Lehenengo hautsak
Gabon gabako turroia botatze aldera, Candanchu aldera jun ginan. Mendira jun nahi, baina eguraldi exkaxa aurrikusitxa zauan, eta Elgoibarren geratuz gero, Gabon zahar ferixa tokatzen zan larunbatian, eta beste parranda bat botatzeko arriskua zaonez, gutxienez eskapatzeko plana egin genduan.
26 eguerdixan iritsi ginan Astunera. Oindiok eguraldi ona, baina txartzen hasitxa. Pisten babesa aprobetxauaz desnibel politxa metatu genduan halere.
Ikusi leiken bezela, elurrez oso gaizki zauan. Pistetan zeozer pilatuta, baina mendixan ere oso justu.
Eskerrak larunbatetik aurrera elurra ingo zabala aurrikusitxa zauan!
Zerua tapatzen jun zan, eta azken orduan euri antzerakua hasi zan. Candanchura jun ginan lotara, jakin arren seguruenik hurrengo egunian ezingo genduala asko aprobetxatu, bertan egotia nahi genuan ia elurra hasten zan, eta ia leihoren bat zabaltzen zan. Tenperaturak bajatzen juteko aurrikuspena zauan, baina bitartian bazakigun bustiko ginala.
Halere, goizian ez zan zorte onik egon, euri-elur bustixa botaala, gosaldu eta Jacara bajatzia pentsatu genduan. Ingo zaban egualdixa aurrikusten, zapatillak eraman genitxuan eta Oroelera jun ginan korrika pixka bat itxeko asmotan.
Normalian marroia iparretik sartzen danian Jacan egualdi askoz hobia egoten da, laino asko ez badatoz, eguzkixa ere ikusi leike, eta kasu hauetan Oroelen buelta bat emateko primeran egoten da. Oinguan hobeto bai, baina ez zaon kanpaiak botatzeko moduan. Halere, korrikalditxo bat egiteko aukera euki genduan, laino eta haize artian.
Gutxienez aprobetxatu genduan sentsaziuakin bueltatu ginan furgonara.
Ordurako tenperaturak bajauta, goixan elurra botako zabala ematen zaban. Oso erosua ez izan arren, gora ixotzia erabaki genduan elurra itxen ikustera, eta gaba bertan pasatu. Panorama guztiz aldatuta zaon ordurako, IUJUUUUU
Horrelakuetan konturatzen gera nolako saltua daukagun. Normalian jendiak erosotasuna nahixo daban arren, guri berdin jaku hotzez egotia, txixa itxera jaikitzia marroi bat izatia, lurruna kristalian izoztia eta haize boladekin esnatzia gaba erdixan. Kanpuan elurra itxen ikustiak dana konpensatzen dau!
Termometruak -7,5º markatzen zitxuan goizian. Lasai gosaldu eta fokeatzera jun ginan. Uxue ere etortzekua zan, eta zaon haizia zala eta, bakarrik segurtasuneko eremua zaon zabalik, beraz, Tortiellasera jun ginan, pistak itxitxa zaozelako.
Han ibili ginan CSA (Candan Ski Alp)eko lagunak agurtu, eta 20bat lagun gora eta behera trabesiako eskixekin, dana guretzat. Halako batian Iñigola ere azaldu zan.
Goiko partian haize asko zauanez, behian ibili ginan gehixen bat. Baina aspertu ginanian, Tucara ixotzia pentsatu genduan. Tortiellaseko pasuan sekulako haizia zauan, halere, zeru kurioso hau ikusi ahal izan genduan
Goixan ez zan giro! Aspe ikusteraino ixo ginan, eta halik eta bizkorren ospa egin genduan hortik. Tucako silla daon lekura lehenengo, eta Tobazora ondoren.
Behera jeisterakuan argi zaukagun furgonara juteko momentua allau zala, ia epeletan sartzen ginan.
Iñigola ere gerturatu zan, eta salda bat hartzen gaozela, berera juteko gonbidatu gintuan. Gauza ona da halako lagunak eukitzia, bai jauna!
Biharramuna haize askokin eta hotz askokin esnatu zan. Elur hauts solte soltia egongo zala bazakigun, normalian botatzen dabanian baino hautsago geratzen da izargi eta hotza egin duan gaba baten ondoren. Baina haizia izango zan gure etsai, hain elur arina edozein lekutara mobitzen dualako haiziak, eta normalian behera mobitzen dau.
Balantziak egiteko ordua, Candanchun ez zan apenas elurrik geratu. Astunen Raca ere antzera. Eskerrak Truchas aldian metatu zan. Argi zauan, haizia Ipar Mendebaletik zatorrenez, Hego eta Ekialdian metatu zuan gehixen, baina haize plakak egoteko arriskua ere bazauanez, ezin pistetatik lasai urten. Beraz, pistetan ibili ginan.
Guk dagoeneko bueltatzeko plana eginda, eskiatu eta furgonara sartu eta buelta egin genduan! Gutxi ibilitxako sentsaziuakin bueltatu nintzan arren, in zuan eguraldixakin ezin askoz gehixo espero
Mila esker bikote! Ia hurrenguan mendirako plan on bat egiten dogun!!
26 eguerdixan iritsi ginan Astunera. Oindiok eguraldi ona, baina txartzen hasitxa. Pisten babesa aprobetxauaz desnibel politxa metatu genduan halere.
Ikusi leiken bezela, elurrez oso gaizki zauan. Pistetan zeozer pilatuta, baina mendixan ere oso justu.
Eskerrak larunbatetik aurrera elurra ingo zabala aurrikusitxa zauan!
Zerua tapatzen jun zan, eta azken orduan euri antzerakua hasi zan. Candanchura jun ginan lotara, jakin arren seguruenik hurrengo egunian ezingo genduala asko aprobetxatu, bertan egotia nahi genuan ia elurra hasten zan, eta ia leihoren bat zabaltzen zan. Tenperaturak bajatzen juteko aurrikuspena zauan, baina bitartian bazakigun bustiko ginala.
Halere, goizian ez zan zorte onik egon, euri-elur bustixa botaala, gosaldu eta Jacara bajatzia pentsatu genduan. Ingo zaban egualdixa aurrikusten, zapatillak eraman genitxuan eta Oroelera jun ginan korrika pixka bat itxeko asmotan.
Normalian marroia iparretik sartzen danian Jacan egualdi askoz hobia egoten da, laino asko ez badatoz, eguzkixa ere ikusi leike, eta kasu hauetan Oroelen buelta bat emateko primeran egoten da. Oinguan hobeto bai, baina ez zaon kanpaiak botatzeko moduan. Halere, korrikalditxo bat egiteko aukera euki genduan, laino eta haize artian.
Gutxienez aprobetxatu genduan sentsaziuakin bueltatu ginan furgonara.
Ordurako tenperaturak bajauta, goixan elurra botako zabala ematen zaban. Oso erosua ez izan arren, gora ixotzia erabaki genduan elurra itxen ikustera, eta gaba bertan pasatu. Panorama guztiz aldatuta zaon ordurako, IUJUUUUU
Horrelakuetan konturatzen gera nolako saltua daukagun. Normalian jendiak erosotasuna nahixo daban arren, guri berdin jaku hotzez egotia, txixa itxera jaikitzia marroi bat izatia, lurruna kristalian izoztia eta haize boladekin esnatzia gaba erdixan. Kanpuan elurra itxen ikustiak dana konpensatzen dau!
Termometruak -7,5º markatzen zitxuan goizian. Lasai gosaldu eta fokeatzera jun ginan. Uxue ere etortzekua zan, eta zaon haizia zala eta, bakarrik segurtasuneko eremua zaon zabalik, beraz, Tortiellasera jun ginan, pistak itxitxa zaozelako.
Han ibili ginan CSA (Candan Ski Alp)eko lagunak agurtu, eta 20bat lagun gora eta behera trabesiako eskixekin, dana guretzat. Halako batian Iñigola ere azaldu zan.
Goiko partian haize asko zauanez, behian ibili ginan gehixen bat. Baina aspertu ginanian, Tucara ixotzia pentsatu genduan. Tortiellaseko pasuan sekulako haizia zauan, halere, zeru kurioso hau ikusi ahal izan genduan
Goixan ez zan giro! Aspe ikusteraino ixo ginan, eta halik eta bizkorren ospa egin genduan hortik. Tucako silla daon lekura lehenengo, eta Tobazora ondoren.
Behera jeisterakuan argi zaukagun furgonara juteko momentua allau zala, ia epeletan sartzen ginan.
Iñigola ere gerturatu zan, eta salda bat hartzen gaozela, berera juteko gonbidatu gintuan. Gauza ona da halako lagunak eukitzia, bai jauna!
Biharramuna haize askokin eta hotz askokin esnatu zan. Elur hauts solte soltia egongo zala bazakigun, normalian botatzen dabanian baino hautsago geratzen da izargi eta hotza egin duan gaba baten ondoren. Baina haizia izango zan gure etsai, hain elur arina edozein lekutara mobitzen dualako haiziak, eta normalian behera mobitzen dau.
Tontorretan haizia ikusten da, elurra egin bai, baina haiziak eraman! |
Elurra metatutako lekuetan 20bat zm hauts solte hartzen ziran! |
Mila esker bikote! Ia hurrenguan mendirako plan on bat egiten dogun!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina