Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Apirila, 2011

Gavarnie ingurua

Irudia
Aurten gutxitan iritsi naiz Gavarniera. Leku eder bezain erosoa da, kotxetik jartzen dituzu eskiak udazkenetik hasi eta udaberrira arte. Agian horregatik, urte dexentetan komodina izan delako, aurten gutxitan joan gara bertara, eta guztietan lasterketen inguruan. Cronotoyren bezperan jendetzatik ihesi joan ginen, eta Derby 3000n lasterketa egitera. Bietan demaseko hotza, baina oroitzapen oso onak etorri zitzaizkidan, batez ere munduko kopakoak, nola ez, lehenengo euskalduna izan bait nintzen bertan! Astebukaera honetan ere komodina izan da. Apirilaren erdian egon arren, Maiatzaren erdiko elur baldintzak daudenez, hau da, elurra altueran bakarrik dagoenez, hasi dira segurtasunagatik negu guztia itxita egoten diren mendi pistak zabaltzen. Balaitousera doan pista zabaldu zutela enteratu ginen. Halere, aurreko urtean egin genuenez, aurten Vignemale aldera joateko gogoa geneukan Ossue bailaratik. Hau Balaitousekoa baino beranduxeago zabaltzen duten arren, jada bide horren inguruan elurrik

Udako astebukaera

Irudia
Aste honetan ere demaseko beroa egin du. Halere, gezurra iruditu arren, guk berriz ere eskiatzera joateko plana egin dugu. Piriniotako lasterketak bukatutzat emanda, aste santuko alpetarako irteera daukat buruan. Horrek zera esan nahi du: Alpinismo pixkat, ibililaldi luziak eta jeitsiera teknikoak praktikatzeko biharra. Horrez gain, denboraldi guztixa karreretarako entrenatzen bakarrik pasatzian pena ere badaukadanez, hori dana koktelera batian sartu, eta honako plana urten zan: Zapaturako, Arriel Soqueseko bailaratik. Aurreko urtian ezagutu genduan bailara hau: Callou de Soques . Bailararen mendebaldeko orientaziua klabia izan zan irteera aukeratzeko, eguzkixak arratsaldian jotzen dabalako hemen. Interneten begiratzen, Fidel Mendiaren blogian tontor hau aurreko astian in zabala ikusi genduan, eta Fidel beste maila batian egon arren, saiakera itxia pentsatu genduan. Ibilbidia ez zan nahi besteko luzia, baina horrela komeni aurrikusitako beruangatik. 7:30etan jaiki eta 45bat minutuko

Errexiltar Andres

Irudia
Aurten ere iritsi da proba berezi honen astebukaera. Izenak berak dioen bezela, lasterketa baino, trabesia bat da, eta ez alperrik hemen inguruan egiten dan probarik zaharrena. Picosen egiten da, eta guretzat picosera juteko aukera bakarretarikua izaten da, normalian eguraldixak eta elur kalitatiak ez bait dau picosen laguntzen, azkenian distantzia berian piriniotan sartzen gera, eta han elur kalitatia eta eguraldixa hobiaguak izaten dira normalian. Hala ta guztiz ere, alpinistontzat leku berezixa da picos, bere mendixen edertasuna gogortasunak ematen diola esango nuke. Gaurkuan ere seguruenik aspertuko zaitxuet nere txapakin, baina beti bezela Regil gorabeherez beteta egoten da. Aurreko urtian adibidez, berandu urten ginan. Pena bat, ze hona ez da piriniotara beste jende etortzen, eta beraz, aurre aurrian ibiltzia erretzagua izaten da. Halere, aurten ni beste txip batekin nauan. Lanagatik eta gainontzeko konpromezuengatik hilabete osua batere entrenatu gabe ibili naiz, eta astebukaer