Mezuak

PierraMenta 2023

Irudia
Lasterketa egiten baino gehiago sufritzen dut etxetik begira! Aurten hiru euskal bikote lehian, eta eguraldia ez dutela aldeko edukiko dirudi. Elur gutxi omen dago eta kota baxuetan euri dexente egingo omen du, altueran elurra pilatzea espero arren. Ez dute trazatzeko erraxa edukiko, baina halere, seguru lasterketa ederra markauko dabela. Gaur lehenengo etapa, 2.550m+, baina azken jeitsierako 700mak neutralizatuta pistatik egin dituzte, elur faltagatik. Ea hurrengo egunetan zer moduz joaten zaien. Zorterik onena opa diet Lehenengo 5en denborak, 3 neska eta Euskaldunen denborak (Vendrell ere atxikita tablan) 2023ko Pierra Menta. 1 etapa Postua Dorsala Bikotea Taldea 2550 Desnibela m/orduko % 1. 1 MAGUET-NADIR/EYDALLIN-MATTEO C.S.ESERCITO Homme 02:25:40 1050 2. 2 BOSCACCI-MICHELE/MAGNINI-DAVIDE CS ESERCITO Homme 02:27:42 1036 %...

Aizkorri-Aratz parke naturalean eskiatzen

Irudia
2023/02/05 Elurretan Aizkorri-Aratz parke naturalean Grosser Aletschgletscher glaziarra Oberlanden. Barrenian Jungfrau, Monch eta Eiger 😬       Egunotako elur eta hotzak etxetik gertu eskiatzeko aukera eman digu. Piriniotan edo Alpeetan geundela ere pentsa zitekeen momentu batzutan!! Goiko argazkian aipatzen ditudan mendietan nengoela txantxetan bidali nien wasapez laguneri, eta bat baino gehiagok pentsatu du Alpeetan nenbilela!! kar kar kar Egunetik egunera baldintzak aldatzen joan diren arren, orokorrean baldintza oso onak izan dira. Baldintzen eta gogoen arabera, ibilbide ezberdinak egiteko aukera dexente daude. Ohikoenak Butreaitz, Artzanburu edo Tellakaskueta tontorrak egitea da. Etxetik hain gertu egotean, bakoitzaren ordutegira moldatuta, aukerak asko zabaltzen dira. Ia beti eskiatzaileren bat ikusten da inguruetan. Egunotan egindako ibilbide bat aipatzekotan, mendikate osoari itzulia aipatuko nuke; Gomiztegin hasi eta Aratzerainoko ibilbidea da ondorengoa (azpian...

Pierra Menta 2021 eta Grande Courseko nere oroitzapenak

Irudia
Behin Pierra bat zainetan probatu ostian,  fetxa berezia izaten da urtero.   Aurten zer esanik ez, EAEn gabonen bueltako elurteetatik eskiatu ezinik gabiltzanontzat... morriña edarrakin nabil ni. Eta Pierrako fetxa iritsi dala gogoratzen, errepaso bat egiten hasi, eta hainbeste urte zurrunbilo horretan ibili ostian, zeharo nahastuta neuzkala pierrak, urteak, zenbat pierra izan diran eta abar, eta blogari esker rebisatzen eta berbizitzen hasi naiz. Esan izan dot nik lau bidar egiten detela irteera bakoitza. Prestatzean, egitean, idaztean, eta orain bezela, irakurriz berbizitzean gogoratzen dudana.  IDEKOn lan egiten nuanian fetxa txarrak zian jai hartzeko. Oso txarrak. Oin atzera begiratzen dotela, horregatik ez ditut pierra gehixo pilatu, dudaripe. 2010 urtian egin nuan lehenengo pierra Leokin. Denboraldi hartan bertan blogak.eus zabaldu berri neukan, eta saiatu nintzan han idazten, baina Le Chornaisen beti wifi eta kobertura arazuak, eta testu editore batian idatzi eta k...

2021 hasteko, Elurraz gozatzen etxetik gertu

Irudia
2021/01/04 Buetraitz Aspaldian blogean sarrerarik egin gabe, mendiari edo mendi eskiari dagokionez aparteko irteerarik egin ez dotenez, aipatzekorik ez da egon eta. Aitatasuna, lanbide aldaketa, baserriko lanak, gauza asko batera etorri dira. Baina 2021 berri honetan bada aipatzekorik. Covidak, inguruko bazterrak ezagutzeko aukerak eman dizkigu, eta kasualki, piriniotara atera ezin garen honetan, elurra etxean bertan edukitzeko zortea ere eduki dogu. Urtea ondo hasteko, urtarrilaren batean denboraldia estrenatu genuen Buetraitzen. Umeak aiton-amonekin utzi eta eskiatzera!!! Hemen laburpen bideotxo bat Ondorengo egunetan elurra egiten jarraitu duanez, Erlora joateko aprobetxatu dot. Erlo ez da eskiatzeko mendi aproposena, mendi luzea, bide normalak igoera eta jeitsierak dauzka, basoan elurra pilatzea kostatzen da, basoko pista jeitsieran frenatu edo biratzeko estua da, eta tontor inguruan dauden harriak nekez tapatzen dira, eskieri marka bat edo istripu bat edukitzeko aproposa. Halere, ...

PierraMenta 2019

Irudia
Inoiz baino entreno gutxiokin, iritsi zan Pierrara juteko momentua. Eskerrak azken asteetan Izabako memoriala eta Linzako Pyrene lasterketak egin genituen eta horrek sasoi pixka bat eman zidan Pierrara konfidantza apur batekin iristeko... Eta horrela, konturatu ordurako Arechesen geunden Javi eta biok lasterketa hasteko zain. Le Chornaisen 12 lagun juntatu ginan parte hartzeko prest, baina intendenzia ere bertan zauan, Oñati-Ondarru eta abarreko 16 lagun egunero animuak ematen eztarrixak urratzen!!! Azken astian egualdixa begiratzen, 4 etapatatik 2 egun elurra, 1 eurixa eta zapatua eguraldi ona espero zala ematen zuan. Guretzat lehenengo hiru egunak panorama horrekin ez dia onak, segurtasunagatik behe partian piñarixetan trazatzen dabelako lasterketa, eta kriston bañerak itxen dia eta eskiatzen ez dakigunontzat gogorra izaten da hori. Nik nahixo izaten dot tontorretan ibiltzia, ertzak, malda zabalak eta abar, nahiz eta azken jeitsieran beti pasau bihar piñariren bat. Baina hori e...