Zufallhütte-Forni
Zufallhütte (Nino Corsi italieraz) aterpetxian jaiki, gosaldu eta lehenak izan ginan urtetzen. Goiza aprobetxatu nahi genduan, eguraldi txarra sartu aurretik Cevedalleko lepua pasatu eta Cedec bailaratik barrena Forniraino jeisteko.
Aterpetxian zaozenen plan arruntena Venezia puntara ixotzia zanez, harek lasaixago ibili ziran goizian. Gu egun gehixo ezin geratuan penaz abantau ginan, baina lepo inguruak nahiko lainotsu eta haizetsu zaola ematen zaban handik. Urduritasuna geneukan, zela egongo ote zan?
Cevedalleko lepua zan klabia, hemen bezperako bidiakin bat egingo gendualako. Behin han egonda, jeitsiko ginan beste aldera, baina eguraldixak lagatzen ez bazigun berriz ere bailara berera buelta eman biharko genduan.
Gerturatzen gindoazela giruak txarrera ematen zaban. Hiru bide geneuzkan leporaino iristeko, azpiren zixena, Vedretta Lungara (glaziar luzera) ataratzen zana eta hemendik Casati aterpetxera. Beste bat erdikua, Cevedaleko glaziarra zeharkatu eta bai Casatira edo baita Cevedale azpira jun ahal ginana, azken honetatik Vedretta di Cedec bajatzeko. Eta hirugarrena Cevedale edo Zufallspitzen tontorra egiten zabana, eta ondoren jeitsiera logikuena Vedretta di Cedec jeisteko, edo nahi bazan, Casatiraino bueltatu eta handik bezperan ixotako bidetik jeitsi.
Beheko bailarak zirudien seguruena eta lainua sartzen azkena izango zana, baina behin glaziarrian sartuta malda gehixen ere honek eukiko zaban, ordura arte nahiko laua zalako, beraz, serac edo pitzadurak ere eukiko zitxuan seguruenik.
Justo lehenengo bidian bidegurutze inguruan, Marteller Hütten alturan aterpetxe honetatik jendia urtetzen ikusi genduan. Hauek goiko bi bidietako bat hartu bihar zaben derrigor, behekua hartzeko jeitsi in biharko ziralako.
Jendian babesa igartzeko, beheko bidiari muzin egin eta gu ere Marteller Hütteraino igo ginan, eta hauek harrapatu genitxuan.
Eguna mejoratzen hasi zan eta lainuak eta haizia kentzen jun ziran. Horregatik, goiko bi bidien artian tontorrera zixena hartu genduan, eta atzetik aterpetxetik urtendako guztiek ere bai.
Azkenengo zatixan, kresta luze eta eder bat pasatu genduan, eskixak bizkarrian kolokauta tontorreraino ixo ginan ertz eder horretatik.
Eguraldi ona balego plana luzatu nahi genduan, hots, mapan begira jardun genduan Cevedale tontorretik Palon De La Mare tontorreraino jun eta handik Branca aterpetxetik barrena Fornira jeistia pentsatuta geneukan. Halere, mapan erraza zirudiena han goixan luziagua eta esperotakua baino bertikalagua begitandu jakun, eta goizo zan arren, jeitsieraz disfrutatzia erabaki genduan.
Elurra ez zaguan bezperan bezain arina, baina, sakona eta ona zauan eta sekulako jeitsiera polita egin genduan.
Furgonara jun gauzak jaso eta bailaraz aldatzeko unia allau zan. Lagunak Adamello ingurura gerturatzen hasita zaozen, eta guk ere inguru hori ezagutzeko gogua ere bageneukan
Hori bai, hurrengorako makina bat mendi begiz jota laga ditugu Ortler/Ortles inguru honetan.
Hemen Ortlereko azken egun honen bideua:

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina