Kakatzan 2014

Aurtenguan bai, allau gera Kakatzan-era!!!


Nork ez dau ezagutzen Kakatzan? edo Zeinek ez dau noizbait hauen kartel bat jaso emailez?
Famauak diranik ezin ukatu Ondarruko artista hauek, baina hori konprobatzeko onena bertara jutia izan da guretzat.
Aurten tope motibatuta gabiz mendikletekin, eta Gerrik bota zaban urtia ongo bukatzeko, aurten ezin genduala kale in Kakatzanetik.
Halaxe juntau ginan hirukotia llameran urteko azken goiz hotzian. Argazkixak ataratzeko ez zaon girorik, errekaxi ez zan sartu eta martxan hasteko goguekin gaozen gehixenok. Bueno, ni behintzat bai!
Esan biharra daukat, ni pentsatzen Karakateko igoera zala munduan debalde dan azkenengo lasterketia, baina Kakatzan ez da garestixagua! Izena emun bihar baik hasi ginan.
Ohikua omen danez, famili argazkixa atara danok batera, eta martxa.

Hotza kentzeko aldapan gora hasteko desiatzen gaozen, baina lehenengo herritxik buelta bat eman genduan. Usten dot mendikletan ez dotela sekula hainbeste sufritxu.
Bizpa hiru km lauan egin ondoren hasi ginan igotzen. Gu Rikardon bila. Bidia ez zakigun eta Rikardo ez genduanez ezagutzen, bixentena egin genduan, "donde va la gente?"
Lehenengo aldapa gogorran ostian, kanposantu erditxik pasau (hau ondarrun bakarrik pasatzen dalakuan nao) eta jarraitxu genduan goruntz.
Bukle bat egin, eta bigarren igoerara allau ginanian, jendia gure zain. Gu ere jendiakin batera gelditxu, berbetan, eta azkenak allau ziranian, tira danok goitxik behera!
Hurrengo igoeran ere gauza bera egin genduan. Ez dakit Rikardo izango ete zan lehena, baina lehen zixena gelditzen zan, eta beste danok ere bai. Izan ere, martxa honetan bidia ez dago markauta, eta konprobau ahal izan genduan hauxe zala danok batera juteko truko bakarra!
In ditxugun beste mendikleta martxa guztietan, bidiak markauta egoten dira, eta gehixenok, beno, ni behintzat bai, pikau itxen naiz, eta egurrian hasten naiz hankek aguantatzen dabena deskubritze aldera. Baina martxa hau benetan martxa herrikoia izan dalakuan nago ni.

Eta onena bukatu ostian etorri zan. Izenematia debalde bazan, Kktko igoeran bezela, luntxa gratis.
Hiru hitzetan I-Kara-Garria
Eskerrik asko antolatzailieri, Rikardori, eta borondate onenakin irrifarria eskaini zenigutenori
Hurrengo urtian ahal badot berriz elkar ikusteko desiatzen.

Berriako blogian aipamena hemen

Iruzkinak

  1. Aupa Piru,
    Aurten ez nok joan eta inbidixia galanta. Ia hurrenguan neu be joaten naizen hirekin.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Alber,
      Ez dok plan txarra, gogoratukoixat hurrengo urtian

      Ezabatu
  2. Oraindik ere badira doan diren mendikleta martxak, esaterako, datorren igande honetan (urtarrilak 11) Berrizen. http://berrizmtbmartxa.blogspot.com.es/

    Kakatzan ezagutzeko desiatzen ;-)

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina