Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2013

Despedida?

Irudia
Aizkorriko maratoiagatik Apirilan bukaeran eskiatziari kolpetik utzi izana nahiko traumatikua izan zan neretzat, batez ere ikusita lagunak eskiatzen segi dabela, eta gainera sekulako baldintzak zeudela oindiok eskiatzeko! Baina materixala jada gordeta, eta pereza pixkat ere ematen zidan berriz ere traste guztixak ataratzen hastiak. Maratoia pasata, belauna ere erdipurdi geratu jata, eta nahiz eta korrika ibili naizen, beti minekin bukatzen dotela ikusirik, ze demonio, berriz ere eskixak hartu eta mendira juteko ordagua bota naban! Ekainan erdixa, 15-16ko astebukaeran eupara bat bota naban, eta Salak eta Enrikek erantzun zaben. Zapatu arratsaldian urten eta Neouvielle ingurura jutia erabaki genduan. Normalian inguru honetara Maiatzan erdi aldera etorri izan naiz, makina bat urtian segidan errepikatu naban, baina aurten izan da inoizko elur geruza handixena ikusi dotena Oredoneko presa inguruan! Zalantzan gaozen hemendik dauden bi aukeren artian zein hautatu, Neouvielle ero Estaragn…

Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Irudia
Aurreko sarreran Erraldoi txuriak ez genduala egin eta libratu ginala aipatzen naban arren, justo astebukaera berian Aizkorriko maratoian parte hartzeko dorsal bat lortu naban.
Batetik urten eta beste batian sartu, hau dok hau paraderua!
Antxitxika ez dot gehixegi egiten, beti hanketan problemekin bukatzen dotelako, baina halere, horrelako erronka bati ezin ezetz esan! beti amestu izan bait dot lasterketa honetan parte hartzia.
Baina... hilabete exkax geratzen jakun!
Beraz, entrenamendua argixa zan, korrika, ondoren korrika, eta azkenik korrika egin biharko naban. Gorputza ohitxu, ibilbidia ezagutu eta sasoia hartu!
Hiru aste besterik ez, ze azken astian indarrak kargatzen laga bihar da.
Mendi lasterketak, mendi martxak eta gure kasa, jo ta fuego ibili ginan entrenatzen. Astebukaeretan posible zanian aizkorri bertatik ere egin genduan ibilbidia.
Azken aurreko astian, baina, akats bat egin naban, nekia metatu nahixan roskatik pasatu eta azken entreno fuertia izango zan Elgoibarko itzu…

Eibarko KDrekin irteera

Irudia
Pixka bat albo batera utzita neukan bloga, baina banator bueltan!
Alpeetatik itzuli ondoren, Eibarko KDk martxoan eguraldi txarragatik atzeratu zaban Mendi Eski irteera tokatzen zan. Plazer bat izaten da Eibartarrekin jutia, giro aparta egotiaz gain oso ondo antolatzen ditxuelako irteerak, eta aurtengua ere halaxe izan zan.

Autobusak zapatu goizian batu gintuan Eibarren, Elgoibarren eta Donostian, eta Pont D'espagnera jun ginan. Handik eskixak jantzitxa Batximañako aterpetxe berrira jun ginan (Panticosa gainian) bidian mugako tontorra eginaz.

Biharramunean jaiki eta Batanes ingururuntz jun eta handik Panticosa aldera jeistia zan asmua.
Ni hurrengo astian izan bihar zan Erraldoi txuriak estraineko proban parte hartzekotan nenguanez, bi egunetan ibilbidiak pixkat luzatu nitxuan, baina taldeko batzurekin momentu gehixenetan.
Argazkixok konturatuko zeratenez, normalian eukitzen ditxudanak baino hobiak dia. Bai, asmatu dozue, ez dira neriak, Salanak baizik.




Bueno, nik ere atara naban a…