Euskal Herriko Mendi Erronka
Aurreko urtian izan zan EMHEren lehenengo ediziua. ESAITek aurkezpena in zabanetik juteko goguekin nenguan, baina Aizkorriko maratoia medio, aurreko urtian gehixegi izango zan.
Aurten bi bidar pentsaube apuntatu ginan.
Lasterketak erakartzen ninduan arren, are gehixo erakartzen ninduan aldarrikapenak.
Nazkatuta nago EHn espainiako lasterketak antolatzeko hartu dogun joerakin, Zumaian lehenengo, Isaban ondoren, Gasteizen triatloia... urte askotan federaziuetan egon diranek irmo esan diote ezetz, baina oin beste arlo batzutan aurrerapenak ematen ari geranian ez dakit zer gertatzen dan kirolian, atzeraka guaz eta.
Eta kulpia guk! parte hartzailion partetik boikota itxia ere posible dalako, batez ere kirol profesional bat ez dalako.
Bestetik, euskal selekziua selekzio regional bat bihurtu dala iruditzen jata, baina tira, norberak atara ditzala bere ondorixuak, ze akaso nahita dira gauzak diran bezela.
Halere, nazkatuta nago baita ere estatuko gorputz armatuko kideak gure aurrean heroi bihurtu dituzten horietaz, Anderren gogoetarekin bat nator, beraz; Antimilitarista naizen aldetik, langile naizen aldetik, herritar naizen aldetik, abertzale erreprimitu naizen aldetik, euskaldun naizen aldetik eta baita kirolari naizen aldetik ere (puntu hau aurrerago garatuko dut, lerro bakar batean sartzeko gehiegi delako)
Edozein kasutan, eta lasterketari dagokionian, ikaragarri gustau jatan.
Egixa esateko, hasera batian 65kmtako ibilbidia zala ikustian, mendi martxa bat zala pentsatu genduan, bere aldarrikapenakin. Selekziuan aldeko aldarrixa tartian, eta dorsala euki arren, irabazliak eta parte hartzailiak egongo zirala pentsatzen naban, danentzat lekua zaola.
Halere, segitxuan esan ziguten kontroletako mozketak oso zorrotzak dirala, eta ez zaola pentsatuta oinez itxeko, korrika baizik. Izan ere, gehixenez 13 ordutan burutu leike proba!
Ibilbidia pixkat sakonago ikusten, erdiko puntuan kilometro bertikal bat dauka, Gaintzatik Irumugarrietara igoera kronometratuta da. Benetan berezixa egiten dau honek (Iratiko Tourraren estilora). Eta ze ingurutatik pasatzen dan ikusita, pagadi pila bat pasatuko ditugula dirudi eta korrika egiteko ibilbide aproposa izango dala. Itxura ezin hobia, nahiz eta ni korrika ez naizen ondo moldatzen.
Alpeetatik bueltatu ginanetik, Aran eta bixok txispa gabe ibili gera. Azken aldixan nekia oso metatuta euki dogu eta azken astetan gehixen bat deskantsatzia euki dogu helburu, eta ondorioz, ez dogu askorik entrenatu. Hiru handixak bi astetara eukitxa, test erabakiorra izango zan EMHE, ondo bukatzia lortzen bagenduan. Alderantziz izanez gero, 3Htara ez jutia ere pentsatzen genduan.
Aran, Alvaro eta ni, hirurok abantau ginan batera. Gauzak ondo egiteko, lasai hasi ginan. Herrixari buelta bat ematen jakon korrika, eta mendixan sartu orduko hasi ziran lehenengo pilaketak eta konturatu ginan azken 10etan geundela!
Hemendik aurrera, gutxinaka gutxinaka jendia aurreratzen hasi ginan, beti ere mozketa horien beldur.
Ritmua hartzen jun ginan, izan ere, korrika itxeko eguraldi mundiala zauan, nahiz eta bezperako eta gabeko eurijasek ibilbide guztia basaz beteta laga, gutxienez gu pasatzen ginanerako.
Gaintzara iritsi ginanian kilometro bertikalian bakoitzak beria itxia erabaki genduan, eta goixan berriz ere elkartu. Oso oso igoera politxa da, eta pila bat disfrutatu genduan. Halere, oindiok ibilbide osuan herena besterik ez genduan burutu.
Hemendik Aralarreko aterpetxera eta hortik Lekunberrira jeitsi ginan. Ikaragarrixa baso hauetan korrika itxia.
Lekunberrin kanpinian geneukan hornidura, pasta jateko aukera eta zuzenian musika emanaldixa barne. Ikaragarrixa zelako antolakuntza. Ibilbide osuan zihar bolondres pila bat zaozen laguntzen, horniduretan ere hornitziaz gain animuak ematen, baina hau gehixegi izan zan, ez zuan hemendik ateartzeko gogorik ematen.
Baina oindiok azkenengo herena in bihar genduan, azken igoera luzia, eta jeitsiera berriz ere Leitzara. Azken jeitsiera honetan hasi nintzan belaunak kargatuta igartzen, eta egixa esateko, azken zati hau oso luzia egin jatan, gainera berriz ere behelainuak harrapatu gintxuan, eta ez zauan ikusterik nundik genbiltzan ere, baina halako batian iritsi ginan Leitzako plazara.
Joe, bidian zihar jendia animatzen ikusi genduan, baina Leitzan herrira iritsi eta plazarainoko bide osua jendian txalo artian egin genduan. Ikaragarrixa, batez ere kontutan hartuta lehenak (Iker Karrerak) 6 ordutan in zabala, eta nik 10etik gora. Hauek danak 4 orduan euripian egon ziran hemen?
Hauena bai meritua!!
Lotura honetan Berriako Ibilkari kanalian idatzi dotena ikusi dezakezue
Ekitaldi honetako bideua:
Eta beti bezela Zu Kirolarin ere eman zuan Anartzek 12:00 minututik aurrera
Denborak ikusteko kuriosidadia daukanak hemen aukera
Hemen GPSak hartutako datuak:
Argazki guztiak hemen: Festak.com

Irabazleak: Iker eta Leire ESAITeko ikurrinakin. Festak.com-etik hartutako argazkia |

Festak.com-etik hartutako argazkixa |

Aupa Piru! Hik bai meritua! Eutsi eta jarraitu hola disfrutatzen.
ErantzunEzabatu