Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2013

Italiako Giroa Stelvio parkean

Maiatzaren 24an jokatuko den aurtengo Giroko 19. etapak, aste santuan ibili garen parajeak bete betean hartuko ditu. Irteera Ponte di Legnon izango du, Adamello Ski Raid proba bukatu genuen herrian .   Gavia mendatea (2618m) igaro beharko dute lehenik, Santa Caterinara jeisteko. Hemendik atera ginen gu Ortlerreko bira egitera. Ondoren Bormiora jeitsi eta Passo Stelvio (Stilfserjoch) gaina pasatzeko (2718m) eta Bolzanoko probintzian sartuko dira. Etapa bukaera Martelltal-en egingo dute, guk lo egin genuen aterpetxearen bailaran Duela bi hilabete ez zegoen imaginatzerik elurraren azpian errepidea zegoenik. Ea nola garbitzen duten 2.600 eta 2700mtan oraindik egon behar duen elur geruza txirrindulariak pasatzeko! Hemen etaparen nondik norakoak

Adamello Ski Raid lasterketa

Irudia
Ortler-etik bueltan Ponte di Legnora joan ginan. Gavia mendatea itxita egongo ez balitz segituan ginan, baina sekulako buelta eman behar izan genduan, kasi kasi bizkorragoa litzake eskiatzen joan izan bagina... kar kar kar Ruth, Maddi eta Nahia bidian zatozen, eta hauekin Paso di Tonalen geratu ginan, (Ponte di Legnoko mendatearen gainean), Adamellora joateko gertuago zagolako. Lotara sartu ginan eurak allau aurretik, eta goizean han zaozen furgonan gure onduan. Egunian bertan baina iluntzian, Igor iristen zan hegazkinez Bergamora (hegaldixen preziuak ikusitxa konklusio hau atara leike, pobriak hegazkinez juten dira, eta aberatsak furgonan!), beraz, Nahia bere bila jeitsi bihar zan. Ahal bazaben egunian bertan, di-da, Adamello egin, eta Nahia Igorren bila jeitsi eta bestiak aterpetxean lotan geratzia nahi zaben. Guk argi geneukan lasai lasai aterpetxera igo, glaziarra ikusi, eta ahal zena eginda nahikua geneukala, aurreko egunetako nekia + bidaia gainian genukan eta.

Zufallhütte-Forni

Irudia
Zufallhütte (Nino Corsi italieraz) aterpetxian jaiki, gosaldu eta lehenak izan ginan urtetzen. Goiza aprobetxatu nahi genduan, eguraldi txarra sartu aurretik Cevedalleko lepua pasatu eta Cedec bailaratik barrena Forniraino jeisteko. Aterpetxian zaozenen plan arruntena Venezia puntara ixotzia zanez, harek lasaixago ibili ziran goizian. Gu egun gehixo ezin geratuan penaz abantau ginan, baina lepo inguruak nahiko lainotsu eta haizetsu zaola ematen zaban handik. Urduritasuna geneukan, zela egongo ote zan? Cevedalleko lepua zan klabia, hemen bezperako bidiakin bat egingo gendualako. Behin han egonda, jeitsiko ginan beste aldera, baina eguraldixak lagatzen ez bazigun berriz ere bailara berera buelta eman biharko genduan. Gerturatzen gindoazela giruak txarrera ematen zaban. Hiru bide geneuzkan leporaino iristeko, azpiren zixena, Vedretta Lungara (glaziar luzera) ataratzen zana eta hemendik Casati aterpetxera. Beste bat erdikua, Cevedaleko glaziarra zeharkatu eta bai Casatira edo baita

Forni-Sulden-Martel bailarak

Irudia
Aurreko sarrera ri jarraitzen, Fornin geundela, bazirudien pare bat egunian eguraldixak hobera egingo zabala, baina presio bajuek segitzen zaben. Bezperan gu moduan, beste batzuk ere ia lepoetaraino edo tontorretaraino bidea zabaltzen ibilita  egongo zirela pentsatuaz, pare bat egunetako buelta bat egitea pentsatu genduan, baina ziurtasunik ez  elur sakon eta eguraldi aldakorragatik. Bada ezpada, motxila handiak hartu eta abantau ginan Pizzini-Frattola aterpetxeruntz. -15º, haize fina, eguzkia eta sekulako elur hautsa, paradisua zirudien (azpiko bideuan ikusi dezakezuenez) Behin aterpetxe horretan, hurrengo aterpetxerako markak nabari ziran, Iujuuu!!!! Norbait ixota zauan!! Beraz, aurrera jarraitu genduan. Goranzko bidean jendea jeisten ikusi genduan, jo, zelako elurra!!! Ea guk ere horrelakorik harrapatu dezakegun... Casati aterpetxia baino lehenago dagoen lepora iristen ari ginela, lainoa eta haizea sartu zan, baina jende gehiago ere bazijoanez, aurrera egin genduan babesian. Eg

Ortles/Ortler-en mendi eskia. Stelvio parkea

Irudia
Sarrera honekin batera Berria ko Ibilkari kanalarekin kolaboratzen hasi naizela jakinarazi nahi dizuet. Neretzat notizia on bat izan da Berrian Ibilkari sortzia. Ez dago euskara hutsezko prentsa espezializatu bat, eta nere blogan helburuetako bat mendi munduari aportazio euskaldun ez profesional bat egitea zan. Bide horretan zailtasun asko aurkitzen ditut, hiztegia gazteleraz, ingelesez nahiz frantsesez, edo batzutan katalanez edo italiarrez ere ezagutzen dugun arren, ez daukat termino batzuk euskaraz erabiltzeko ohiturarik; are gehiago,euskaraz ez dakit nola diren! Azkenian profesionalekin ikasteko aukera edukiko dot. Berri ona da guretzat. Beraz,  Berria eta Ibilkariko lan taldea zoriondu nahiko nuke eta bereziki Ainhoa, "basurde" talde horretan musker honi lekua eman diolako. Saiatuko naiz txapak hemen ematen, eta Ibilkarin kontakizun motxago eta zehatzaguak egiten. Behin hori esanda, Aste santuko oporrekin jarraituko dot. Chamoix etik furgona hartu eta Bernina