Urbixa Ski Alpinismoa

Ikaragarria aurreko astebukaerakoa! 3 Egun Urbixan eskiatzen, etxera bueltatu, botinak, guantiak, arropa kalefan lehortzen laga, hurrengo egunian berriz hartu eta orduerdixan eskiatzen! Jacako etxe batian egotia modukua izan zan!
Barixakuan aspaldiko konpromezu bat medio Oñatira jun nintzan eguerdixan, eta ahal izan nuanerako Arantzazun, eskiatzeko botak jarritxa nauan

Isasik esan zidan Kanalanditik bajatzeko asmua zaukela, baina otsaurteko bidia itxitxa egongo zanez, Zegamatik gerturatu eta kanaletik bertatik ixoko zirala. Gutxi gora behera denborak kalkulatu, eta eurekin tontorrian egoteko denboraz nenbilela ikusi naban.


Arantzazutik abantatzian giro onegixa ez egon arren, gero eguzkixa urten zan eta horrelako paisajiak ikusteko zortea euki naban, hau bai oparixa!


Inguru guztixa txuri, arboletan ere elurra, eta raketekin zabaldutako bidia Urbixaraino!! Paradisua inun bada, honen antzeko leku bat izango da, seguru.


Urbixara allatzen, ermitxako sarrerako elurra kentzen gizon bat. Galdetu nion aber mezia ze ordutan zan, adarra jotzen. Berak 6:30tan zala, eta abadia bidian zatorrela esan zidan, ez dakit bera ere adarra jotzen zabilen, baina bada ezpada ez nintzan konprobatzeko geratu.

Di-da allau nintzan urbixara, oindiok denboren barruan, eta bisibilidade onakin
Urbixatik aurrera marka askorik ez, batonbat bazauan aizkorri aldera, baina haiziak erdi borratuta ordurako 
 

 Arbolak kentzen baditxuzu, zaon elurrakin esan leike pirinio edo alpetako edo munduko beste edozein lekutako mendi garaienak dirala. ikaragarrixa zelako forma elegantiak laga zitxuan haiziak elurrakin


 Ohiko bidetik gora in naban. Ikusten dan bezela, alboko bentiskero handixak zaozen, haiziak albotik in zaban hemen. Hain txarra ere ez, ze sotabentuan ez da hainbeste metatzen kasu honetan. Txarro litzake goitxik behera metatuko balu!


Momentu batian bentiskero lateral hauetako batetara gerturatu nintzan ikuste aldera. Bastoiakin tanteau, eta demaseko sustua hartu naban, azpiko argazkixak ikusi leiken bezela, bentiskeruan zati bat jausi zan. Txarrenian ere ez zaukan elur nahikua enterratzeko, eta neu sartu nintzan jolastera, baina erortzian kolpe txar tonto bat hartzia nahikua liada batian sartzeko! Ze bakar bakarrik nauan. Tenistak (raketekin dabizenak) Urbixatik ez ziran Aizkorriruntz pasatu, eta normalian eskiatzen dabilena Buetraitz inguruan ibiltzen da. Aizkorrin alde honetan bakar bakarrik nabilela, alegia. Baina bueno, esanda bezela, ez zan alarmatzeko ezer, errespetua hartzeko baizik. Noizpeinetan horrelako bat ondo egoten da ohartzeko.

Moztutako kornisa

Hemendik gora segitxu naban, baina behelainua sartuta, ez naban piparrik ere ikusten. Nahiko goixan, gehixo segitziak ez zabala merezi pentsatuta, fokak kentzen hasi, GPSa trackback-en jarri behelainuan orientatzeko, eta mezu bat bidali nion Isasiri aber nundik zabizen, ni bueltan jungo nintzala.
Esan zidan oindiok 15bat minutu falta jakuela. Ixa goixan zaudela. Sekulako baldintzak zaozela, sekulako paketia eta elur kalidade bikaina.
Kauenlaletxe, neri ere ez jatan ba asko falta kanalan sarreraraino, baina bisibilidaderik ez! Halere, berotu, eta fokak berriz ere jarri nitxuan, eta aurrera!
Baina laister eman naban buelta, ez zuan merezi itsu itsuan jutia, halako kornisa baten gainian egon ahal nintzan edozein momentutan, eta konturatu ez.
Buelta erdi eta behera!

