Karakateko igoera

Urtero itxeko ta itxeko, ta azkenian ausartu naiz. Eskiatzera jutiari muzin in eta hor agertu nintzan zapatu goizian Elgoibarko plazan!
Edu, Ibon eta Nereakin hasi nintzan berotzen, eta berriz plazara bajau ordurako makina bat lagun zaozen bertan.
Karakaten askotan in izan doten bezela, oin dala gutxienez bost bat urte pagarixan behera bajatzen hasi nintzan inungo biderik jarraitxube, eta halako batian pista diagonal batera allau nintzan, oso pista politxa eta inklinazio handikua.
Arrazkeroz urtian pare batetan iritsi izan naiz pista horretara arte, eta beti pentsatzen naban hortik karakatera igoera itxeko leku politxa izan leikela, nahiko zuzena da eta. Gainera Morkaikok antolatzen daban igoera honek horretarako lekua lagatzen dau, karakate ezagutzen dabanak bentaja atara dezakelako, bidia ez bait dago markatuta. baldintza bakarrak plazako txapatik hastia eta tontorrian bukatzia da eta.
Ta horrela ba, azken pare bat urtetan karakateko igoera gerturatzen zanian pista horretaruntz gerturatzen nintzan, baina azkenengo orduan lasterketa in ez, eta proiektua hortxe, aparkauta geratu jata pare bat urtian.
Apirilian, lagun bati hortik igotzia proposatu nion, eta asko gustau jakon bidia, egixa esan, zuzen zuzena da. Apirila zala ondo gogoratzen dot, karakatetik jeitsi, zeozer jan eta Morkaikoko emanaldixetara jun ginan eta.
Hara allau nintzanerako sala guztixa enteratuta zaguan!
Dana dala, ez zan sekretua, bi urtetako proiektu bat besterik ez zan. Haren ondoren, lagunak hortik igotzen hasi ginan.
Irailian bidian goiko partia garbitxu naban beste lagun baten laguntzaz, eta batzueri hemendik denborak ez jakuezela urtetzen eta bide normaletik itxia pentsau zaben. neri ordia, hemendik denbora hobiak urtetzen jataz, ni ez naiz korrikalarixa, eta bi bastoiren laguntzaz bide honetatik gustorago igotzen naizenez, bertatik itxia erabaki naban.
Hemen bidian nundik norakuak, GPSak honako datu hauek eman dizkit: Desnibela 679m positibo, 3km280m (normaletik 4km inguruan omen dabil)

De 2010 Azaroa


Eta google earthetik hartutako irudi honetan, ezkerreko Lap-ak dauzkan lerroa igoerakua da, eta eskumakua jeitsierakua edo bide normala

De 2010 Azaroa


Baina gauzarik kuriosuena karreran pasau jatan. Desbideraketa hartu, eta bakardadian sartu nintzanian, puntu batian han nun tipo bat ikusi naban nere aurretik!
Kontxo, honenganaino ere zabaldu da bidian kontua (ze facebooken ere zintzilikatu omen zan bide honen berri). Urrutitxo zauan, eta nor zan jakin nahixan begira nabilen, baina... ez, ez zan elgoibartarra!!! eta hau?

Piñarixa bukatu, eta metro batzuk behera itxen ditxugu guk. Bistatik galdu naban, eta pentsau naban eskumatara hartuko zabala bide normalakin bat itxen dan lekura, baina han nun ikusi naban asko jeitsibe goruntz hartu zaban! ke pajaro!!! seguruenik bezperan entzundako desbrozadora zaratak beriak izango ziran!!!

Berari jarraitziaz tentauta egon arren (eta bide zuzenagua izango da hori) baina terreno exkaxa danez, nahixo izan naban entrenatutako bidian gora segitzia.

Egurran bidia deitzen dioguna hartu naban, diagonal luze bat (guenakua makina bat bidar aurkitxu dogun bidia) eta hau bukatzian pagarixan sartzeko orduan berriz ere tipo honekin topo in naban!!!
Azkenengo metruak batak bestian atzetik in genitxuan eta helmugan nere aurretik sartu zan, Plaentxiarra, Mikel Hernandez!!! Berakin berbetan itxia nahi naban, baina han zauan zoramenakin bistatik galdu naban!

Espero dot urrestik bere bidietako bat erakutzi izana egunen batian barkatuko didala

hemen karreran kronikak, argazki eta bidixuak
Edun bloga
Barreneko notizia eta bidixua
Denporak

Iruzkinak