Hiru Handiak
1995/06/10
Aman etxian arkeologia itxen, bitxikeri batzukin topo egin dot, eta honako hau ekarri nahi izan dot.
Garai berezi bezain ederrak ziran orduan ere. Nere bizitza oraingoa baino abentura handiagua zela daukat goguan. 17 urterekin, etxetik kanpo bizi nintzan, justu momentu hartan Sugarren etxian.
Urtebete lehenago Sugar, Igor, Oskar eta Eka usten dot, Hiru Handiak egiten saiatu ziran, baina gaupasa egin ondoren Otxandixoko gosari mardulakin tripa betian erretiratu egin ziran. Orduan 16 urte zeuzkaten. Gaur egun adin horrekin parte hartzen uztea pentsaezina da seguruenik.
Urtebete beranduago ni ere animatu nintzan saiatzera. Mendixan asko ibiltzen ginan orduan ere, baina akaso luze ibiltzera ez geneukan orain daukagun ohiturarik. Morkaiko zan orduan ere elkargunia, eta horrela batu eta montatu ginan kotxe ezberdinetan.
Urte hartan Elgoibartik 10 lagun jun ginan. Argazkixan agertzen gera ezkerretik eskumara Arrieta, Gabi, Igor, ni, Sugar, Ulazia Sahatzu, ta Tomas behean. Eskaloi bat gorago ezker eskuin Eka, Oskar eta Ulazia Iñaki.
Ezkerreko espontaneua gu bezela gaupa itxeko prest. 90.hamarkadan honena normalagua zan!
Amanian arkeologia pixka bat eginaz aurkitxu ditxut altxor hauek. Orduan beste zeozer zan Hiru Handixak itxia. Mendi martxa eta martxa erregulatuak egiten ziran orduan, eta hau gutxi batzun esku zauan zorakeri bat zan. Gabeko 12tan hasten zan gaur egun bezela, baina orduan gabez ibiltzeko botak edo "erdibotak" eramatia gomendatzen zan, orkatillak ez bihurritzeko!
Orduan urtero egiten zan proba hau, baina hurrengo urtetik bi urtian behin antolatzen hasi ziran proba hau. Edizio batzutan alde bateruntz, eta beste batzutan beste alderuntz egin zan.
Kotxetan Gasteizera jun ginan, Iradierren dorsalak batu, Gasteizen bertan autobusian montau eta Sarriara eraman gintuzten, urte honetan Gorbeia-Anboto-Aizkorri ordena honetan egitia tokatzen zan eta.
Orduan 91 km zeuzkan Hiru Handixak probak. Bide logiko motxena erabiltzen zan tontorrok egiteko. Gaur egun buelta gehixo ematen da, nik uste 100km borobil egitiarren.
Ibilbide hau egin genduan guk: Sarria-Gorbeia-Ubidea-Otxandixo-Anboto-Jarindo-Ventafria-14 tontorrak-Aizkorri-Zalduondo.
Oraingo ibilbidian aldian bazeuzkan ezberdintasun batzuk:
Beste garai batzuk ziran, ez zauan txip eta horrelakorik. Baina denborak ez zian lotan geratzekuak. 91km egiteko lehenak 16ordu eta erdiko muga zeukan, eta azkenak 22 ordutakua. Gaur egun errekorra 10:23an dao eta azkenak 24 ordutan itxen ditxu 100kmak
Gu hamar lagunok erronka hau batera itxeko asmotan urten ginan (hori gaur egun ez da normalena, ezta?), Gorbeiara igotzen eurixa hasi zala daukat goguan, eta bajatzen kontuz ibiltzeko esaten ziguten esperientziadun lagunek, behelainuagatik bidia galdu gabe, izan ere amildegixak omen zauden Aldamin inguru horretan.
Goizeko 6tan iritsi ginan Otxandixora hamar lagunok, baina bostek hemendik aurrera ez segitzia erabaki zaben: Ulazia anaixetako batek belaunetako arazoren bat zeukan, eta Igorrek, Oskarrek eta Ekak ere erretiratzia erabaki zaben hanketako minengatik.
Otxandixon botak kendu eta zapatillak jantzi, eta Sugarrek eta nik, Gabi, Tomas eta Iñakin laguntzakin aurrera egin genduan. Ventafriarako oinazpixak txikitxuta neuzkala daukat goguan. Ordurako plantillak ibiltzen nitxuan, eta egosi in jatazen hankak. Atzian geratzen hasten nintzan, baina han etortzen jatazen Gabi eta konpainia berba in eta animuak ematera.
Elgeako 14 mendi bukaezinen oroitzapen lauso bat badaukat, baina zalantzarik gabe, Oltzan daukat hurrengo oroitzapena. Guk Aizkorri normalian Urbixatik egin izan dogu, eta txabola multzo horretatik zuzenian Aizkorriko tontorrera ixo leikela ikustia demasa izan zan neretzat. Ordutik Aizkorrin nauanetan Oltzako txaboletara arteko bide hori begi berezi batzukin ikusten dot! (Oin eskiatzen jeitsiera kutxunetako bat da, kar kar kar)
Gogoratzen naiz baita ere Aizkorriko tontorrian geundela 80km inguru egin ostian, ekaineko arratsalde zoragarri horietako batian, 18:30ak jota, giro aparta zauan eta handik lautadara begira zeozer pikatu genduala. Zalduondo han ikusten zan herrixka bat zala esan zidaten, eta ni negarrez, ezin nuala jeitsi, zisko eginda nenguala gogoratzen naiz ordurako!!!
Handik behera luze, benetan luzia egin jatan bidia. Atzian geratzen nintzan, eta beste danak ere bukatzeko irrikitan egon arren, buelta hartu eta neregana etortzen ziran animuak ematera. Orduan talde lan bat zan Hiru Handixak bukatzia eta holaxe egin genduan guk bostok!!!
Zalduondon autobusian montau eta lo seko geratu nintzan eta ez dot askoz gehixagorik gogoratzen. Hurrengo egunian Sugarrek esan zidanez, hirurok kotxian etorri ginan Iñakikin. Orduan ez zauan Eibar-Gasteiz autopsiarik, eta errebuelta bakoitzian lotaratzen eta elkar esnatzen etorri zirala bixak. Uf uf ufff
Gogoratzen dot baita ere hurrengo aste osuan eskailerak ikusten nitxuan bakoitzian Hiru Handixez gogoratzen nintzala, kar kar kar. Sugar eta bixok berriz ez genduala horrelako erokeriarik egingo pentsatuko genduan seguruenik
2012/06/02
15 urte pasa ostian, 2010 urtian berriz ere eman nuan izena. 15 urte luze pasatu arren, Sugarrek esan zidan ia ez nintzan gogoratzen sufritutako guztia, ia erotu in nintzan hori egitia okurritzeko! Baina izena emanda euki arren, justu egun horretan Unzu ezkondu zan, eta ezin izan nuan egin. Ufff...
Sailkapenetan nere izena agertzen da dorsala beste bati utzi niolako.
Bi urte beranduago, 2012xan berriz ere ausartu nintzan izena ematera. Gainera orainguan zenbakixak nere alde zauden, 17 urterekin egin genduan lehena, eta 17 urte beranduago berriz ere egiteko goguekin nenguan.
Oinguan Txiriosekin, eta azken orduan Trikik ere lortu zuan dorsal bat. Hemen egun horretako kontakizuna: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2012/06/hiru-handiak.html
Laburbilduz, Otxandixora esperota baino bizkorrago iritsi ginan, baina horniduran gehixegi jatiarren edo, tripako minak igartzen hasi nintzan, eta Landara ozta-ozta iritsi nintzan. Landan ondo rekuperatu arren, azken zatixa elikagairik asimilatu ezinda egin nuan. Urbixan erretiratzekotan ere egon arren, azkenian bukatzera animatu ninduten. Aizkorri gainian Sugarren deixa: Zer moduz hua Piru? Puff, oso gaizki txino, zazpi ordu jatekorik eta edatekorik asimilatu ezinda, lur jota nagok!
Kauenlaletxe piru, hi beti berdin, kar kar kar.
2014an berriz ere eman nuan izena, oinguan Sugarri ezer ere esanbe. Azkenengo astian Imanol-Txinori Karakateko egurran bidia erakusten leku batian salto txar bat egin eta katakrak orkatilla!
Baina gauzak ez dia alperrik pasatzen. Saezi komentatu nion Hiru Handixak ikustera eta asistentzia itxera jutekua nintzala, eta ia lagunduko zidan. Konfort zonatik urten eta gauza berrixak probatzeko beti irrikitan Saez. Halaxe jun ginan eta gaupasa ezberdin baina ahaztezin bat egin genduan mano a mano
Etxera bidian Saezek batere zalantzaripe esan zidan, hurrengo ediziuan nik ere in biot!!
Eskalatzen asko ibili arren, oinez apenas ibili da horrelako erronka bati kolpe itxeko, baina zer da ba hori Saezentzat? Total, ibiltzia besterik ez da, berak esaten duan bezela...
Hurrengo egunian martxan jarri zuan Hiru Handiak 2016 Watxap taldia
2016/10/15
Edizio honetako dorsalak lortzeko zozketa bat egon zan, eta noski, Saezi tokatu jakon dorsala. Honek zortia beti aldeko! (Beno, 100km itxera jutia zortia konsiderau baleike, kar kar kar)
Saezek lortu zuan espektatiba halakua izan zan, irabazteko faborito nagusixa, Javi bera, aitzaki bila hasi zala 3Hra ez juteko.
Neri ere tokatu jatan dorsala, eta abuztuan hasi nintzan helburu honetara begira oinez luze eta korrika apur bat ere sartzen entrenuetan.
Antxitxika itxen dotenian belauneko arazuak urtetzen jatazenez normalian, mendiko bizikletiakin ere asko ibiltzia pentsatu nuan. Nere burua ez lesionatzeko puntu onian allau zala pentsatzen dot, baina korrika lasterketarik egin gabe.
Eguna allau zan, eta lasterketarako prestaketak egin ostian Josu primua eta bixok jun ginan Araiara
Han Saez eta Enarakin juntau ginan, dorsalak batu, eta zeozer jan genduan. Josekriston hotza itxen zuan!!!
Azken prestaketak in, eta Enarak irteerara eraman gintxuan. Edozein momentu da ona siestatxua botatzeko!
Hotza egon arren, urten biharra zauan kotxetik. Justu irteeran Elgoibarko kuadrillakin juntau ginan, girua berotzen dau horrek, dudabaik!!!
Irteera eman orduko botillerua erreferentziak ematen neukan: Saez aurpegi onakin atera da, bertan dator, kontuz ibili!!!
Korrika lesionatuko nintzan bildurragatik, igoerak oinez itxia neukan buruan, eta lauan eta aldapan behera trotian jutekua, kontrolatzen beti ere. Baina Gorbeiara ixoera hain da luzia, zati handi bat korrikan egin nuala. Oso eroso eta erretz nixen, eta horrek akojonatzen ninduan, inportantia ez dalako ondo hastia, ondo bukatzia baizik.
Edozein kasutan asko disfrutatzen nijuan, ilargi betian argixa, Gorbeian gora eta behera ikusten zan frontalek osatzen zaben sugia, gaba espeziala zauan dudabaik. Ahal zan guztietan bekokigailua itzalduta neraman, gabaz disfrutatzeko
Gorbeiako tontorrian aste batzuk lehenagokua baino giro askoz hobia egon arren, demaseko haizia zauan. Dana jantzi eta aisa, eta pozik pasatu nuan zati hura. Eroso eta gustora nijuan, aurrikusitakotik azkartxo halere.
Otxandixoko frontoiko horniduraraino berakin jun nintzan gustora berbetan.
Txirikin egin nuanian hornidura honetan gehixegi jatiagatik seguruenez, hemendik aurrera tripako minekin ibili nintzan. Horregatik zeozer pikatu, ura bete eta aurrera segitxu nuan denborarik galdube. Elgoibartarrak eta Borja ere handik zabilen. Hauetaz agurtu, eta aurrera!!
Urkiolaruntz jutia tokatzen zan. Zati hau luzia egin ohi da, korrika egin leiken arren goruntz pikatzen dualako. Terreno honetan ez nuan espero korrika itxia, baina fuerte ikusten nintzan eta trotatzen hasi nintzan. Demaseko gaba zauan, arbola artian ez geundenetan argixa kentzen segitzen nuan ilargixan argitxan jarraitzeko. Baina basa asko zauan zati honetan, eta zapatillak demaseko pisua hartzen zaben.
Lehenengo 60 kmak (Landaraino) korrikalarixentzat dira aproposak, korrika asko itxen da, eta horregatik bastoiripe urtetzia erabaki nuan. Belaunak gehixegi ez forzatzeko, Landatik aurrera bastoiekin jutia nahi nuan. Motxila bat Landan lagatzeko aukera zaukagun, eta han eramatia nahi nitxuan bastoiak, baina azken orduan bastoiak ezin ziala poltsan laga esan ziguten. Orduan, botileruari eskatu nion laguntza, kar kar kar.
Javik esan zidan Eduri Urkiolara eraman bihar zizkiola bastoiak, eta neri ere eramango zizkidala nahi banuan. Primeran!!!
Baina ez nuan Javi nere zain euki nahi, eta Urkiolara allau baino pixka bat lehenago dauan luzelektrikopostinpaluakin akordatu nintzan, eta han ezkutuan lagatzeko esan nion. Bastoi eskaxak dira, beraz, ez nuan espero inork lapurtzerik. Halere, iristen ari nintzala, ia han egongo ote ziran zalantza neukan. Pixa itxera juteko disimuluan gerturatu, eta han zeuden bastoiak formal formal nere zain!
Bastoiak hartu, eta segituan nenguan Urkiolan. Primeran nijuan, oso gustora, erretz oindiok, reserbatzen. Urkiolako kontrola pasatu eta horniduran frontal batek aurpegixan argi itxen, Piru!! esan zidan.
Nor zara?
Frontala kendu, eta Gasteizko Edu!!! Artista artisten artian!! Aibala!!! Zer moduz?
Hortik aurrera ixiltasunak bukatu ziran. Anbotoruntz elkarrekin tiratu genduan. Eduri bastoiak Urkiola bertako ballan utzi zizkion, eta han zeuden bere zain. Bixok bastoiak hartu berri beraz!!! Edukin ez dao aspertzerik. Aurrera ginduazela kontu pila bat kontatu zizkidan. Uste baino bizkorrago zijuala, baina erretz zijuala. Bai, egixa esan ni baino erretzago zijuan!
Anboton gora egur pixkat eman ginon, eta dexente aurreratu genitxuan. Ezagun askokin kruzau ginan bertan. Lepuan haizia itxen zuan, baina momentu bat besterik ez zan beraz, erroparik ez naban jantzi
Anbototik behera, belaunak klik egin zidan. Kaka, a ze bajoi!! Min hori ezagutzen nuan... Listo, nere 3H bukatu da, pentsatu nuan. Beti bezela, belaunak honaino esan dau. Fisikoki oso erretz nijuan, baina mekanikoki, betikua. Kriston bajoia!!
Bajatzen Edu galdu nuan. Egixa esan, momentu hartan nahixo nuan bakarrik geratzia, nik ya toalla bota nuan eta. Baina behean, han zauan Edu nere zain. Urdaiazpiko bokata bat zeukala, eta Ibuprofenua hartzeko, eta lasai egingo genduala bixok esan zidan.
Denbora politxian ginduazela, eta berak segitzeko esan nion, baina Eduk ez arduratzeko esan zidan, margena zeukala. Eguerdiko ordubatetan Landara allatuko zala esan ziela laguneri, baina ritmo honetan goizeko 9ak inguruan allauko ginan. Javik esaten duanez, Edungan hori ohikua da, ez jako aurrikusitakua betetzia gustatzen, baina 4 ordutako desbiaziua ere gehitxo begitandu jatan, kar kar kar.
Aldapan gora ondo nixen, bajatzen neukan mina. Orixol primeran egin genduan, jendia aurreratzen. Kurutzetara bajatzen Jotakin juntau ginan, hau ni baino gaizkixo. Landan erretirauko zala. Bitxartian, Edu ixildu ere inbe, eta ni parre eta parre, belauneko minaz ahazteraino.
Landa, goizeko 9:20 fresko nijuan, baina belauna xisko bat inda! Halere, konturatu nintzan ez zala betiko mina. Plantilla berrixak neuzkan, eta zeozetan mejoratu nuala esan leike beraz!!
Kontrolian sartu aurretik Tuto eta Sonia animuak ematen. Pila bat eskertzen da!!
Baina zer moduz nixen galdetu biharrian, Saezen berri eman zien. Anboto pasatu berri zuala esan zien. Asko poztu nintzan, eta akojonatu ere bai, aber artista honek oindiok bukau bihar duan eta nik ez, kar kar kar
Urdingainen Iñakixak bueltatu bihar zirala, eta han laga genitxuan, eta guk aurrera. Antso pantzaren errotak geratzen jakuzen, ixa Urbixaraino.
Fisikoki ondo nijuan, lauetan ere trotatu ahal nuan, baina aldapan behera josukriston belauneko mina. Ez jata gustatzen hartuta jutia, baina beste ibuprofeno bat hartu nuan aber laguntzen zidan.
Haizia zauan, eta ni freskotan primeran juten naiz. Usten dot eguraldi baldintzat neretzat aproposak zirala. Ahal nuanetan bistekin disfrutatzen jun nintzan, alde batera lautada, atzian Gorbeia lekutan, eta Anboto ikusten ziran, eta iparreruntz begiratzian, hainbestetan alderantziz ikusi doten bista, Kurutzebarri eta barrenian Karakate!!
Zenbat milaka alditan ikusi ete doten Karakateko gainetik Elgeako erroten mendilerrua, errotak jarri aurretik ere!!
Belauneko minagatik salbu, erretz nijuan, oso gustora. Ez zuan ematen gaupasa inda nenguanik!!
Hasi aurretik helburu batzuk jarritxa neuzkan. Lehena, noski, bukatzia. Bigarrena, ilundu aurretik bukatzia (20:00 aurretik gutxi-go-be), eta hirugarrena, 18 ordutan egitia. Landan aurrikusitako denboren azpitxik nijuan eta indarrez, baina azken zatixan ritmua ondo mantendu bihar nuan, eta belauneko mina traba izango zan. Elgeako errotetako gora-beheretan atzeratzen hasi nintzan. Edu bajada guztietan geldik egon bihar izaten zan nere zain, aldapa goretan aldiz, aurre hartzen nion. Jeitsieretan jende askok aurreratzen ninduala daukat goguan.
Urbiara iritsi aurreko igoeran (Urkitza inguruan edo), igoera luze batian talde handi bat aurreratu nuan ezagun askokin. Ordurako jendia pintxatzen hasitxa zauan. Edu eta bixok hor segitzen genduan gomiana itxen, igoeretan aldia ataratzen nion, eta bajatzen berak neri, baina elkarrekin txistiak itxen, umoria ez zan falta!!
Urbixan Elgoibarko jende pilia ikusi genduan animuak ematen, jana eta edana eskaintzen, pila bat eskertzen da hori!!! Eta azken igoeran, Aizkorrira igoeran sartu ginan.
Bidian kuadrilla bat zauan animatzen. Eduk, nola ez, zeozer esan, eta hauek erantzun ziuenez, esaten hasi jakuen guk lasterketa pila bat itxen ditxugula, eta danetan animatzaile onenak saritzen ditxugula, eta eureri egokitu jakuela lasterketa honetako sarixa. Eurak deskojonatzen hasi ziran, eta gu gehixo. Oso momentu politxa izan zan, danok elkar besarkatzen, animuak ematen, a ze parriak (Bideuan grabauta ere badao!!).
Tontorrian geunden, Laurak hogei gutxi edo ziran. Nere kalkuluen arabera, azkartxo junda ere ordu eta erdi inguru beharko genitxuan helmugara. Luze itxen da, Arabarren bidetik bajatzen hasten da, ondoren Aratz azpiko begibakarran txabolara ixo bihar da, eta hortik Araiako pagaditxik Araiara allatzen da.
Eduri esan nion sakatzen bazion, 17 ordutan egiteko aukera zeukala, eta tiratzeko aurrera. Nik ahal nuan moduan jeitsiko nuan. Kostata, baina azkenian konbentzitu nuan eta tiratu zuan aurreruntz.
Ni ere ahal nuan bizkorren nijuan, bajatzen belauna errebentau biharrian igarri arren.
Poliki poliki bat eta beste aurreratzen jun nintzan. Elgoibarko animatzailiak ere berriz ikusi nitxuan. Begibakarran igoera oso gustora eginda, azken pagadi zoragarrixan sartu nintzan. Konturatu ordurako iritsi nintzan Araiara, pozik, gustora, egindakua ospatzen!!
Eta helmugako lerruan, han zaozen Saez, Enara eta abar. Ze ilusio!!!
Saezek azkenian ez zuan bukatu. Landan erretiratu zan 60.kman. Halere, entrenamendu guztien batura ez dakit 60kmtara iritsi zan, arraskasta handixa dauka Saezek!!! Oso pozik zauan egindakuakin. Josukin batera egin zuan eta flipatzen zauan a ze nolako gaba eta girua egon zan. Ordurako Wasap taldiari izena aldatuta zion, Hiru Handiak 2018!!!!
Eta helmugan zauan Edu nere zain.
Kriston denbora egin nuan azkenian 17:07, aurrikuspen onena baino 53 min gutxio. Eduk ez zuan minutu eskaxengatik bajau 17tik. 17:01:12 egin zuan. Ondoren adarra jotzen nion, aber denbora hori itxeko lagun bat abandonatu bihar zuan, kar kar kar
Dutxetan Smithyrekin koinziditu nuan. Berak ni ez ninduan ezagutu, baina nik bera bai, jeje. Berriako blogetako laguna da, (orain pyrenaicako blogekua ere bai) eskalatzaile aparta, baina batez ere Aizkorriko eta Euskal Herriko hainbat eskalada ezohikorengatik ezagutzen dot nik.
Handik aterata, Edukin pare bat pote hartu nitxuan Triki, Aran eta Modesto iristi arte. Hauekin egon ondoren, etxerako bidia hartu genduan danok.
Oso pozik bukatu nuan, bukatze hutsagatik. Belauneko minakin bukatu arren (eta Anboton kriston bajoia euki nuan arren), ez zan ohiko belauneko mina, eta plantilla berrixekin zeozer asmatzen hasi nintzala ondorioztatu nuan. Gainera denbora, esperotakua baino ordubete gutxiokua izan zan.
Hiru handixak entrenatzen ere asko disfrutatu nuan. Iluntze edarrak harrapatu nitxuan Elosutik bueltan Hirukurutzetako gainian bakarrik bakardadian bakarrizketan. Bizikletaz ere buelta ederrak emanda, eta zer esanik ez lehengusuekin eta lagunekin egindako entreno luziak.
Belaunak fallatu izan ez balit, zenbat denboratan egin ahalko naban, zalantza hori geratu jatan. Badakit nere belaunek normala baino mimo gehixo bihar dabela hanka okerrengatik, baina hori ere lasterketaren gakoa da, bakoitzak bere ahuleziez jabetu eta dominatzia. Polikixo in izan banuan, belauneko minik gabe bukatuko nuan akaso, beraz, antxitxika egin izanan ondorixo normalak dira horrek neretzat. 1995etik hona, makina bat korrika egin dot mendixan, eta askoz gehixo egiteko gogo biziz bukatu nuan!! Berriz ere korrika itxiakin motibatuta
Hemen eguneko beste argazki batzuk
Gabian Gorbeia bajatzen
Urdingain inguruan Iñakixek atarata
Elgean Aizkorri parian daola
Eta helmugan
Eskerrik asko Edu!!! Primeran pasa dot!!!
Aman etxian arkeologia itxen, bitxikeri batzukin topo egin dot, eta honako hau ekarri nahi izan dot.
Garai berezi bezain ederrak ziran orduan ere. Nere bizitza oraingoa baino abentura handiagua zela daukat goguan. 17 urterekin, etxetik kanpo bizi nintzan, justu momentu hartan Sugarren etxian.
Urtebete lehenago Sugar, Igor, Oskar eta Eka usten dot, Hiru Handiak egiten saiatu ziran, baina gaupasa egin ondoren Otxandixoko gosari mardulakin tripa betian erretiratu egin ziran. Orduan 16 urte zeuzkaten. Gaur egun adin horrekin parte hartzen uztea pentsaezina da seguruenik.
Urtebete beranduago ni ere animatu nintzan saiatzera. Mendixan asko ibiltzen ginan orduan ere, baina akaso luze ibiltzera ez geneukan orain daukagun ohiturarik. Morkaiko zan orduan ere elkargunia, eta horrela batu eta montatu ginan kotxe ezberdinetan.
Urte hartan Elgoibartik 10 lagun jun ginan. Argazkixan agertzen gera ezkerretik eskumara Arrieta, Gabi, Igor, ni, Sugar, Ulazia Sahatzu, ta Tomas behean. Eskaloi bat gorago ezker eskuin Eka, Oskar eta Ulazia Iñaki.
Ezkerreko espontaneua gu bezela gaupa itxeko prest. 90.hamarkadan honena normalagua zan!
Gabin argazkixa 1995ian Gasteizen Manuel Iradierren 3H izenematia egin ostian |
Orduan urtero egiten zan proba hau, baina hurrengo urtetik bi urtian behin antolatzen hasi ziran proba hau. Edizio batzutan alde bateruntz, eta beste batzutan beste alderuntz egin zan.
Kotxetan Gasteizera jun ginan, Iradierren dorsalak batu, Gasteizen bertan autobusian montau eta Sarriara eraman gintuzten, urte honetan Gorbeia-Anboto-Aizkorri ordena honetan egitia tokatzen zan eta.
Orduan 91 km zeuzkan Hiru Handixak probak. Bide logiko motxena erabiltzen zan tontorrok egiteko. Gaur egun buelta gehixo ematen da, nik uste 100km borobil egitiarren.
Ibilbide hau egin genduan guk: Sarria-Gorbeia-Ubidea-Otxandixo-Anboto-Jarindo-Ventafria-14 tontorrak-Aizkorri-Zalduondo.
Oraingo ibilbidian aldian bazeuzkan ezberdintasun batzuk:
- Irteera Sarrian zan (Gaur egun Gopegin)
- Otxandixotik zuzenian ixotzen zan Anbotora (Gaur egun Urkiolaraino juten da)
- Orixol hautazkua zan (Gaur egun Orixoletik jun bihar da)
- Arlabanera jeisten zan (Ventafria), eta hemendik errepidian metro batzuk egin ostian Urdingain ingurura juten zan zuzenian. Ez naiz seguru gogoratzen, baina orduan Urdingainen ez zauala antenarik esango nuke
- Elgeako parke eolikua eraiki gabe zauan, beraz, Antso Panza erroten kontra burrukatzen ez zan ikusten. Orduan 14 mendi ziran egin biharrekuak, eta luze, osssso luuuuuze eta monotono egiten zan zati hori (hori orain bezela, kar kar kar).
- Aizkorrira Oltzatik zuzenian igotzen zan (Gaur egun Urbiaraino buelta ematen da)
- Helmuga Zalduondon izan zan (Orain Araian)
- 91kmtakua zan (Gaur egun 100kmtakua)
- 525 atera ginan eta 301ek bukatu (Aurten 1724 izena emanda, 1326 atera eta 959k bukatu)
Mendi martxetan bezela, kartulinan denborak |
Gu hamar lagunok erronka hau batera itxeko asmotan urten ginan (hori gaur egun ez da normalena, ezta?), Gorbeiara igotzen eurixa hasi zala daukat goguan, eta bajatzen kontuz ibiltzeko esaten ziguten esperientziadun lagunek, behelainuagatik bidia galdu gabe, izan ere amildegixak omen zauden Aldamin inguru horretan.
Goizeko 6tan iritsi ginan Otxandixora hamar lagunok, baina bostek hemendik aurrera ez segitzia erabaki zaben: Ulazia anaixetako batek belaunetako arazoren bat zeukan, eta Igorrek, Oskarrek eta Ekak ere erretiratzia erabaki zaben hanketako minengatik.
Elgeako 14 mendi bukaezinen oroitzapen lauso bat badaukat, baina zalantzarik gabe, Oltzan daukat hurrengo oroitzapena. Guk Aizkorri normalian Urbixatik egin izan dogu, eta txabola multzo horretatik zuzenian Aizkorriko tontorrera ixo leikela ikustia demasa izan zan neretzat. Ordutik Aizkorrin nauanetan Oltzako txaboletara arteko bide hori begi berezi batzukin ikusten dot! (Oin eskiatzen jeitsiera kutxunetako bat da, kar kar kar)
Gogoratzen naiz baita ere Aizkorriko tontorrian geundela 80km inguru egin ostian, ekaineko arratsalde zoragarri horietako batian, 18:30ak jota, giro aparta zauan eta handik lautadara begira zeozer pikatu genduala. Zalduondo han ikusten zan herrixka bat zala esan zidaten, eta ni negarrez, ezin nuala jeitsi, zisko eginda nenguala gogoratzen naiz ordurako!!!
Handik behera luze, benetan luzia egin jatan bidia. Atzian geratzen nintzan, eta beste danak ere bukatzeko irrikitan egon arren, buelta hartu eta neregana etortzen ziran animuak ematera. Orduan talde lan bat zan Hiru Handixak bukatzia eta holaxe egin genduan guk bostok!!!
Kostata, baina diplomiakin etxera |
Zalduondon autobusian montau eta lo seko geratu nintzan eta ez dot askoz gehixagorik gogoratzen. Hurrengo egunian Sugarrek esan zidanez, hirurok kotxian etorri ginan Iñakikin. Orduan ez zauan Eibar-Gasteiz autopsiarik, eta errebuelta bakoitzian lotaratzen eta elkar esnatzen etorri zirala bixak. Uf uf ufff
Gogoratzen dot baita ere hurrengo aste osuan eskailerak ikusten nitxuan bakoitzian Hiru Handixez gogoratzen nintzala, kar kar kar. Sugar eta bixok berriz ez genduala horrelako erokeriarik egingo pentsatuko genduan seguruenik
2012/06/02
15 urte pasa ostian, 2010 urtian berriz ere eman nuan izena. 15 urte luze pasatu arren, Sugarrek esan zidan ia ez nintzan gogoratzen sufritutako guztia, ia erotu in nintzan hori egitia okurritzeko! Baina izena emanda euki arren, justu egun horretan Unzu ezkondu zan, eta ezin izan nuan egin. Ufff...
