Pyrenaicako bloga
Uda betian Pyrenaicatik nerekin harremanetan jarri
ziran, kolaboratzaile berri bila zebiltzala, eta ea nik kolaboratu
nahiko nuan eurekin. Eztakit Izaskun ez ete dagoen horren atzetik, ze
berak ere bere aldetik komentatu zidan fetxa beretsuetan. Edozein
kasutan, neretzat ohore bat da bizi osoan etxean jaso doten mendiko
aldizkarixakin kolaboratzia, eta noski, baietza eman niuen.
Di-da batian Pyrenaicako blogian
publikatzeko baimena jaso nuan, eta ordutik gaur arte, lehenengopost-a publikatu doten arte, nahiko bertigo euki dot kontu honekin.
Kontziente naiz nere bloga ez dala
beste munduko ezer, teknikoki ez naiz puntakua mendiko kiroletan,
horregatik, krokisik edo bestelako datu teknikorik ez jartzen
saiatzen naiz.
Baina hori horrela izanagatik ere,
mendixan pila bat disfrutatzen dot eta nere blogian horixe isladatzen
saiatzen naiz.
Beno, hori eta naturarekiko daukadan
sensibilitatea, eta noski, nere hizkuntzagatikoa ere bai.
Eta horregatik, garai batian Berriako
Ibilkariko atalakin kolaboratzia ere erabaki nuan.
Egixa esan, Ibilkarin sarrera gehixo ez
sartzian arrazoia, publiko orokorrari nere ibilaldiak bost axolako
diuela pentsatzeagatik da. Saiatzen naiz Berriako blog honetan beste
ikutu bat ematen eta interes orokorreko kontuak publikatzen. Ez dakit
hemendik aurrera nola moldatuko naizen guzti honekin, batzutan
bixetan batera, bestetan batian edo bestian, eta beste batzutan nere
blogian bakarrik sartuko dot posta. Baina argi daukat saiatzeko gogua
behintzat badaukadala, bai Berriakin eta baita Pyrenaicakin
kolaboratzekua, konstantzian emaitza edozein dala ere.
Beraz, bada ba momentua zezena
adarretatik heldu eta “Show must go on” esatekua.
Hemen Pyrenaicako blogeko lehenengosarrera. Eta oinguan Berriakuan sartzeko interesekua badala pentsatu
dudanez, hemen Ibilkarikua ere.
Hemen Pyrenaicako gure aurkezpena eta nere testua:
Hemen Pyrenaicako gure aurkezpena eta nere testua:
ARKAITZ IRURETA "PIRU"
Elgoibar, 1977.
Umetatik
familiarekin mendira juten ginan, baina batez ere ama elurzale
amorratua, berdin plastiko, trineo edo eskiekin oinarrizko elementuaz
egoera solidoan disfrutatzen irakatsi zidan.
Lagunekin Piriniotako gailur handienak ezagutu bitartean, iraupen eskiko
lasterketetan hasi nintzen.
Mendi
eskira naturalki iritsi nintzen, eta katiatu. Andoni Areizagak dena
batera egin zitekeela erakutsi zigun, lasterketetako teknikarekin
mendi eskiak beste dimentsio bat hartzen duela, alegia.
Eguneroko
mendibuelta batean senari kasu eginaz galtzea atsegin dut, mendi
famatuak igotzea baino gehiago. Eta gaur egun horrela ulertzen dot
mendia, sena askatzen dudan lekua, berdin oinez, mendikletaz, katu
hankekin, edo gehien maite dudan mendi eskiekin.
Mendia natura
zaintzearekin eta euskararekin
lotzen dut, eta 2009tik pirukeriak.blogspot.com bloga
daukat; ezertan puntakoa ez naizenez, edozein mendizaleren bloga izan
litekeena. Bloga edukitzearen arrazoia irteera bat 3 aldiz bizi
dudalako da, egitean, idaztean, eta denbora batetara irakurtzean.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina