Mendizaletasuna debatean II

Gaur kirol federatuan urteko sariak izan dira Elgoibarren. Badirudi urte bakoitzian elkarte bati tokatzen jakola aurkezpen bat egitia, eta aurten Morkaikori tokau jako. Zeren inguruan ingo, eta Mendi Lasterketen inguruan debatia itxia izan da aukeratu daben gaixa.
Laster urtebete izango da Pyrenaica batian Luis Alejosek honen inguruan idatzi zabanetik, eta orduan nere iritzixa hemen publikau naban. Eta gaur, nor eta bera izan da gonbidatuetako bat. Beste bat Mikel Valdi, 100milaken zuzendarixa eta honen inguruan ezagutu dogun laguna. Mahaixan Andoitz Morkaikoko lehendakarixa eta Maite ere bazaozen. Luis ez naban ezagutzen, baina beste hirurak aski ezagun eta lagunak
Gutxi gora behera, orduan esandakuak gaur ere berriz etorri dira bueltan.
Luisekin ados nago hein handi batian, baina gauza batzutan ez, eta penaz oroitzen dot horrek eraman nauala agian lasterketen aldeko postura baten irudixa ematera gaurko debatian. Ez dot errepikatzerik nahi, nahi dabanak hemen dauka nere aurreko testua.
http://www.blogak.com/pirukeriak/mendiko-laisterketak-debatean

Baina berriz ere deabruaren abokatu papelian sartu aurretik, beste zeozer gehitxu nahiko naban: Argi dago leihakortasuna trasmititzen digutela eta ez nago horrekin batere ados. Penaz entzun dot Andoitzen esan daban "konpetitibidaderik" bultzatzen ez dabenez elgoibarren dirulaguntzarik gabe geratzen dala Morkaiko! Nere aburuz alderantziz izan biharko zan bitxartian
Bueno eta hori esanda, beste kontu bat: Gaur kirol federatuan dominak ziran dira. Zertarako federatzen da jendea? Ni seguru bat edukitzearren federatzen naiz, ez mendian etikoki ibiltzeko! Hori nere kasa itxen dot (itxen badot behintzat)
Zergatik federatzen dira gaztiak eskubaloian ero futbolian?
konpetitu ahal izateko.
Ni negu kiroletan?
konpetitu ahal izateko
Beraz, nik batetik kirol federatuaren helburua etikoki ibiltzia dala baztertuko nuke, hots, federatziaren helburua seguruekin edo konpetizioarekin lotuago ikusten dotelako.
Beste kontu bat da Morkaikoko bazkide kuota. Nere kasuan hori tradizioagatik da, eta tradizioan barruan badaukat mendixan konpetitzian kontrako iritzixa.
Ikusi eta ulertzen dotenez, arazuetako bat baliabidiak nora dixezen da.
Federaziuan kasuan, aitxatutakuangatik ez dot ikusten baliabidiak konpetiziora juteko arazorik egon biharko litzakenik. Bai aldiz Morkaikon.
Halere, gure kasuan hori ere ez. Udal patronatuak dirua konpetitzeko ematen badau, Morkaikon debatia ez, udalana izan biharko litzake! Zer ari gera gure ondorengueri transmititzen?
Eta bestetik, guk, Mendi eskixan ibiltzen geran elgoibartarrok monuak Morkaikon izenian atara ditxugu elkartiari dirurik eskatube, eta lasterketetarako ere ez diogu ezer eskatzen momentuz. Beraz, salto dezagun debate etikora!!!!
Mendixan konpetitzian kontra egon arren (eta aurreko urteko artikulutik iritzixa aldatu ez arren, bai kontra egote hori moteldu dotela) Alde onak dauzkala ere ikusten dot (baina aurrekuan aitxatuta dagoz)
Halere, federakuntzen eta mendi elkartietako esfortzu ekonomiko nahiz jentianak nora bideratu ikusteko orduan ez daukat zalantzarik; teorian kontrajarrixak daozen bi multzo hauetan amankomunian daozen puntuek hartu biharko lukete garrantzixa:

1-Formakuntzara bideratu biharko liratezke baliabidiak. Formakuntzan bi alorrak batera jun ahal dira, konpetiziuak eta "klasikuak". Segurtasuna garrantzitsua da bixetan eta horretan formatzia garrantzitsua da. Leihatzeko sasoian egotia bihar da, eta baitxa mendixaz gehixo disfrutatzeko ere, edo lesiuak ekiditeko, etab... Irakasle eta entrenadoriak jarri ahal ditxuzte elkartiok prezio oso onian bazkide guztiontzat. Errekonozimendu medikuak egin osasunaren mesedetan eta entrenamenduak finkatzeko... Eta zergaitik ez, etikotasunean formatu, bai mendian, baita lasterketetan eta bizitzan orokorrean, horren bihar asko, geroz eta gehixago dago eta

2-Mendixan itxen dira bi "aktibidade" hauek, baina mendiripe geratzen ari gera! Pasaiako kanpo portua, AHT, Formigal-Astun pisten handitzeak, A8 3.erraia, poligonoak, gainontzeko infraestrukturak... indarrak batzeko ordua da, ingurugiro teknikariak kontratatu (Estatu mailan gipuzkoako federakuntza da ingurugiro teknikaria eduki duen federakuntza bakarra!!!) eta denok hainbeste maite dugun mendia eta natura edo ingurugiroa babesteko benetako neurriak hartzera bultzatu behar ditugu agintariak behingoz.
Naturzaleek ere mendi elkarteetan kabida eduki dezakete, lasterkari eta mendigoizaleekin batera. Mendiak denonak dira eta zahatua galdu genduan, txorixo bokadillua galzorixan dago, ez dezagun mendixakin gauza bera in!!!

Iruzkinak