Sailkapenetan nere izena agertzen da dorsala beste bati utzi niolako.
Bi urte beranduago, 2012xan berriz ere ausartu nintzan izena ematera. Gainera orainguan zenbakixak nere alde zauden, 17 urterekin egin genduan lehena, eta 17 urte beranduago berriz ere egiteko goguekin nenguan.
Oinguan Txiriosekin, eta azken orduan Trikik ere lortu zuan dorsal bat. Hemen egun horretako kontakizuna: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2012/06/hiru-handiak.html
Laburbilduz, Otxandixora esperota baino bizkorrago iritsi ginan, baina horniduran gehixegi jatiarren edo, tripako minak igartzen hasi nintzan, eta Landara ozta-ozta iritsi nintzan. Landan ondo rekuperatu arren, azken zatixa elikagairik asimilatu ezinda egin nuan. Urbixan erretiratzekotan ere egon arren, azkenian bukatzera animatu ninduten. Aizkorri gainian Sugarren deixa: Zer moduz hua Piru? Puff, oso gaizki txino, zazpi ordu jatekorik eta edatekorik asimilatu ezinda, lur jota nagok!
Kauenlaletxe piru, hi beti berdin, kar kar kar.
2014an berriz ere eman nuan izena, oinguan Sugarri ezer ere esanbe. Azkenengo astian Imanol-Txinori Karakateko egurran bidia erakusten leku batian salto txar bat egin eta katakrak orkatilla!
Baina gauzak ez dia alperrik pasatzen. Saezi komentatu nion Hiru Handixak ikustera eta asistentzia itxera jutekua nintzala, eta ia lagunduko zidan. Konfort zonatik urten eta gauza berrixak probatzeko beti irrikitan Saez. Halaxe jun ginan eta gaupasa ezberdin baina ahaztezin bat egin genduan mano a mano
Saez eta bixok. Edu Uriben argazkixa Gopegiko irteeran |
Eskalatzen asko ibili arren, oinez apenas ibili da horrelako erronka bati kolpe itxeko, baina zer da ba hori Saezentzat? Total, ibiltzia besterik ez da, berak esaten duan bezela...
Hurrengo egunian martxan jarri zuan Hiru Handiak 2016 Watxap taldia
2016/10/15
Edizio honetako dorsalak lortzeko zozketa bat egon zan, eta noski, Saezi tokatu jakon dorsala. Honek zortia beti aldeko! (Beno, 100km itxera jutia zortia konsiderau baleike, kar kar kar)
Saezek lortu zuan espektatiba halakua izan zan, irabazteko faborito nagusixa, Javi bera, aitzaki bila hasi zala 3Hra ez juteko.
Neri ere tokatu jatan dorsala, eta abuztuan hasi nintzan helburu honetara begira oinez luze eta korrika apur bat ere sartzen entrenuetan.
Antxitxika itxen dotenian belauneko arazuak urtetzen jatazenez normalian, mendiko bizikletiakin ere asko ibiltzia pentsatu nuan. Nere burua ez lesionatzeko puntu onian allau zala pentsatzen dot, baina korrika lasterketarik egin gabe.
Eguna allau zan, eta lasterketarako prestaketak egin ostian Josu primua eta bixok jun ginan Araiara
Han Saez eta Enarakin juntau ginan, dorsalak batu, eta zeozer jan genduan. Josekriston hotza itxen zuan!!!
Azken prestaketak in, eta Enarak irteerara eraman gintxuan. Edozein momentu da ona siestatxua botatzeko!
Irteerara bidian kotxez. Callejeros viajeros |
Irteera eman orduko botillerua erreferentziak ematen neukan: Saez aurpegi onakin atera da, bertan dator, kontuz ibili!!!
Botilerua Saezen erreferentziak ematen |
Edozein kasutan asko disfrutatzen nijuan, ilargi betian argixa, Gorbeian gora eta behera ikusten zan frontalek osatzen zaben sugia, gaba espeziala zauan dudabaik. Ahal zan guztietan bekokigailua itzalduta neraman, gabaz disfrutatzeko
Gorbeiako tontorrian aste batzuk lehenagokua baino giro askoz hobia egon arren, demaseko haizia zauan. Dana jantzi eta aisa, eta pozik pasatu nuan zati hura. Eroso eta gustora nijuan, aurrikusitakotik azkartxo halere.
Gorbeiatik Ubideara bajatzen |
Astebete lehenago mendiko bizikletaz egin nuan zati hau, eta bizikletaz nola bajatu nintzan akordatzen nijuan, nere munduan, pozik. Oin dala lau urte Txirikin egin nuaneko oroitzapenak ere etortzen jatazen. Atzera begiratu, eta frontalak Aldamiñape ingurutik ikusten ziran zati batzutan. Demaseko gaba zauan, belauneko arazuez ahaztu, eta korrika itxiaz disfrutatzen nijuan, erretz.
Otxandixora allatzeko karreterara allatzian, kotxe bat zetorrela, aurrian zijuanari arretaz ibiltzeko esan nionian, buelta eman, eta Haritz Elgoibarkua zala konturatu nintzan. Ia bakarrik zixen, eta ezetz, gainontzeko Elgoibartarrak atzetik zetoztela.Otxandixoko frontoiko horniduraraino berakin jun nintzan gustora berbetan.
Txirikin egin nuanian hornidura honetan gehixegi jatiagatik seguruenez, hemendik aurrera tripako minekin ibili nintzan. Horregatik zeozer pikatu, ura bete eta aurrera segitxu nuan denborarik galdube. Elgoibartarrak eta Borja ere handik zabilen. Hauetaz agurtu, eta aurrera!!
Urkiolaruntz jutia tokatzen zan. Zati hau luzia egin ohi da, korrika egin leiken arren goruntz pikatzen dualako. Terreno honetan ez nuan espero korrika itxia, baina fuerte ikusten nintzan eta trotatzen hasi nintzan. Demaseko gaba zauan, arbola artian ez geundenetan argixa kentzen segitzen nuan ilargixan argitxan jarraitzeko. Baina basa asko zauan zati honetan, eta zapatillak demaseko pisua hartzen zaben.
Lehenengo 60 kmak (Landaraino) korrikalarixentzat dira aproposak, korrika asko itxen da, eta horregatik bastoiripe urtetzia erabaki nuan. Belaunak gehixegi ez forzatzeko, Landatik aurrera bastoiekin jutia nahi nuan. Motxila bat Landan lagatzeko aukera zaukagun, eta han eramatia nahi nitxuan bastoiak, baina azken orduan bastoiak ezin ziala poltsan laga esan ziguten. Orduan, botileruari eskatu nion laguntza, kar kar kar.
Javik esan zidan Eduri Urkiolara eraman bihar zizkiola bastoiak, eta neri ere eramango zizkidala nahi banuan. Primeran!!!
Baina ez nuan Javi nere zain euki nahi, eta Urkiolara allau baino pixka bat lehenago dauan luzelektrikopostinpaluakin akordatu nintzan, eta han ezkutuan lagatzeko esan nion. Bastoi eskaxak dira, beraz, ez nuan espero inork lapurtzerik. Halere, iristen ari nintzala, ia han egongo ote ziran zalantza neukan. Pixa itxera juteko disimuluan gerturatu, eta han zeuden bastoiak formal formal nere zain!
Bastoiak hartu, eta segituan nenguan Urkiolan. Primeran nijuan, oso gustora, erretz oindiok, reserbatzen. Urkiolako kontrola pasatu eta horniduran frontal batek aurpegixan argi itxen, Piru!! esan zidan.
Nor zara?
Frontala kendu, eta Gasteizko Edu!!! Artista artisten artian!! Aibala!!! Zer moduz?
Hortik aurrera ixiltasunak bukatu ziran. Anbotoruntz elkarrekin tiratu genduan. Eduri bastoiak Urkiola bertako ballan utzi zizkion, eta han zeuden bere zain. Bixok bastoiak hartu berri beraz!!! Edukin ez dao aspertzerik. Aurrera ginduazela kontu pila bat kontatu zizkidan. Uste baino bizkorrago zijuala, baina erretz zijuala. Bai, egixa esan ni baino erretzago zijuan!
Anboton gora egur pixkat eman ginon, eta dexente aurreratu genitxuan. Ezagun askokin kruzau ginan bertan. Lepuan haizia itxen zuan, baina momentu bat besterik ez zan beraz, erroparik ez naban jantzi
Anbotoko kontrolian. Ez da tontorra itxen, nahiko gertu geratzen da halere |
Bajatzen Edu galdu nuan. Egixa esan, momentu hartan nahixo nuan bakarrik geratzia, nik ya toalla bota nuan eta. Baina behean, han zauan Edu nere zain. Urdaiazpiko bokata bat zeukala, eta Ibuprofenua hartzeko, eta lasai egingo genduala bixok esan zidan.
Denbora politxian ginduazela, eta berak segitzeko esan nion, baina Eduk ez arduratzeko esan zidan, margena zeukala. Eguerdiko ordubatetan Landara allatuko zala esan ziela laguneri, baina ritmo honetan goizeko 9ak inguruan allauko ginan. Javik esaten duanez, Edungan hori ohikua da, ez jako aurrikusitakua betetzia gustatzen, baina 4 ordutako desbiaziua ere gehitxo begitandu jatan, kar kar kar.
Aldapan gora ondo nixen, bajatzen neukan mina. Orixol primeran egin genduan, jendia aurreratzen. Kurutzetara bajatzen Jotakin juntau ginan, hau ni baino gaizkixo. Landan erretirauko zala. Bitxartian, Edu ixildu ere inbe, eta ni parre eta parre, belauneko minaz ahazteraino.
Landara allatzen Edu ta bixok |
Landara allatzen |
Landara allatzen |
Kontrolian sartu aurretik Tuto eta Sonia animuak ematen. Pila bat eskertzen da!!
Baina zer moduz nixen galdetu biharrian, Saezen berri eman zien. Anboto pasatu berri zuala esan zien. Asko poztu nintzan, eta akojonatu ere bai, aber artista honek oindiok bukau bihar duan eta nik ez, kar kar kar
Kontrola pasatzen NANa erakutsi bihar zan,
eta zein eta Alvaro kontrolian. Aspaldiko partez egon nintzan berakin berbetan,
beti bezain jator!!
Barruan ezagun asko, tartian Gorka.
Bera akordatzen zan aurreko urtian nola geunden Saez eta bixok han zain, eta
edaten eta jaten eman geniola, profesionala bezela zaindu genduala esaten zuan
(Ez zan hainbesterako, baina ilusiua itxen dau norbait akordatziak!!). Ez zeukan egunik onena, baina tira, Jotakin batera UTMBn egon ondoren, gorputza ere ez egotia onenian normala da.
Belaunakin kezkatuta nenguan. Damoklesen ezpata neukan buru gainian, aber ni erretiratu eta Saezek bukatu bihar zuan... Lasai hartu nuan, ondo jan eta edan, tamagotxi infusiua hartu, erropa aldatu…
eta 40 minutu luzen ostian abantau ginan.
Irteeran Tuto eta Soniaz gain, Lasku eta
Bengi ere nere zain. Zati bat gurekin ingo zabela gainera, joe, ze ilusio!!
Bi aste lehenago Beris, Triki eta Fernanekin
egindako tramuan geunden, erreferentziak fresko freskuak neuzkan. Usakoatxara
erretz ixo nintzan, Edu berbetan, eta Iñakixak ere deskojono hutsian Edun kontuekin!
Tartian Mallorkako lagun bat ere egin genduan, Merce. Euskaldunen mitua egixa zala esan zigun, 10 ordu jende artian, eta inork ez ziola kasurik egin!! Eskerrak Edukin topo egin zuan, bestela, berbarik egin gabe bueltatuko zan Mallorkara. Mercek ere gurekin batera parre batzuk itxen egin zitxuan km batzuk
Albiturriko horniduran ekipua!! |
Fisikoki ondo nijuan, lauetan ere trotatu ahal nuan, baina aldapan behera josukriston belauneko mina. Ez jata gustatzen hartuta jutia, baina beste ibuprofeno bat hartu nuan aber laguntzen zidan.
Haizia zauan, eta ni freskotan primeran juten naiz. Usten dot eguraldi baldintzat neretzat aproposak zirala. Ahal nuanetan bistekin disfrutatzen jun nintzan, alde batera lautada, atzian Gorbeia lekutan, eta Anboto ikusten ziran, eta iparreruntz begiratzian, hainbestetan alderantziz ikusi doten bista, Kurutzebarri eta barrenian Karakate!!
Zenbat milaka alditan ikusi ete doten Karakateko gainetik Elgeako erroten mendilerrua, errotak jarri aurretik ere!!
Belauneko minagatik salbu, erretz nijuan, oso gustora. Ez zuan ematen gaupasa inda nenguanik!!
Hasi aurretik helburu batzuk jarritxa neuzkan. Lehena, noski, bukatzia. Bigarrena, ilundu aurretik bukatzia (20:00 aurretik gutxi-go-be), eta hirugarrena, 18 ordutan egitia. Landan aurrikusitako denboren azpitxik nijuan eta indarrez, baina azken zatixan ritmua ondo mantendu bihar nuan, eta belauneko mina traba izango zan. Elgeako errotetako gora-beheretan atzeratzen hasi nintzan. Edu bajada guztietan geldik egon bihar izaten zan nere zain, aldapa goretan aldiz, aurre hartzen nion. Jeitsieretan jende askok aurreratzen ninduala daukat goguan.
Urbiara iritsi aurreko igoeran (Urkitza inguruan edo), igoera luze batian talde handi bat aurreratu nuan ezagun askokin. Ordurako jendia pintxatzen hasitxa zauan. Edu eta bixok hor segitzen genduan gomiana itxen, igoeretan aldia ataratzen nion, eta bajatzen berak neri, baina elkarrekin txistiak itxen, umoria ez zan falta!!
Urbixan Elgoibarko jende pilia ikusi genduan animuak ematen, jana eta edana eskaintzen, pila bat eskertzen da hori!!! Eta azken igoeran, Aizkorrira igoeran sartu ginan.
Bidian kuadrilla bat zauan animatzen. Eduk, nola ez, zeozer esan, eta hauek erantzun ziuenez, esaten hasi jakuen guk lasterketa pila bat itxen ditxugula, eta danetan animatzaile onenak saritzen ditxugula, eta eureri egokitu jakuela lasterketa honetako sarixa. Eurak deskojonatzen hasi ziran, eta gu gehixo. Oso momentu politxa izan zan, danok elkar besarkatzen, animuak ematen, a ze parriak (Bideuan grabauta ere badao!!).
Tontorrian geunden, Laurak hogei gutxi edo ziran. Nere kalkuluen arabera, azkartxo junda ere ordu eta erdi inguru beharko genitxuan helmugara. Luze itxen da, Arabarren bidetik bajatzen hasten da, ondoren Aratz azpiko begibakarran txabolara ixo bihar da, eta hortik Araiako pagaditxik Araiara allatzen da.
Eduri esan nion sakatzen bazion, 17 ordutan egiteko aukera zeukala, eta tiratzeko aurrera. Nik ahal nuan moduan jeitsiko nuan. Kostata, baina azkenian konbentzitu nuan eta tiratu zuan aurreruntz.
Ni ere ahal nuan bizkorren nijuan, bajatzen belauna errebentau biharrian igarri arren.
Begi bakarran larrian, azken igoera helmuga aurretik |
Araiako kalietan |
Saezen argazkixa. Eskerrik asko Ministro!!! |
Eta helmugan zauan Edu nere zain.
Kriston denbora egin nuan azkenian 17:07, aurrikuspen onena baino 53 min gutxio. Eduk ez zuan minutu eskaxengatik bajau 17tik. 17:01:12 egin zuan. Ondoren adarra jotzen nion, aber denbora hori itxeko lagun bat abandonatu bihar zuan, kar kar kar
Dutxetan Smithyrekin koinziditu nuan. Berak ni ez ninduan ezagutu, baina nik bera bai, jeje. Berriako blogetako laguna da, (orain pyrenaicako blogekua ere bai) eskalatzaile aparta, baina batez ere Aizkorriko eta Euskal Herriko hainbat eskalada ezohikorengatik ezagutzen dot nik.
Handik aterata, Edukin pare bat pote hartu nitxuan Triki, Aran eta Modesto iristi arte. Hauekin egon ondoren, etxerako bidia hartu genduan danok.
Oso pozik bukatu nuan, bukatze hutsagatik. Belauneko minakin bukatu arren (eta Anboton kriston bajoia euki nuan arren), ez zan ohiko belauneko mina, eta plantilla berrixekin zeozer asmatzen hasi nintzala ondorioztatu nuan. Gainera denbora, esperotakua baino ordubete gutxiokua izan zan.
Hiru handixak entrenatzen ere asko disfrutatu nuan. Iluntze edarrak harrapatu nitxuan Elosutik bueltan Hirukurutzetako gainian bakarrik bakardadian bakarrizketan. Bizikletaz ere buelta ederrak emanda, eta zer esanik ez lehengusuekin eta lagunekin egindako entreno luziak.
Belaunak fallatu izan ez balit, zenbat denboratan egin ahalko naban, zalantza hori geratu jatan. Badakit nere belaunek normala baino mimo gehixo bihar dabela hanka okerrengatik, baina hori ere lasterketaren gakoa da, bakoitzak bere ahuleziez jabetu eta dominatzia. Polikixo in izan banuan, belauneko minik gabe bukatuko nuan akaso, beraz, antxitxika egin izanan ondorixo normalak dira horrek neretzat. 1995etik hona, makina bat korrika egin dot mendixan, eta askoz gehixo egiteko gogo biziz bukatu nuan!! Berriz ere korrika itxiakin motibatuta
Hemen eguneko beste argazki batzuk
Gabian Gorbeia bajatzen
Urdingain inguruan Iñakixek atarata
Elgean Aizkorri parian daola
Eta helmugan
Eskerrik asko Edu!!! Primeran pasa dot!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina