Mendi eskia kirol olinpikoa
Askori entzun diet poz antzeko zerbait mendi eskia kirol olinpikoen zerrendan sartu omen dalako. Nik ez daukat ba hain garbi kirol honentzat positibua izango dan kontu hau. Iruditzen jata mendiko esentzia galduko dabala kirol honek olinpikua izanda: Susmua daukat Olinpiadetarako ibilbidiak estandarrak izango dirala, luzera estandarrak; hau da, X metrotako desnibela eta X kilometro, X aldaketa, X kranponeo euki biharko ditxu, igoerak eta jeitsierak neurri jakin batetakuak, eta txarrena, grabatu ahal izateko eski pisten inguruan izango diralakuan nago, edo malda batian urrunetik objetibo ona daukan kamara batek dana grabatzeko. Elurjausi arriskuak ezingo ditu lasterketok baldintzatu, beraz, leku seguruenian izango diralakuan nago, eta horrek zera esan nahiko du, neretzat leku sosuenian egingo dirala, edozein baldintzatan lasterketak osorik in ahal izateko, eski pistetan seguruenik. Sprint erako lasterketak gailenduko diralakuan nago, norgehiagokak parez pare ikusten diranak, nahiz e