Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2015

Morkaikoko emanaldiak, gogoetak

Irudia
Berriz ere enpoiatzen hasi naizenetik, irteeren inguruan idazteko denbora gehiegirik gabe nabil, baina oraingoan ahaztu aurretik gogoeta batzuk egin nahi ditut azken emanaldien harira, eta zuekin elkarbanatu nahi ditut (inork komentarixorik eukiko balu, ongi etorrixa izango da aberasteko).
Txirios, Alberto eta nik egindako emanaldixakin hasi zan Morkaikon aurtengo egitaraua. Plaza ezberdin batian toreatzia tokatu jakun, Lanbroa tabernan (orain arte kultur etxe edo musika eskolako auditoriuan izan ohi dira). Plazarik zailena, 20 urtetik gora daramatzagulako taberna horretatik atera ezinda, kar kar.
Egixari zor, nik ez nuan uste ostegun batian pintxopotian ondoren arrakasta askorik edukiko zuanik, ez eta pintxopotian muturra berotuta, jendian ixilik emanaldi bat entzuten egongo zanik, baina erronkak gustoko dauzkadanez, eta konklusiuak ataratzeko gauzak probatu bihar dirala pentsatzen dotenez, plazer bat izan zan Morkaikokuek planteatutako esperimentu honetan parte hartzia. 21:00ak ald…

Mendizaletasuna: bizitza estilo aktibo eta osasuntsu baten oinarri (Hitzaldia Azaroak 18, eguaztena): Unai Arrieta

Irudia
Ez dot propaganda egin nahi Unai lehengusua dalako. Ez dot propaganda egin nahi kirolari profesionala izandakoa denez, kirolean daukan eskarmentuagatik. Ez dot propaganda egin nahi Sikologian litzentziatua delako, kirol sikologian eta zahartzaro aktiboan espezialista dalako. Eta ez dot propaganda egin nahi umetatik mendian elkarrekin ibili izan geralako.

Propaganda egin nahi dot hainbeste hitzaspertu egin ditugulako bizitzaren filosofiaz, askotan eguna argitu arte. Hain interesgarriak diran kontuak primeran azaltzen ditualako, ikerketetan oinarrituta. Bizitza zoriontsu baten gakoak aipatuko dituela ziur nagoelako, gorputz eta buruko belar txarrak kendu eta baratze emankor bat edukitzeko, ohiturak, elikadura, kirola, natura eta abar luze batetaz hitzegingo duela pentsatzen dudalako. Unaik hori transmititzeko gaitasun ikaragarria daukalako, zalantzarik gabe esaten duena ikertu duelako, eta ikertutakoaren emaitzak barneratu dituelako.


Hemen Morkaikok egin duen aurkezpena:
Herrialde garat…

Kanpazar-Barazar: Elgoibar-Amurrioren 2.etapa

Irudia
Elgoibarko RAID-a egin biharramunean, igandian, lehengusuekin neukan hitzordua. Elgoibartik Amurriora oinez juteko planan bigarren etapa, Kanpazarretik Barazarrera egin nahi genduan.
Infraestruktura konplikatuagua zan aurrekuan baino. Barazarren furgona laga nahi nuan domekan bueltatzeko, eta zapatuan RAIDak egun osua eramango zidanez, barixakuan Barazarrera jun nintzan, furgona han laga eta bizikletaz egin nuan ibilbide honen zati bat kontran, Urkiolaraino. Ondoren Atxartetik Abadiñora bajau eta trenez bueltatu nintzan Elgoibarrera, pixkat estresauta, ze oindiok RAIDeko materiala prestatube, eta bizikletan arazo bat neukan plato txikixakin. Baina hori ere konpondu genduan garaiz!
Domekan Nagore ere animatu zan gurekin etortzera, eta Ansolakin jun ginan Abadiñoko Eroskira, han Unai batu Amurriotik zuzenian etorri zalako, eta danok batera Kanpazarrera!
Udalatx igo edo ez zalantza egin genduan,baina sekulako paliza izango zala eta, pistatik bordeatu genduan tontorra, Besaideraino

Egurad…