Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

ARNIZKAR topagunia

Irudia
Aspaldi honen berririk emanbe, gutxienez 2010etik Arnoko bi akanpaden ondoren ( kartela , bat eta bi ) akanpada berri bat egingo dogu barixaku honetan!!! Bizitzak ez dauka zentzurik heriotza gabe. Aurten, beste gauza batzun artian, Humano Putakumiak lemapian, gure lider espirituala omenduko dogu. Despues de recibir los mandos chakramentales y la rendición apostólica de su santidad Pio Pio Betikentsen IX, protector de la santa sede novelesca y novenera, asi como de san Euro, patrón de los eurolatras. El funeral comenzará mañana y se celebrará durante los siguiente noventa y nueve días en las tabernas de Moskorbelts. 2017/10/26an 99 egun beteko direnez liderrak utzi gintuenetik, barixaku honetan hilak 20 Izarraitzen elkartuko gera bere liburuan pasarte batzuk irakurtzeko asmoz. Baina hori ez da dana izango, beste hainbat kontu kontatuko ditugu, besteak beste Deribatuen erabilera egunerokuan, Unibertsoaren ordena eta erakarpen legea, iluminatiak eta masoiak,

Hiru Handiak

Irudia
1995/06/10 Aman etxian arkeologia itxen, bitxikeri batzukin topo egin dot, eta honako hau ekarri nahi izan dot. Garai berezi bezain ederrak ziran orduan ere. Nere bizitza oraingoa baino abentura handiagua zela daukat goguan. 17 urterekin, etxetik kanpo bizi nintzan, justu momentu hartan Sugarren etxian. Urtebete lehenago Sugar, Igor, Oskar eta Eka usten dot, Hiru Handiak egiten saiatu ziran, baina gaupasa egin ondoren Otxandixoko gosari mardulakin tripa betian erretiratu egin ziran. Orduan 16 urte zeuzkaten. Gaur egun adin horrekin parte hartzen uztea pentsaezina da seguruenik. Urtebete beranduago ni ere animatu nintzan saiatzera. Mendixan asko ibiltzen ginan orduan ere, baina akaso luze ibiltzera ez geneukan orain daukagun ohiturarik. Morkaiko zan orduan ere elkargunia, eta horrela batu eta montatu ginan kotxe ezberdinetan. Urte hartan Elgoibartik 10 lagun jun ginan. Argazkixan agertzen gera ezkerretik eskumara Arrieta, Gabi, Igor, ni, Sugar, Ulazia Sahatzu, ta Tomas behean. Esk

Linza-Petretxema-Lariste-Oza-Mallo legorreta lepoa

Irudia
2017/02/18 Camilleren xendaren 3.zatia edo... Linzatik buelta edar bat Ufa, otsaileko mendibuelta orain publikatzen... Pyrene Goi Mendiko zeharkaldia igandian izan bihar zan eta Saülek konbentzitu gintuan parte hartzeko (kontu hori kontatu nizuen oin dala hilabete batzuk ). Kike ta Luismikin komentatu genduan zapatuan matxakada bat eta igandian lasterketa egiteko plana, eta Kike animatu zan zapatuko martxara. Pierrarako primeran etorriko jakun danori ere. Baina entrenamentuetatik haratago, horrelako mendi buelta bat da neretzat mendi eskixa egoerarik puruenian, elurra, eskixak, mapak eta egun osua aurretik. Iujuuuu Linzatik ateratzen Bazakigun eguna luze jungo zala, baina bezperan ohera ere berandu jun ginan, eta goizian pixka bat berandutu jakun urtetzia. Egun argiz urten genduan. Kasu honetan egurra eman eta kitto, horrela aurreratzen dira ordu batzuk, kar kar kar. Lintza atzian, Txamantxoian eguzkixa ematen Elurra behetik zauan, eguteran nahiko kenduta, baina oso