Piriniotara juteko pereza pixkatekin gabiz udazkenian. Neguan gehixegi juaten gera, eta ez saturatzeko, udazkena hemen ingurutik gabiz. Proiektu politx batzuk ere buruan, tartian upai goitiko jinasiuan ibiltzeko aukera euki dogu. De 2011 Iraila Oker ez banago, 1904.urtian Eibarko Orbea enpresak elektrizitatea ataratzeko eraiki zaban presa,eta 1940.urtetik geldik dago. 1990 urte inguruan elgoibarko makina bat gazte juten ginan bertara arratsalde pasa, mintxetako igerilekuan inbidixarik ez zaukan neretzat han egoten zan giruak. Narrugorritxan bainatzen ginan, eta sasoi hartako gaztetxeko neskak, nagusixak gure aldian ere, bertan ibiltzen ziran. Lamiak haien antzeko zeozer ziralakuan nauan ni! De 2011 Iraila Azken aldixan ingurua eta potzua txukundu nahixan gabiz, historia eta etorkizuna batu nahixan. Eguraldi ezinhobe hauekin, eta negua laister allatuko dan esperantzan, Rollerrak atara eta pare bat arratsaldetan azkarate eta aittola alderaino igo nintzan. Azkenerako gabak ...