Adamello Ski Raid lasterketa

Ortler-etik bueltan Ponte di Legnora joan ginan. Gavia mendatea itxita egongo ez balitz segituan ginan, baina sekulako buelta eman behar izan genduan, kasi kasi bizkorragoa litzake eskiatzen joan izan bagina... kar kar kar
Ruth, Maddi eta Nahia bidian zatozen, eta hauekin Paso di Tonalen geratu ginan, (Ponte di Legnoko mendatearen gainean), Adamellora joateko gertuago zagolako.
Lotara sartu ginan eurak allau aurretik, eta goizean han zaozen furgonan gure onduan.
Egunian bertan baina iluntzian, Igor iristen zan hegazkinez Bergamora (hegaldixen preziuak ikusitxa konklusio hau atara leike, pobriak hegazkinez juten dira, eta aberatsak furgonan!), beraz, Nahia bere bila jeitsi bihar zan. Ahal bazaben egunian bertan, di-da, Adamello egin, eta Nahia Igorren bila jeitsi eta bestiak aterpetxean lotan geratzia nahi zaben. Guk argi geneukan lasai lasai aterpetxera igo, glaziarra ikusi, eta ahal zena eginda nahikua geneukala, aurreko egunetako nekia + bidaia gainian genukan eta.
Beraiek ere gurekin batera lasai etortzia erabaki zaben azkenian, nahiz eta horrek akaso ez zien lagako tontorra egiten egunian bertan.
Eguraldixak aldakor segitzen zaban, eta aurreko egunen aldian bero egin zuan egun horretan, eta arropa gehixegikin igo ginan, puff, hura sufrimentua!
Lasterketa izango zanan lehenengo igoera eta jeitsiera egin genituan, eta ondoren zuzenian glaziarrian sartu ginan. Demaseko glaziarra da, Osorik Italiako lurretan dauan glaziarrik handixena ei da, lau laua eta zabal zabala, ikusgarrixa eta ez zan batere arriskutsua.
Lasterketa prestatzen ari ziran, eta helikopterua bueltaka eta jada balizak jarrita zaozen.
Aterpetxeraino ixo ginan eta han geratu. Antolakuntzako talde ezberdinekin topo egin genduan han, eta lasterketan nundik norakuak zehatz mehatz esplikatu zizkiguten. Adamelloko tontorra ere ekipatuta zaola esan ziguten, soka finko eta guzti, eta biharramunean  hara jutia pentsatu genduan.
Sekulako eguraldixa egin zigun, aukeran bero, baina ikaragarri politxa zauan dana, aurreko egunetako elurran gainian apenas pasau zan jenderik, antolakuntzakuak izan ezik. Glaziar guztixa txuri txuri zauan, ikaragarrixa!
Hurrengo goizian esan zigutena egin genduan, glaziarra zeharkatu eta Adamelloko tontorra ekipatutako ertzetik egin, eta jeitsiera ere lasterketan izango zana egin genduan. Ondoren berriz ere lasterketako ibilbidetik desbideratu eta zuzenian azken jeitsiera hasiko zan lekura ixo ginan.
Azken jeitsiera 2000mko jeitsiera bat da Ponte di Legnoraino, izugarria!!!
Beno, kontatu biharrian hemen aurreko egunetako beste montajetxo bat
Hurrengo egunian Javiren bila jeitsi ginan gu Bergamora. Halere, goizian inguruko pistetan eskiekin bueltatxo bat emateko baliatu genduan eguna eta ondoren Javiren bila jun.
Javi batu eta hurrengo egunian jada, dorsalak batu eta hotela hartzen genduanez, passo di tonalen lo egin genduan Javikin, goizian pixka bat eskiatu eta arratsaldian dorsalak, breafinga, ... hotela eta aspaldiko partez dutxa... bageneukan zeregina!
