Garobel
-Aupa Tinai!!! Zer moduz bizi haiz? Oporrak hartuta? Zer moduz doakik bizitza berria? Ia egunen batian geratzen geran hitzasperturen bat egiteko edo?
-Piruuuu, bai motel, nahiko liatuta nabik, baina saiatuko nauk mendi buelta bat emateko geratzen urtia bukatu aurretik.
-Primeran!
-Eta zer iruditzen Garobeletik buelta bat ematen bajuagu?
-Primeran, hi! Karakatetik ikusten dok eta aspalditik jaukat gogua bertara allatzeko, baina oindiok etxatak tokau! Plan politxa!!
-Amurrion egongo nauk, etortzen haizenian abixatu eta ixoko gaituk!
Abenduko azken egun hauek kristonak izan dira, tontorrak elurtuta, eguraldi ona eta freskua egin dau. Bistak ikaragarrian nonnahitik.
Amurrion batu eta Lendoño goikora jun ginan eta handik Iturrigorriko lepora igo
Behetik oso mendikate bertikala dirudien arren, bidezidor politak daude haitz arteetan zehar igotzeko.
Gora iritsitakuan paisaia guztiz aldatzen da, lauagoa da, eta Burgos aldetik orotarikoan igotzeko pistak daude. Behin desnibela pasata, korrika egiteko leku aproposa da. Egun zoragarria tokatu jakun, zati batzutan elurra zapaltzen ibili ginan, kontu kontari, betiko moduan, mundua arreglatu nahiean. (bueno, betiko moduan... lehen guri esker argitzen zabala pentsatzen genduan goizaldeko ordu txikitan!)
Edozein lekutara begiratu eta mendiak zuri ageri ziran. Anboto eta Durangaldia, Gorbeia aldia, Itxiña eta abarrekin. Hurrunago Aizkorriko mendikatea, Aratz, barrenian Beriain izan leikena ere nabarmentzen zan. Valdezcarayko San Lorentzo, Picosen haseran dauden Alto Campoo eta La Lunada... leku edarrian dago, baina karakate ez genduan asmatu nun zauan zehazki. Bruma pixka ere igartzen zan arren, munduan iparra aurkitxu ezin!
Bedarbideko tontorra egin ondoren, berriz ere buelta egin genduan, eta Iturrigorriko tontorra egin gabe, Unginon bukatu genduan bueltia eta behera bajatzia tokatzen zan, buelta zirkular ezin hobia eginaz. Denbora konturatu gabe pasau jakun, flow edarra egin genduan.
Bitarte horretan, Elgoibar eta Amurrio lotzeko era polit batian pentsatzen hasi ginan. Eta egunen batian oinez itxen badogu? Ezin leike oso zaila izan!
Plaentxitik Topinburura, Elgetatik Elorrixora, Apatatik Anbotoko gainetik pasatuz 3Hko bidia hartu eta Otxandixotik Gorbeiara, eta Gorbeiatik Sarria eta Orozko artian jeitsierarik ezagutzen dau inork? Hortik Amurriora ezin da asko falta!
Edukin hitz egin biot, bera da horrelako loturak egiten maisua!
Baina beste inork bide egokixena zein izan leiken proposatzen badigu, gu entzuteko prest. Momentuz proiektua besterik ez da eta! Uda aldian motxila hartu eta gure abenturatxua bizitzeko prest egongo gera, Patri, Paule eta Danel bisitxatzera juteko aitzakia ezin hobiakin. Eurengatik 80km inguru oinez itxia merezi dabe, ezta?
-Piruuuu, bai motel, nahiko liatuta nabik, baina saiatuko nauk mendi buelta bat emateko geratzen urtia bukatu aurretik.
-Primeran!
-Eta zer iruditzen Garobeletik buelta bat ematen bajuagu?
-Primeran, hi! Karakatetik ikusten dok eta aspalditik jaukat gogua bertara allatzeko, baina oindiok etxatak tokau! Plan politxa!!
Karakatetik, argazkixan eskumatan, Untzillatx eta Mugarra arteko lepuan ikusten da Garobel barrenian |
Abenduko azken egun hauek kristonak izan dira, tontorrak elurtuta, eguraldi ona eta freskua egin dau. Bistak ikaragarrian nonnahitik.
Amurrion batu eta Lendoño goikora jun ginan eta handik Iturrigorriko lepora igo
Behetik oso mendikate bertikala dirudien arren, bidezidor politak daude haitz arteetan zehar igotzeko.
Gora iritsitakuan paisaia guztiz aldatzen da, lauagoa da, eta Burgos aldetik orotarikoan igotzeko pistak daude. Behin desnibela pasata, korrika egiteko leku aproposa da. Egun zoragarria tokatu jakun, zati batzutan elurra zapaltzen ibili ginan, kontu kontari, betiko moduan, mundua arreglatu nahiean. (bueno, betiko moduan... lehen guri esker argitzen zabala pentsatzen genduan goizaldeko ordu txikitan!)
Edozein lekutara begiratu eta mendiak zuri ageri ziran. Anboto eta Durangaldia, Gorbeia aldia, Itxiña eta abarrekin. Hurrunago Aizkorriko mendikatea, Aratz, barrenian Beriain izan leikena ere nabarmentzen zan. Valdezcarayko San Lorentzo, Picosen haseran dauden Alto Campoo eta La Lunada... leku edarrian dago, baina karakate ez genduan asmatu nun zauan zehazki. Bruma pixka ere igartzen zan arren, munduan iparra aurkitxu ezin!
Hor atzian nunbaitxan egon bihar da Karakate, eta atzerago itsasua |
Bitarte horretan, Elgoibar eta Amurrio lotzeko era polit batian pentsatzen hasi ginan. Eta egunen batian oinez itxen badogu? Ezin leike oso zaila izan!
Plaentxitik Topinburura, Elgetatik Elorrixora, Apatatik Anbotoko gainetik pasatuz 3Hko bidia hartu eta Otxandixotik Gorbeiara, eta Gorbeiatik Sarria eta Orozko artian jeitsierarik ezagutzen dau inork? Hortik Amurriora ezin da asko falta!
Edukin hitz egin biot, bera da horrelako loturak egiten maisua!
Baina beste inork bide egokixena zein izan leiken proposatzen badigu, gu entzuteko prest. Momentuz proiektua besterik ez da eta! Uda aldian motxila hartu eta gure abenturatxua bizitzeko prest egongo gera, Patri, Paule eta Danel bisitxatzera juteko aitzakia ezin hobiakin. Eurengatik 80km inguru oinez itxia merezi dabe, ezta?
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina