Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abuztua, 2017

Hiru Handiak

Irudia
1995/06/10 Aman etxian arkeologia itxen, bitxikeri batzukin topo egin dot, eta honako hau ekarri nahi izan dot. Garai berezi bezain ederrak ziran orduan ere. Nere bizitza oraingoa baino abentura handiagua zela daukat goguan. 17 urterekin, etxetik kanpo bizi nintzan, justu momentu hartan Sugarren etxian. Urtebete lehenago Sugar, Igor, Oskar eta Eka usten dot, Hiru Handiak egiten saiatu ziran, baina gaupasa egin ondoren Otxandixoko gosari mardulakin tripa betian erretiratu egin ziran. Orduan 16 urte zeuzkaten. Gaur egun adin horrekin parte hartzen uztea pentsaezina da seguruenik. Urtebete beranduago ni ere animatu nintzan saiatzera. Mendixan asko ibiltzen ginan orduan ere, baina akaso luze ibiltzera ez geneukan orain daukagun ohiturarik. Morkaiko zan orduan ere elkargunia, eta horrela batu eta montatu ginan kotxe ezberdinetan. Urte hartan Elgoibartik 10 lagun jun ginan. Argazkixan agertzen gera ezkerretik eskumara Arrieta, Gabi, Igor, ni, Sugar, Ulazia Sahatzu, ta Tomas behean. Esk...