Italiako Giroa Stelvio parkean

Maiatzaren 24an jokatuko den aurtengo Giroko 19. etapak, aste santuan ibili garen parajeak bete betean hartuko ditu.
Irteera Ponte di Legnon izango du, Adamello Ski Raid proba bukatu genuen herrian.
 
Gavia mendatea (2618m) igaro beharko dute lehenik, Santa Caterinara jeisteko. Hemendik atera ginen gu Ortlerreko bira egitera.
Ondoren Bormiora jeitsi eta Passo Stelvio (Stilfserjoch) gaina pasatzeko (2718m) eta Bolzanoko probintzian sartuko dira.
Etapa bukaera Martelltal-en egingo dute, guk lo egin genuen aterpetxearen bailaran
Duela bi hilabete ez zegoen imaginatzerik elurraren azpian errepidea zegoenik. Ea nola garbitzen duten 2.600 eta 2700mtan oraindik egon behar duen elur geruza txirrindulariak pasatzeko!


Hemen etaparen nondik norakoak

Iruzkinak