Eski denboraldiari begirada bat

Aurtengoa denboraldi polita izan da, Candanchun ibili gara urte osoa, bere alde on eta txarrarekin.
Ona, gertu dagoela, eskiatzen ikasteko leku paregabea dela, eguraldi txarrarekin ere badauzkala aukerak, beti dagoela jendea trabesia egiteko eta Canfraceko dutxak.
Txarra, monotonia, mendi eskiak eskaintzen dituen aukera zabalekin pena bat da leku bakarrera mugatzea.
Beti bezela, tenporada pasatzen joan ahala sasoia hartzen joan naiz, eta punturik onenean denboraldixa bukatzian egon naizela esango nuke. Halere, aurtengoan ere sasoi hori ez dudala nahi beste aprobetxatu iruditzen jata, neretzat politxena mendixan ibiltzia da, eta aurten ere denboraldixak eskuetatik ihes egin didan sentsaziuakin bukatu dot

Aurtengo altxor preziatuena Chamonix Zermatt egitia izan da zalantzaripe, baina egon dira beste harri bitxi batzuk ere, Pierrara bigarrengoz jutia Javikin, eta Candanchuko Javitxuko tubua eskixekin bajatzia Isasi eta hauen laguntzaz, adibidez. Azkenian horrelaxe izan da tenporada, Javi gora eta Javi behera, kar kar kar


Aurten lasterketeri dagokionez, Euskal Herriko kopako lasterketak eta mundu mailako lasterketa bat egitea izan dira helburu, eta ondoren mendiaz disfrutatzea, azken hau nahi beste in ez doten arren.
Lasterketen arluan domina batzuk ere eskuratu ditut zortez. Halere, gorago egotea oso gaitza da ikusita ze sasoi dauken aurrekoek, eta ni sasoiagatik baino, habilidadiagatik mantentzen naizelako, baina gure kirola ez denez, desplazamenduengatik gehiago eskiatzea gaitza daukat.

Ze kontutan hartu aurtengo denboraldiko zenbakixak: 52 egun eskiatuta, 90.000m desnibel positiboa 1.000km eskien gainean (Pierrak eta Chamonix-Zermatek asko batzen dabe, 7 egunetan 20.000m!!). Bada zeozer, kontutan hartuta lan karga handixena eski denboraldi bete betian tokatzen jatala, baina, gustoko tokixan aldaparik ez!

Iruzkinak