Urbixara allau nintzan 5ak aldian. Normaletik bajau biharrian, Durutik bajatzia pentsatu naban. Abantau nintzan bailaran gora Artzanburu alderuntz, eta sartu nintzan berriz ere behelainuan. Bidia nahiko ebidentia eta erretza danez, intuiziuari juten laga, eta aurrera.
Halako batian, itsu itsuan, zeozerk salto zuan nigana. Ueee, ostra, hori sustua! Konejo bat!!! Sekulako behelainuan ez dakit nola eta nundik salto zuan hark. Igual nik emango nion susto handixaua berak neri baino, baina han jun zan behelaino artian. Momentu batian zalantzan gerau nintzan, eskerrak hanka markak ikusi nitxuan, bestela espejismo bat izango zala pentsauko naban igual.
Segitxu naban Duru alderuntz, baina GPSak ez zidan hori markatzen, esaten zidan Urbixa alderuntz nixela bueltan. Seiak laurden gutxi ziran, behelainuan desorientatu nenbilela ematen zaban. Gerturatu ahala behelainua altsatu zan, eta 6:15etako urbixan!
Ordulaurden exkax neukan mezia egongo zan edo ez konprobatzeko, baina halere, behera bajatzia erabaki naban. Jeitsiera hau mila bidar inda euki arren, usten dot estrainekoz in dotela eskixekin. Ikaragarrixa

 Eta Arantzazun iluntzian. Buelta politxa izan zan, akojonua eta desorientaziua ikusi nitxuan Aizkorrin. Eskerrak beti bezela, kasko, GPS, Arva... bada ezpada beti ere danak hartuta jun nintzala mendira, hemen eta alpetan!
GPSan datuak lagatzen dizkizuet. Hor ikusten da galduta nun ibili nintzan


Ikusita ze elurte zaon, hurrengo egunerako Arabatik jutia erabaki, eta halaxe, Zalduondora jun ginan.

 Petrolerasera ezin allau, bidian 20zm elurretik gora, furgonan eskapiak jotzen zidan tarteko elurra. Zalduondon bertan furgona laga eta abantau ginan sekulako egualdixakin! Ikaragarri zauan, Aratz barrenian

 Petrolerasera ordurako kilometro batzuk eginda fokeatzen. Pistatik abantau ginan Urbixa alderuntz
 Pista honetatik sekula ibilibe nauan, eta espero naban motxaua izango zala, baina jun eta jun, egualdixa ere txartzen hasi zan, zeru urdina tapatzen. Halere sekulako paisajia!
Egixa esan, nahiko berandu urten ginan ere. Urbixaraino allau ordurako, euri mehatxua zauan. Kolokao bero bat hartu genduan eta buelta behera. Pena tontorrik inbe, baina oso pozik Zalduondo herritxik bertatik urten izanagatik. Autentikuaua izan zan bueltia, eta km batzuk pebai

Eta hurrengo egunian berriz ere Arantzazura. Artzai eskolara ixo, eta Buetraitz alderuntz!
 Baina aurtenguan txipa guztiz aldatuta, Buetraitzera aurreko urtetan in izan ditxut buelta batzuk, baina oinguan Artzanbururuntz jo genduan Buetraitz azpitxik.

 Egualdixa ez zan onena, Artzanburuko tontorria haiziak gogor eta fin jotzen zaban. Handik, ohitxura onak ez galtzeko, Urbixara bajau ginan


Kolore politxak zaozen, oindiok primeran zauan eskiatzeko egixa esan

Eta Urbixan SORPRESA!!!! Nere inkondizionalakin topatu bihar!!!
Banakixan etortzekua zala, eta hantxe topatu ginan, Urbixan. Bera Raketekin igo zan, ni eskixekin. Ez da harritzekua, de casta le viene al galgo esaten dan bezela. Elurretako afiziua baldin badaukat, zalantzarik gabe amaren erruz, bueno, hobeto esanda, amari esker da! ESKERRIK ASKO AMA!!!

 Belaunetik izurratuta ibili dan arren, badirudi buelta eman diola, eta Urbixaraino elurretan etortzian minik ez. Oin elurrik gabe probatu bihar, ze badakigu bixok Elurrak analgesiko bezela ere funtzionatzen duala, kar kar kar

 Eta buelta Duru alderuntz. Gaurkuan bai, aurkitxu genduan bidia. Pentsatzen egon nintzan ia konejo haura nun azaldu ote jatan, harrapatuz gero kazuelara! Gutxi gora behera pentsatzen dot nundik ibili nintzan galduta. Ez daoz alperrik arbolak eta harrixak partzonerian barrena jarritxa. Majina bat artzai ibiliko ziran hemen behelainotan bueltaka, seguru!

 Elgea aldia, ondoren Duru parez pare, Buetraitz tapauta halere
Hemen hirugarren eguneko bueltia.

Kuriosua, hiru egun hemendik ibili eta Buetraitz behin ere ez dotela in. Baina egixa esan, oin txip honekin nabil, desnibelari eta kilometrueri begiratu biharrian, mendixaz disfrutatzen. Beste lasaitxasun bat!

Eta astebukaera honetan denboraldiko elurtia datorrela diñue, eta ni gripiakin etxian. Ikusikou ia zer datorren eta ezer itxeko aukerarik daukaten.

Bideua eginda!

Iruzkinak