Forni-Sulden-Martel bailarak


Aurreko sarrerari jarraitzen, Fornin geundela, bazirudien pare bat egunian eguraldixak hobera egingo zabala, baina presio bajuek segitzen zaben.
Bezperan gu moduan, beste batzuk ere ia lepoetaraino edo tontorretaraino bidea zabaltzen ibilita  egongo zirela pentsatuaz, pare bat egunetako buelta bat egitea pentsatu genduan, baina ziurtasunik ez  elur sakon eta eguraldi aldakorragatik.
Bada ezpada, motxila handiak hartu eta abantau ginan Pizzini-Frattola aterpetxeruntz. -15º, haize fina, eguzkia eta sekulako elur hautsa, paradisua zirudien (azpiko bideuan ikusi dezakezuenez)
Behin aterpetxe horretan, hurrengo aterpetxerako markak nabari ziran, Iujuuu!!!! Norbait ixota zauan!! Beraz, aurrera jarraitu genduan. Goranzko bidean jendea jeisten ikusi genduan, jo, zelako elurra!!! Ea guk ere horrelakorik harrapatu dezakegun...
Casati aterpetxia baino lehenago dagoen lepora iristen ari ginela, lainoa eta haizea sartu zan, baina jende gehiago ere bazijoanez, aurrera egin genduan babesian. Egixa esan, bestela elurte horrekin beldurra emango liguke ezer egiten saiatziak.
Lepua pasa eta pare parian geneukan Casati aterpetxea. Barrura sartu ginan eta hotela zirudien! Zerbait berua hartu eta... ondoren zer? zalantzak! Eguraldixa bere horretan, haizia eta lainoa, baina igotzen ari ginala, Suldenspitzeruntz talde bat ikusi genduan lainoak harrapatu aurretik, eta oraindik markak egongo ziran esperantzaz, Suldenspitzera joatia pentsatu genduan, eta ondoren han erabaki aurrera jarraitu edo ez. Aurrera jarraituz gero, hurrengo bailaran sartuko ginateke, eta egunian bertan bueltatzeko gaitza. Hurrengo egunerako printzipioz antzeko eguraldi aurrikuspena eman zaben, baina ikusitakuakin, asmatziak nahiko zaila zirudien.
Abantau ginan, eta nahiko bizkor hirukote bat harrapatu genduan Suldenspitzeruntz. Haizia, hauen aurrekoen markak borratzen ari zan, eta ea bidea zabaltzen laguntzerik nahi zaben galdetu genien, eta baietz.
Halaxe iritsi ginan gu bixok tontorrera, eta atzerago hirukotea. Aranek esan zidan aterpetxetik ateratzen ikusi zituela eta lehena gida zela. Goian ez zan piparrik ere ikusten, eta gure marken gainetik bueltatzekotan ginela, gidak esan zigun lepora eramango gintuela eta handik beste aldera ondo egongo zela. Beraiekin joateko!
Joe, bai gida jatorra!!! eta halaxe egin genduan. Beriala aurkitxu zaban iparreko lepua eta handik hurrengo bailarako pistetaraino segurtasun neurrixak betetzen jun ginan bostok, distantzia laga, banaka eskiatu eta abar.
Lepua pasatu ostian, laino eta haiziak bertan geratu ziran, eta belaunetarainoko elur hautsaz disfrutatu ahal izan genduan, serak artian bajatzen. Gidak ondo azaltzen zigun nun kontuz ibili serakengatik, elurjausixengatik... luxu bat!
Suldeneko pistetara iritsi ginanian, beraietaz banandu ginan behera zijuazen eta. Agurtu, fokak jarri eta Milano aterpetxera jun ginan, zeozer jan eta hurrengo lepora pasatzia nahi genduan, hartara bixamunerako bidia aurreratuta eukiko gendualako.
Eguzki berotan, nahiko nekatuta allau ginan Madritschjoch lepora, eta 1000mtako jeitsiera baten ostian Zufallhutte edo Nino Corsi aterpetxera. Hau bai hotela, 5 izarretakua baino hobia!!!
Hemen egun honen bideua

Iruzkinak