Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2010

7 gurutze

Irudia
Aspalditik buruan naukan zazpi gurutze in bihar nabala. Bi urtian behin itxen dan martxa bat da, 3H (hiru Handixen urte berian).
Aurten 3Hra apuntatuta nenguan, baina gero konturatu nintzan kasualidadez ezkontza bat naukala egun berian. Halere, entrenamentu bezela barik, disfrutatze aldera jun ginan martxa hau itxera.
Aurreko asteko Galdaramiñoko proban jeisterakuan badirudi belaunak gehixegi fortzau nitxula, ohitxura faltagatik ero, eta astian zihar Uli ta Leokin korrikaldi bat itxerakuan herrenka bukatu naban!
Hori zala eta, bildur pixkatekin jun nintzan martxa itxera, ze ibilbidia nahiko luzia zan






Hauxe da ibilbidia: Azkoitxixan hasi eta lehenengo gurutzia Erlokua izaten da. Ondoren Aittola kurutz eta salda berua erateko aukera. Karreteratik azkarateraino bajau ondoren Zargoate eta hemendik Hirukurutzetan topo itxen dogu 4.gurutziakin eta lehenengo pika pika hemen itxen da, tontorrian bertan (mesedez, ez dago orotariko ranroberra tontorreraino igo biharrik!!). Hemendik Gorlatik igaro o…

Eta oin ze?

Irudia
Negua bukatuta, eskixak zintzilikauta, argizarixa eman eta gordeta daoz garajian.
Batek baino gehixok galdetu dia, eta oin zer piru?
Ba argi dago udan hemen eskiatzia gaitza dagola. Beste zeozer asmau biharko dogu.
Trabesiako eskixak probau nitxunetik, udan adibidez piriniotara ibilaldi bat itxera jutiak ez nau hainbeste erakartzen. Izan ere, neguan eta udan edozein mendi ixotziak gozamen eta denbora bera ematen dian arren, jeistian demaseko aldia dago, denbora gutxixan eta asko disfrutatzen bajatzen dogulako neguan.
Gainera, neguan hainbeste km atzera eta aurrera in ostian deskantzu bat ere bihar izaten dot. Halere, azarora arte alpinismua itxia ez dot deskartatzen; alpinismoko bide erretzek tiratzen didate orain, txindokiko kresta, midi, balaitous, urriellu mitikuenak aipatziarren; sokak erabiliz emozio pixkat dauken mendixak.
Uda partian itsasua ere asko gustatzen jata. aurten inoiz baino alperrago nabil, onuzkero urpera edo surf itxera dexente junda nauan aurreko urtetan. Ia aste honet…

Aspaldiko plana

Irudia
Azkenengo urtetan ixa udaberriero itxen saiatzen geran plan baten momentua allau zan berriz ere. Behin elurrak asentautakuan, mendixan gabez ibiltzia gustatzen jaku, eta aspaldiko urtetan Aneto ilargi betian itxeko intentzioz gabiz.
Plana borobiltze aldera, zapatuan Aneto tontorran hegoaldeko bailarari izena ematen dion Ballibierna tontorra itxen saiatzia zan helburu, kuriositatez, Aneto izeneko herritxik itxen saiatzen gera, preziski piriniotako mendi altuenari izena ematen dion herritxik barrena (Aran eta Boi bailaren ingurutik, ez benasquetik!). Hemendik mendiko pista bat jarraituz Llauseteko estanyra igotzen gera, ixa 2200mrarte daguan errepide txar batetik. Estany-a pasatu eta culebres eta ballibiernako tontorrak batzen ditxuan kresta pasatzen dogu.
Ondoren jeitsi eta denborarik galdu barik furgonan mendikate guztiari buelta ematen diogu Benasqueraino, eta hemendik besurtara igotzen gera, xiexta bota eta gaberdixan Aneto tontor alderuntz abantatzeko ilusioz.
Aurten ere haserako plan…