Karakateko igoera Egurran bidetik
Irailian Zeanurin txorkatila bihurritxu nabanetik ezer askorik egin gabe egon naiz, Morkaikokuekin aurreko zubixan piriniotara jutia salbu. Aurrerago emango dizuet horren berri, baina gaurkuan Karakateko igoeran inguruan idazteko gogua daukat.
Lasterketa hau oso berezixa da. Batetik daukan historixia, baina bestetik, plazako txapatik hasi eta tontorreraino igotzeko, edozein bide ibili leikelako da.
Plazatik tontorrera ordubete inguruan ixotzia ez da bromia. Lasterketetarako ohitxura daukagunok 40-45 minututan ixotzia marka politxa da. Hortik behera, propixo entrenatzia garrantzitsua da.
Makina bat urtian 30 minutu inguruan ibili dira lehenak. Kanpotik etorritxakoren bat iritsi izan da muga hori zeharkatzera ere.
Urtien poderioz, Lariz espezialista bihurtu da lasterketa hauetan.
Aurten Larizek bere progresiuan aurrera segitxu dau, eta Anbotoko bertikalian, Oier Ariznabarreta lagunaren etxian bere aurretik geratu zanez, Oierrek bota omen zion aurten karakaten fundiduko zabala!
Lasterketa bizkor hasi omen zaben, tartian Murua, Ioritz eta abar tiraka. Lehenengo maldak allau ziranerako Oier aurretik eta Lariz atzetik, bidegurutzera iritsi eta ausardiaz Larizek lasterketan ohikua ez dan bide batetik probatzia erabaki zaban. Ez da erretza izan bihar erabaki hori hartzia, bide guztian bakar bakarrik juten bait zera, gora arte lasterketan zuazela igarri ere in gabe. Bide normaletik, aldiz, beste korrikalarixen erreferentziak dauzkazu.
Gora iristian, Larizek errekor berrixa jarri zaban: 27 minutu eta 39 segundu tontorrera allatzeko. Astakeri bat. Ia zenbat diran gai karakateko tontorretik plazara denbora horretan bajatzen! Jeisten ere ondo sakatu bihar jako denbora horretan allatzeko!!
Murua Elgoibartarra ere 30 minututan sartu zan, duela urte batzuk irabazteko bihar zan denboran 4. aurten, jata harrapazank!
Hemen Elgoibarren.net-en jarri ditxuen denborak
Baina nerera bueltauaz, aurten Iñigok erabili daban bidia 2009 urtian diseinatu genduan. Probatzen eta neurtzen ibili ondoren egokixena begitandutakua hartu eta Lariz berari erakutsi giñon. Nik argi neukan bide honetatik rekorra etorri bihar zala. Orduan, Egurran bidia izena jarri giñon, sasoi batian egurra bajatzeko erabiltzen ziran antzeko bidien omenez, erdi aldian pista diagonal bat dauka eta akaso hau egurra bajatzeko erabiliko zabela pentsauaz (Oin soka batzuk daozenez, soken bidia deitzen hasi arren, izena Egurran bidia da neretzat).
Orduan gauza kuriosua pasau jakun. Bengillo eta bixok desbrozadoria hartu eta irailian ero bidia zabaltzen ari ginala, nun Guenako artzaixa agertu jakun, eta:
-Zuek ez zerate neri bidia garbitzen ari!
Je, je, zer esan biharko ginon... ba halako kazotiakin, egixa hobe:
-Ez, ez, bide berri bat zabaltzen ari gera... karakateko igoerarako.
-Bai, bide honetatik ni makina bat aldiz ixota nao bizkor asko! Sasoi batian 23 minutuan ixotzen naban gure etxetik!... baina... plazatik gure etxeraino... ez jatzue ondo urtengo, asko luzatzen da.
Guk ordurako GPSakin, gugel erz-ekin eta danekin bidia ondo diseinatuta euki arren, esan ginon lehenengo zatixa ez geneukala oso klaru, baina Beraseta aldetik horra zuzenen bat egingo genduala.
Orduan esan zigun ikusten zabala Beraseta aldetik moztuz gero hobeto urtengo zala, baina bada ezpada neurtzeko nahi bagenduan berak ardixen ikuiluan bazaukala soka luze bat, eta neurtzeko goitxik eta beheraino aber ze bide zan motxagua, normala ala berri hau.
Arrezkeroz sarri ikusi izan dogu bide horri izena ematen dion diagonaletik (egurran bidetik) ardixekin bajatzen, eta baitxa ixotzen ere, eta ez makal gainera. Ez naiz bide hau berari zor diogula alperrik esaten ari, izan ere, beregatik izan ez balitz, bidia sasixak janda eta galduta egotia leikena dalako.
Bere jarrera ere aitxatu nahiko naban. Begitantzen jata mendixan sasoia neurtzen ibiltzian kontua ez dala oin asmatu dogun zeozer. Honek gaur egun ere marka politxa ingo leuke igoeran, bere abarka eta guzti!
