Ortles/Ortler-en mendi eskia. Stelvio parkea

Sarrera honekin batera Berriako Ibilkari kanalarekin kolaboratzen hasi naizela jakinarazi nahi dizuet.

Neretzat notizia on bat izan da Berrian Ibilkari sortzia. Ez dago euskara hutsezko prentsa espezializatu bat, eta nere blogan helburuetako bat mendi munduari aportazio euskaldun ez profesional bat egitea zan. Bide horretan zailtasun asko aurkitzen ditut, hiztegia gazteleraz, ingelesez nahiz frantsesez, edo batzutan katalanez edo italiarrez ere ezagutzen dugun arren, ez daukat termino batzuk euskaraz erabiltzeko ohiturarik; are gehiago,euskaraz ez dakit nola diren!
Azkenian profesionalekin ikasteko aukera edukiko dot. Berri ona da guretzat. Beraz,  Berria eta Ibilkariko lan taldea zoriondu nahiko nuke eta bereziki Ainhoa, "basurde" talde horretan musker honi lekua eman diolako.
Saiatuko naiz txapak hemen ematen, eta Ibilkarin kontakizun motxago eta zehatzaguak egiten.

Behin hori esanda, Aste santuko oporrekin jarraituko dot. Chamoixetik furgona hartu eta Bernina aldera ospa egin genduan eguraldi hobiago baten bila, baina han ere ez genduan asmatu.
Handik berriz, Stelvio parkera jutia erabaki genduan, eta Bormio herrira jun ginan.
Bormio udan ez bezela, neguan isolatuta geratzen da sarrera bakarrakin. Aurrera segitzeko, alde bateruntz Stelvioko mendatia dauka, eta besteruntz Gaviako mendatia. Neguan bixak isten ditxue.
Bormiotik Passo di Gavia alderuntz, S.Caterina Valfurvara jun ginan eta hortik Forniko aterpetxeraino ixo ginan furgoniakin elurte eta elurte artian. Suertez karretera garbi garbi zauan, ze elur pixkatekin aterpetxerako bide hau oso oso arriskutsua dala esango nuke.
Forni aterpetxian trago bat hartuaz eguraldi aurrikuspena eta mendixen informaziua jaso genitxuan eta hurrengo egunerako prestatu ginan.
Atxikituriko mapan hurrengo egunetan bertatik egindakoak

San Mateo edo Pizzo Tresero egitia pentsatu genduan, horretarako aukerarik balego. Presio bajuak lagun, ez zauan eguraldixa asmatzerik.
Arratsaldian zihar behelainu artian menditik eskiatzailiak jeisten jun ziran, gehixenak monuekin eta bota eta eski arinekin. Lehenengo aldiz izango da Alpeetan hainbeste mendi eskiatzaile ikusi ditxutena ekipazio arinakin! Kontua da, jendia ibili izanak lasaitasun apur bat eman zigula hurrengo egunera begira.
Hurrengo egunian egindakua jakiteko bideo hau ikustia gomendatzen dizuet

Punta San Mateo edo Pizzo Tresero alderuntz jutia erabaki genduan (goiko mapan berdez).
Elur asko zaguan, baina jendia ere bazabilen. Glaziarreraino jende asko eta traza zabalik, baina hortik aurrera beriala bukatu zan bidia. Monuekin zabizenak nere antzekuak zirala pentsatu arren, ez ziran halakuak, hauek bidia zabalik zauan lekuraino jun eta buelta itxen zabelako, hori bai, sekulako abiadan.
Gu eta Aleman batzuk hasi ginan handik aurrera bidia zabaltzen. Sekulako elurtia, metro erdiko elurretan bidia zabaltzia gogorra da. Segurtasun neurriak hartuz bidia trazatzen eta eskiatzailion arteko distantzia gordetzen egin genduan aurrera, halako batian behelainua sartu zan arte.
Ez genduan zalantza asko egin, ikusten ez zala oso arriskutsua zan aurrera egitia, eta ixa Pizzo Treseron tontorrian bueltia eman bihar izan genduan, baina batere penarik gabe


Iruzkinak