Egixa esan nekatuta nenguan, eta azken bi egunak oso lasaiak izan baziran ere, ez nuan espero bezela deskantzatu eta indarrak hartu. Lasterketa hasi orduko konturatu nintzan sentsazioak ez zirala onak. Halere, gaizki ere ez nijuan, ritmuari ahal zan moduan eusten, baina sentsaziuak ez ziran onak, oso nekatuta nenguan eta.
Lehenengo jeitsieran Javik botako kablia eten zaban, eta hor hasi ziran komerixak. Konpontzeko zeozer bageneukan, eta jeitsi bitxartian motxilatik repuestuak ateratzen jun ginan. Javiri pasa, eta hori baliatu naban bigarren igoera lasai egiteko, ze banakixan javik bota konpontzeko galtzen zaban denbora erraz rekuperatuko zidala goruntz.
Ritmua hartu nahixan ixo nintzan, eta jendia aurreratzen naban arren, sentsaziuak falta! Gora orduko harrapatu ninduan javik, eta jeitsiera batera egin genduan, nahiko arin gainera! eta hori botia probisional zeukala.
Hurrengo igoera hasteko, Nahia eta Igor kontrolian zaozen, eta CandanchuSkialpeko lagunak ere bai, danak harrapatu genitxuan han!!!
Handik Passo degli Inglesira ixo bihar ginan eta hortik Adamellora. Neri oso gogorra egin jatan igoera hau, jada indarripe nijuan eta, baina oindiok ritmuari eutsi ahal nion zeozer, gutxienez jendiak ez aurreratzeko.
Adamelloko tontorra egin eta  7-8kmtan glaziarra zeharkatu bihar genduan, zati batzutan txusian botatzen, eta beste batzutan patinatzen elur hautsetan, nahiko luze egin jakun, baina ez azken aurreko igoera bezain luzia, Cresta Croccera.
Joder, aurrekuan justu banixen, oinguan bai oso oso motel nijuala, baina tirri tarra tirri tarra, goraino allau ginan. Akordatzen naiz antolakuntzakuek nola kendu zizkiguten fokak eta tolestu ere. Sekulako antolakuntza, baina akaso hobe etorriko jakun geuk kentzia, hartara deskantzatzeko aukeratxo bat ere eukiko gendualako.
Jeisten, haseran oso estu zauan, eta erdi nahita bota nintzan eta arrastaka jeitsi metro batzuk, azkenian, mendi eskiko lasterketetan garrantzitsuena ez da politxo jeistia, jeistia baizik! eta hartara goixan deskantsatu ez nabana deskantsatu naban tartarrian behera.
Zati estua pasata, malda zabalak geneuzkan aurreko egunetan egondako aterpetxeraino, eta gainera hornidura ere jarri zaben bertakuek. Joe, jeisten behintzat errekuperatzen nintzan, eskerrak!
Glaziarrera allautakuan, berriz fokak jarri eta glaziarra zeharkatu bihar genduan, eta eguneko azken igoerari aurre egin. Horrako bai jota nenguala. Javiri soka bota eta ttirriki ttarraka eraman ninduan goraino, Joe ultrajavi!!!
Aldaketa horretan berriz ere antolakuntzakuak, javiri bota zinta amerikarrez lotu, te eta koka kolak eman zizkiguten, eta azken 2000mko jeitsierari aurre egitera ilusioz jun ginan. Iujuuu!!!
Erdi aldian Candanchu Skialpeko lagunek pasa gintuzten, hauek gogor ibiltziaz gain, jeisten "Tomba" batzuk dira, eta gustua ematen deu eskiatzen ikustiak, nahiz eta aurreratzen ikustiak ez duan gusto bera ematen, kar kar kar
Beno, eta horrela allau ginan behera, eta Grande Courseko lasterketa bat gehixo poltsikuan!
Hemen gure penen beste montajetxo bat:




Lasterketa politxa da Adamello! Karreroi bat! Luzia, politxa eta gogorra.
Azpiko bideo honetan 13.minutuan javi eta bixok lehen jeitsiera hasten ikusi leikezue, entrebista eta guzti (italiarrez!!!) kar kar kar


eta baitxa interneten daozen hainbeste montajetako beste bat

Iruzkinak