Lasterketa gerturatu ahala, ikusten ginanian esaten zidan, norbait ikusi dot hortik, motoserra hotsak entzun ditxut handik... ez dao honi pasauko jakon sekreturik!
Horretan, urte hartako igoerarako Larizek oraindik ez zuan klaru ikusten. Bidia zuzena izan arren, lurra ez zauan asko zapalduta, eta horrek indarra galdu arazten zuan. Gainera beste lasterkarixen erreferentziak galtziak errendimendua ere apur bat jeistia ekarri dezakenez, ez zan hortik egitera ausartu. Ixa ordura arte sekretuan euki genduan bidia, baina lagun bati eta bestiari erakutsi, azkenian zabaltzen hasi zan. Halere, tartian badaoz paso klabe batzuk, eta gidari gabe probatzen zabenak galdu ere itxen ziran sarri.
Bide berrixa zaola zabaltzen jutiak polemika ere ekarri zaban. Batzuk ziuen gogorregixa zala hortik errekorra itxeko, baina nik, GPSan datuak eskuetan, 700m motxagua zala esaten naban, eta korrikalarixentzat ez zala hobia, baina makilak ondo ibiltzen dakixan indartsu batentzat bai. Izan ere, besuak erabiltzian, oxigeno kontsumua ixo itxen da, baina hanken desgastia banatu.
Edozein kasutan, makina bat urtian karakateko igoeran parte hartzeko gogua euki arren, beti zeozer tokatzen jatan. Azkenian, urte horretan bai, urte horretan parte hartu naban, eta egurran bidetik gainera!!
Hemen ikusi leikezue 2010 urteko kronika, lasterketan lehenengoz bide horretatik egin nabanian, baina beste bat ere ibili zan gertuko bide batetik egun hartan! Beraz, beste batzuk ere ibili izan dira bide berri bila
Bueno, txapak alde batera, orain polemika dago, diue ezin dala izan 700 m motxagua. Lasterketa 4 kmtara iristen ez danez, ezin dala ixa bosten bat motxagua izan. Hona hemen nere GPSan datuak:
Lasterketa neri 3.310mkua urtetzen jata. Ez dakit plazatik bide normaletik zenbatekua urtego jakon beste bati. Halere, bidian lehenengo zatixa iguala da danontzat. Behin mendixan sartu eta lehenengo bidetxiurretik urten arte bide berdina jarraitzen da momentuz (urteren batian nik zeozer moztu izan doten arren)
Beraz, bide ezberdinak Berasetara dixen pistara iristian hasten dira, argazkixan ikusi leikenez:
Urdinez ageri jakun Egurran bidia gaur neurtu dot, eta 1240mko luzera eman dit
Gorriz ageri dan bide normala ere neurtu dot jeistian (normalian karreran itxen dan bidetik, iturritik pasau gabe), eta 1830mko luzera eman dit.
Beraz, bi bidien artian 590m aldia daola eman dit, hau da, zati honetan ixa herena motxagua izango litzateke, eta plazatik daukan aldia seirenaren ingurukua.
(bide horixak kilometro inguruko luzera dauka, beraz, oindiok 200m inguru motxagua egin liteke, distantziakin obsesionatzen bagera)
Beraz, aurreko egunian erabilitakua ez, ez da 700 edo 800m motxagua, baina ixa 600m motxagua izatia, halere, alde handixa dalakuan nago ni. zer diozue?
Dana dala, hurrengo urtian ez dot uste danak hemendik jungo diran arriskua egongo danik, motxagua izan arren, gogorragua ere badalako, eta malda konstante horri eutsi in bihar jakolako.
Bejondeiala Iñigo, hik daukak heuk sasoia!

2010 urteko blogetik erreskatatuta Egurran bidian eta normalan arteko diferentzia |

Urdinez Egurran bidia, Gorriz bide normala, Horiz teorikoki motzena, banatzen diran lekutik |
Gorriz ageri dan bide normala ere neurtu dot jeistian (normalian karreran itxen dan bidetik, iturritik pasau gabe), eta 1830mko luzera eman dit.
Beraz, bi bidien artian 590m aldia daola eman dit, hau da, zati honetan ixa herena motxagua izango litzateke, eta plazatik daukan aldia seirenaren ingurukua.
(bide horixak kilometro inguruko luzera dauka, beraz, oindiok 200m inguru motxagua egin liteke, distantziakin obsesionatzen bagera)
Beraz, aurreko egunian erabilitakua ez, ez da 700 edo 800m motxagua, baina ixa 600m motxagua izatia, halere, alde handixa dalakuan nago ni. zer diozue?
Dana dala, hurrengo urtian ez dot uste danak hemendik jungo diran arriskua egongo danik, motxagua izan arren, gogorragua ere badalako, eta malda konstante horri eutsi in bihar jakolako.
Bejondeiala Iñigo, hik daukak heuk sasoia!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina