepente haizia eta hotza eta arropa jantzi bihar, katarrua kudeatzia ez zan erretza izan, baina gutxienez han geunden, elurretan eta sekulako egualdixakin.
StAndre ertzetik egin genduan, eta ertza jarraitxuaz, Especieresen leporaino allau ginan. Tontorreraino igotzia pentsatu genduan. Eskixak behean laga eta martxa goruntz!
Ertz polita dauka, oin arte allau gabe nauan gora. Bertatik bistak ere ikaragarrixak dira, Arako bailara azpixan, Otal parez pare, Panticostra inguruko tontorrak (Bacias, Garmo Negro,...), Vignemale parez pare, Tallon Gabietous alde batian, Pic Long, Cambieil beste aldian...
Desnibel gutxi eta eskixekin gutxi ibili arren ertz luze eta ederra in genduan kranponeatzen.
Behera jeitsi eta Tentes alderuntz fokeatu genduan eguna borobiltze aldera, baina ni segituan jun nintzan beheruntz. Txiriosek behintzat pixka bat gehixo aprobetxatu ahal izan zaban.
Txiriosi eskertzia besterik ez daukat pazientzia, gaixo txarra naiz eta! Baina gutxienez bigarren egun hau ere aprobetxatutako sentsaziuakin, eta mendi berri batekin poltsikora
Gavarniera jeitsi, lerdia bota izotza ikusten eta Luzera berriz!

StAndre ertza |
Especieres parian |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina