Eskerrik asko Andoni!
Lameteoqueviene-tik hartutako argazkia |
Umetatik eskiatzeko zortea euki dot. Iraupen eskixa itxen naban, baina mendizalia izaki, iraupen eskixen mugetan ezin konformatu. Mendiko eskixa probatu nabanetik zeharo katiatu nintzan. Ahal izan nabanian bigarren eskuko materiala erosi, eta urte berian Gipuzkoako txapelketako B ibilbidera jun nintzan lagun batekin. Pare bat urteren buruan Mendi eskiko euskal herriko txapelketa egitera animatu nintzan, oinguan distantzia luzera, bukatuko naban jakin gabe. Estrainakoz bi egunetako proba izan zan Derby 3000rekin batera.
Hurrengo negurako, burua bero bero
eginda, federaziotik gabonetan antolatu zaben mendi eskiko ikastaruan
izena eman naban.
Han agertu, taldiak osatu, eta
esperientzia pixkat geneukanok Andoni irakasle eukitzeko zortia euki
genduan 4 egunez. Zalantzarik gabe, ikastaro hark inflexio puntu bat
jarri zaban nere bizitzan.
Eskixagatik bizi zaban pasiua
transmititzen zaban Andonik. "Eskiatzea kuadro bat margotzea
bezelakoa da, mendi bat ikusten duzunean imajinatzen dezu igoera
hortik egingo det, Z perfektu batzuk margotuko ditut. Ondoren
jeitsiera beste lepo hartatik, S jarrai batzuk. Ze ederra geratuko
dan!" Mendi batetara begira jarrita horixe sentitzen zaban.
Ikastaro haietan mendiko segurtasunan
inguruan asko ikasi genduan. Urte batzuk lehenago alpinista ona
izatetik, azken urtetan eskixekin eta lasterketan ibiltzen zan.
Klasikuek esango dabe bi estilo kontrajarrixak dirala alpinismua eta lasterketak, baina
Andoniren esanetan ez zan konpetentzia, bi alorrak uztartzen zitxuan
eta. "Alpinismoari mendi eskiko lasterketetako gauza batzuek
segurtasuna ematen diote, bizkortasuna, arintasunagatik neke gutxiago
jasatea, eta beraz, istripu bat izateko edo eguraldi txarrari ospa
egiteko aukera gehiago dauzkazu."
Elur klase ezberdinak, elurjausi
ezberdinak, ARVAren erabilera, gainontzeko arriskuak mendixan eta
abar luze bat errepasatu genituan. Materialan inguruan ere asko ikasi
genduan. Asko zakixan eta urtien buruan ikasi zaban guztixak
erakusten saiatzen zan beti, ez zuan ezer ere gordetzen beretzat.
Botak, eskixak, fokak, motxilak... nola tuneatu, nola hobetu
materiala dirurik gastatu gabe...
Akordatzen naiz egun batian ikastaroan
barruan alpino egitia tokatu zitzaigula. Banan banan kuña egiteko
esan zigun.
-kuña? Baina talde aurreratuena gera!
-Bai, bai, kuña, oinarrizko biraketa.
Ea zenbatek egiten duzuen ondo
Hasi ginan, eta taldeko inork ez zuen
ondo egiten!!! Goiz erdi kuña egiten pasa genuen Luz-eko pistetan
(ze lotsa, lagun guztiak handik, eta gu kuña egiten eta gaizki
egiten genduala gainera! kar kar kar). Ondoren trabesiako eski arin
eta zuzenekin nola karbeatu erakutsi zigun eta egunaren bukaerarako
hasi ginen pistaz kanpo ateratzen. Forfaita ordainduta eduki arren,
egun horretan ez genuen askorik eskiatu, baina teknika pila bat
ikasita ikasgai ezin hobea eman zigun. Ordutik beti ibiltzen naiz
pistan fijatzen nork eskiatzen duen ondo eta nork ez, eta egia esan,
oso jende gutxi dago ondo eskiatzen duena pistako material oso ona
(eta ondorioz ondo eskiatzeko erraza) eduki arren. Ni behintzat,
oraindik orduan ikasitakoa praktikatzen saiatzen naiz.
Orduan egindako lagunekin sarri juten
naiz eskiatzera, ikastaro hark ere horretarako balixo izan zaban.
Hiru edo lau urtetan jun ginan urtero urtero ikasteko eta lagunekin
egoteko ilusioz eta trabesiako eskixaz berba itxeko gogoz ikastaro
horretara, irakasle ezberdinak ezagutu eta lagun gehixo itxera.
Eta noski, Pierra, Pierra Menta,
lasterketen lasterketa. Zenbat berotzen zigun burua Andonik.
Bai,
bai, gogoak dauzkana iristen da Pierra bat egitera! Merezi du,
lasterketen lasterketa da, mendiaren esentzia, ibilbideak ondo
trazatuta, jeitsiera ikaragarriak, aristak... Ikusiko duzue
zuetako batzuk ere nola iritsiko zareten haraino
Berak ez zuen esaten, baina ikusi
dudanaren arabera, 2001 urtean iritsi ziren estrainekoz Euskaldunak
Pierrara, eta nola ez, Andoni izan zen horietako bat Imanol
Ollaquindiarekin batera.
Eta
Andonik esanda bezela, gu ere iritsi ginan 2010. urtian! Hein
handi batian berari zor diogu haraino iritsi izana. Eta urrutira
gabe, han zabilen Andoni markatzaile lanetan. Egunero kriston palizak
hartzen zituzten. Lasterkariok 4 egunen buruan 10.000m egiten
bagenituen, hauek 12.000 inguruan ibiltzen dira, baina gainera traza
zabaltzen, sokak jartzen, banderinak jartzen... eta ondoren kentzen.
Markatzaileena beste liga bat da zalantzarik gabe.
Goizian goizo urtetzen ziran
markatzera, gero ibilbidian ikusten genitxuan animatzen. Gu
azkenetarik iristen ginan etapa bukaerara, baina Andoni eta Iker gu
baino beranduago iristen ziran, eta batzutan batera bazkaltzeko
aukera eukitzen genduan, eta noski, hurrengo egunekoaren berri ematen
zigun.
Trazadore esperientzian berri ere jaso
genduan gabonetako ikastaruan; elurretan bide bat ondo nola zabaldu
erakutsi zigun. "Mendian ikusten dira traza zuzenegiak
goruntz eta pena bat da jendeak ez jakitea traza onak egiten. Lehena
doana sasoi hoberenean joaten da eta malda handiena hartuta zuzen irekitzen du.
Bigarrenetik aurrera zapaltzearen ondorioz izoztu egiten da bidea.
Atzeren datorrena izaten da laguntza gehien behar duena eta horri
malda handiena izoztuen pasatzea tokatzen zaio. Ondorioz, indar
gehiago erabili behar izaten du, eta horrek are gehiago nekatzen du!
Hobe da malda konstantea egitea.
Lehenak irekitzen du bidea malda zaintzen, bigarrenak eski arteko
elurra beheko markara bota behar du bi eskiak altuera berean
geratzeko, eta hirugarrenak bukatzen du traza. Ondoren datozenek
autopista bat dute irekita."
Garai hartan F1 botak ziren trabesiako
botetan punta puntakuak. Ikusi bihar zan nola zeuzkan tuneatuta
Andonik, Italiatik ekarritako pieza bat jarrita. Kendu lengueta,
Alperrik dago eta! Zen lehenengo esaten zizuna, kar kar kar. Gero
arkoko goma zatia kentzea inoiz egin duen tontakeri handiena izan
dela aitortzen zuen: 20 gramo kentzeko, ez zuen merezi!
Nik nere botekin pieza batean arazoak
neuzkan, eta bere pieza zaharrak eman zizkidan arratsalde batean
Donostian. Joe, ezagutu berri ginan, eta bai detallea bere partetik!
Altitoy gaur egun ezagutzen dogunaren
lehenengo edizioa etorri zen ondoren. Lehenengo edizioa izan arren,
dagoeneko lasterketa ikaragarri bat zan. Ibilbidearen dotorezia,
alpinotasuna, antolakuntza... ia ia dena izan zen ezin hobia, ordutik
hona urtero egon den arazoa izan ezik, eguraldia
Halere, urtero demostratu daben bezela,
eguraldi txarra aukera berri bat zan eurentzat, eta beti asmatzen
zaben bide alternatibo eta polit bat, eta lasterketa bikain bat urten
zan beti.
Akordatzen naiz beste urte batian
sekulako elurtia botaala, danok suspenditxuko zala pentsatzen, eta
Andonik oholtzatik esan zabanian Luz herritik urtengo zala
lasterketa, euren ametsa beteaz
Ametsa bai, baina lana ere bazeukan
atzetik. Altitoy guztien ondoren zorionak ematera joan izan
naizenean, lur jota, neka neka eginda ikusi izan dut, dena emanda eta
hustuta! Lorik egiten ote zuen lasterketaren bi egunetan? Eta aurreko
astean? Eguraldi aldakor parteak ikusten soilik nahiko zoramen!
Zeozer azpimarratu edo rekalkatu
biharko banaban, Andonik euki duan bisiua izango litzateke. Haseratik
ikusten zaban Piri Menta, edo Pierran mailako lasterketa bat zala
berak nahi zabana, eta horrek egingo zabala lasterketa hau
piriniotako garrantzitsuena eta punta puntako europa mailan. Argi
zeukan 2 egunetako lasterketa teknikoa egin behar zuela, eta 4
egunetakua ere bihurtu nahi zabala zioen, beti ere ibilbide
alpinoekin.
Gainera, A eta B ibilbideak uztartzen
zituen, lehena etapa luze luzeekin, eta bigarrena etapa laburragoekin
(baina lasterketa normal batetako A ibilbidea bezain luzea), eta
ibilbide zailtasun eta dotorezia berarekin. Horregatik zen berezia
Altitoya, denok bukatzen genuelako gure indarren mugan, baina
ikaragarri pila disfrutatuta, hau da, ez zara punta puntakoa izan
behar Altitoy bat egiteko, B ibilbidea jende askoz gehiagorentzat
zabaltzen delako.
Altitoy egiten dan bailarari garrantzia
eman nahi izan dio haseratik, Toy bailarari hain zuzen ere, bailara
honen garapenean lagungarri izango delako, Areches-Beaufort-en
pasatzen den bezela.
Horregatik zeuzkan lagun asko Toy
bailaran, eta horregatik iritsi dira hainbeste dolumin handik.
Pertsona berezia eta oso maitatua zen han ere Andoni.
Guretzat zortea da Pierra moduko
lasterketa bat etxe ondoan egin ahal izatea, izenematea bermatua
edukitzea, eta beste lasterketa garrantzitsuetan hanka bat barruan
edukitzea Grande Course txartelari esker.
Pena hainbeste lan frutua ematen hasi
denean ezingo diogula zuzenean eman zorionak. Halere, ziur nago
Andonik hainbeste ametsetan egin zuen Midiko itzuliaren ibilbidea ere
laister egingo dugula, dagoen lekuan dagoela hor egongo dela esku bat
botatzen.
Lehenengo Antxon, ondoren Karolo eta
orain berriz Andoni, hau galera mendi eskiarentzat. Bakarrik ez dira
egongo behintzat, 2007 urteko pierran bezela, Karolok badu berriz ere
bikotea lasterketetarako, eta Antxon ere bertan izango dute
lasterketa antolatzen eta ondoren elkartean afaria prestatzen!!!
Ez eduki presarik, egunen batean denok
berriz eskiatuko dugulako, eta bitartean, erakutsitako bideari ekin!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina