Bukatu dira bromak!
Karakateko igoeran ostian Alkortakua tokatzen da, eta aurten eskiatziari muzin in diot bi proba hauek pasatu arte. Zapatuan Alkortan izan ginan, beraz. Sugarrekin pikia naukan Alkortarako. Ni oindio sasoi puntua hartu gabe, eta txino berriz gainbeheran omen. Asteazkenian jun ginan Alkortara. Denboraripe nabil, eta asteko entreno bakarra izan zan. sentsaziuak nahiko onak izan ziran oindiok sasoi betian ez egoteko, karakatek ere lagunduko zidan horretan zalantzaripe. Nere prestakuntzan lasterketek garrantzi handixa eukitzen dabe. Kontziente naiz nik ez dotela nere dana ematen dorsala jartzen ezpadot. Gainera ondo etortzen da norbaitek xaxatzia, eta horretarako bikaina da nere iloban osaba! Horrela ba, Alkortara danak ematera jun nintzan. Nere arazorik handixena berotzia izaten da. Asko kostatzen jata eta haseran itto sentsaziua eukitzen dot, batez ere lasterketa motzetan, lasai hastia asko penalizatzen danetan. Luzetan aldiz lasai hasi eta oso ondo bukatu ohi dot. Txino berriz, gogor, os