Kanpazar-Barazar: Elgoibar-Amurrioren 2.etapa

Elgoibarko RAID-a egin biharramunean, igandian, lehengusuekin neukan hitzordua. Elgoibartik Amurriora oinez juteko planan bigarren etapa, Kanpazarretik Barazarrera egin nahi genduan.
Infraestruktura konplikatuagua zan aurrekuan baino. Barazarren furgona laga nahi nuan domekan bueltatzeko, eta zapatuan RAIDak egun osua eramango zidanez, barixakuan Barazarrera jun nintzan, furgona han laga eta bizikletaz egin nuan ibilbide honen zati bat kontran, Urkiolaraino. Ondoren Atxartetik Abadiñora bajau eta trenez bueltatu nintzan Elgoibarrera, pixkat estresauta, ze oindiok RAIDeko materiala prestatube, eta bizikletan arazo bat neukan plato txikixakin. Baina hori ere konpondu genduan garaiz!
Domekan Nagore ere animatu zan gurekin etortzera, eta Ansolakin jun ginan Abadiñoko Eroskira, han Unai batu Amurriotik zuzenian etorri zalako, eta danok batera Kanpazarrera!
Udalatx igo edo ez zalantza egin genduan,baina sekulako paliza izango zala eta, pistatik bordeatu genduan tontorra, Besaideraino

Betsaiden urtian zihar mendixan hildakuen monolitua dago
Eguradi ona egon arren, lainotuta zauan. Kriston pena ez zala Anbotoko ekialdeko horma ikusten. Halere, oinez ibiltzeko giro aparta eta berbetan jarduteko aitzaki askorik ez dogu bihar izaten
Disko batetako portada ematen dogu!
Zati oso elegantiak dauzka ibilbide honek, eta mendiko bizikletaz itxeko klasiko bat da durangaldeko jendiantzat. Mendikletalari askorekin gurutzatu ginan, gehixenak kontrako noranzkuan
Pagadi magikoa
Aramaixo gainetik, barrenian Ipizte


Behin zabalaundin, Anbotoko tontorra lainopian ikusten zan arren hasi ginan aldapan gora. Hor bukatu ziran berbak.

Anbotok igoera ezberdinak dauzka, eta hauxe izango da neretzat ederrenetarikua. Haitz artetik, tarteka lau hankatan igotzen da. Bidia markatuta dagoen arren, adi ibili bihar da markak ez galtzeko, ahal dala.
Altuera pixka bat hartu genduanian argitxu zuan tontorrak
Anboto barrenian
Bide honetatik lasai lasai igo ginan, oso jende gutxikin gurutzatu ginan. Anboto moduko mendi batian, eta domeka batian hori sekulako paotxa da
Eta tontorrera iristiakin bat erromerixiakin topo egin genduan. Han zauden pare bat mendizale marabuntatik aparte. Gora iristian, adarra jotzen galdetu nuan aber Gorbeiako tontorra zan, eta bi hauek begiratu ninduten "hauxe da txomingeruen maila" aurpeixakin, ixa haserre. Klaro, ez zaben nere umoria ezagutzen, kar kar kar
Ondo egon zan, barrerik ez jakun falta izan. Gorbeia izan biharrian, tontorrian halako sinbolua egonda, ondarrutarrez aber Aizkori zan galdetu izan baniuen...
Aizkori!!!

Lasai egon ginan, baina jendia danian zauan! Tontorrian lainua garbitzen hasi zan eta inguruko bistez pixka bat disfrutatu genduan, baina aurrera in bihar genduanez, prozesiuan abantau ginan bide normaletik beheruntz
Alluitzeko tontorra barrenian

Urkiolara orduko berandutu jakun. Bigarren zatixari ekiteko refuerzuak etorri ziran, Asier, Eneko eta Elaia. Hamarretakua egin eta abantau ginan Saibi alderuntz
Urkiolatik Saibiruntz

Untzillatx
Untxillatxen inguruan eztabaida euki genduan, etimologikoki nundik zatorren. Nik entzuna neukan alde honetatik untxi bat ematen duanez, eta -aitz atzizkiak lagunduta, untxiaren haitza izango zala.
Baina kritika jaso nuan horregatik. Halere, begiratzeko geratu ginan.
Wikipedian begiratuta, euskarazko bersiuan ez dau ezer ere jartzen horri buruz, baina gaztelerazkuan bai: Su nombre puede quierer decir en castellano "peña conejo" untzi(a)=conejo aitz=peña.
Nikesdakisba. Hemen ez dau ziurtatzen
Saibi
Eta allau ginan Saibiko tontorrera. Bistak ikaragarrixak dira, lekutan ikusten zian lehen egondako Anboto eta Ipizte, baita Alluitz, Mugarra ingurua, eta Gorbeia ere. Miradore elegantia da zalantzaripe

Euskal Suitza ikaragarrixa da, Saltus eta Ager Vasconumen muga, ipar-hego isurialdiak
Saibi tontorreko argazkixa
Handikan Dimako aireportua ere ikusten zan, baina urruti ematen zaban. Nago, Asier, Eneko eta Elaiak Urkiolara bajatzia pentsau zaben. Despeditxu eta guk aurrera segitxu genduan.
Egixa esan urruti ikusten zan, baina oinez di-da batian allau ginan, konturatu ordurako Dimako aireportuan geunden!!
Dimako aireportua
Eta handik ere di-da Barazarreko gainera!!! Bi egun lehenago lagatako furgonak ia han segitzen zuan zan inkognita, baina bai, fin fin, han zauan gure zain.
Buelta politxa, giro bikaina eta anbientia latza!!! Garagardo batzuk hartu Barazarreko tabernan, eta buelta
Barazarreko mendatia
Oindiok kotxiak batzeko, Durangora lehenengo, Unaitaz agurtu, eta Kanpazarrera jun ginan ondoren, Ansolan kotxia batzera. Azkenian infraestrukturaz ere primeran moldatu ginan!!

Meikinoff
Konturatuko zinaten blog honen ezaugarri printzipala izorratu dotela oinguan. Personalidaderik gabeko beste blog bat izango dala pentsatuko dozue batzuk, ya argazki kutre asko ez diralako ikusten. Baina ez, oingua salbuespen bat izan da, Ansolanak diralako argazki asko.
Mila esker Plasensi!!!


Hemen ibilbideak-eko mapa



Iruzkinak

Argitaratu iruzkina