Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2013

Eskerrik asko Andoni!

Irudia
Umetatik eskiatzeko zortea euki dot. Iraupen eskixa itxen naban, baina mendizalia izaki, iraupen eskixen mugetan ezin konformatu. Mendiko eskixa probatu nabanetik zeharo katiatu nintzan. Ahal izan nabanian bigarren eskuko materiala erosi, eta urte berian Gipuzkoako txapelketako B ibilbidera jun nintzan lagun batekin. Pare bat urteren buruan Mendi eskiko euskal herriko txapelketa egitera animatu nintzan, oinguan distantzia luzera, bukatuko naban jakin gabe. Estrainakoz bi egunetako proba izan zan Derby 3000rekin batera. Hurrengo negurako, burua bero bero eginda, federaziotik gabonetan antolatu zaben mendi eskiko ikastaruan izena eman naban. Han agertu, taldiak osatu, eta esperientzia pixkat geneukanok Andoni irakasle eukitzeko zortia euki genduan 4 egunez. Zalantzarik gabe, ikastaro hark inflexio puntu bat jarri zaban nere bizitzan. Eskixagatik bizi zaban pasiua transmititzen zaban Andonik. "Eskiatzea kuadro bat margotzea bezelakoa da, mendi bat ikusten duzunean imajinatzen dez…

Maripotzu eta Idotorbera Roleski igoera 2013

Irudia
Aurten inoiz baino jende gutxiago elkartu arren, primerako eguna egin digu.
Goizean 9:30etan Maripotzuraino igo gara lagun artean goizeko freskura eta eguraldi ona aprobetxatuaz, eta 12:05etan, txirrindularien ondoren atera gara Idotorbera kronoaren kontra Roleskietan.
Iruñatik hiru lagun etorri dira, beraz, herriko hiru eta Iruñako beste hiruk egin dugu igoera.
Txirrindulariek eta hauek ikustera igotakoen animoak hartuta, aurten estrainekoz, neska bat izan da Rolleski probaren irabazle, Iruñako Cintia Martinez.
Cintiak, gainera, nesketako errekorra jarri du 26:30eko denborarekin. ZORIONAK CINTIA!! Esan beharra dago baita ere, lehenengo neska izan dela patinatzeko estiloan egiten ausartu dena. Horrekin bakarrik, bere indarra eta sasoia agerian utzi ditu. Halere, hurrengo urtean klasikokoekin etorriko dela esan du, uste baino askoz gogorragoa egin zaiolako.
Hurrengo egunetan igoko ditugu argazki eta bideoak. Bitartean, hemen sailkapena
SAILKAPENA


Elgoibarren.net-eko argazkiak









2009ko prob…

Elgoibarko Rolleski eguna 2013

Irudia
Badator aurten ere Elgoibarko Rolleski eguna!!!


Aurreko urtean bezela, lehenengo Maripotzura igotzeko geratuko gera, goizeko 9:30 aldean IMHko bide gurutzean
Ondoren, Txirrindulariak 12etan aterako dira Idotorbera igoera kronometratuta egitera. Hauen irteera ikusi eta 12:20 aldera aterako gara gu rolleskietan Idotorbera. Lehenengorako ez da izena eman behar, baina zenbat agertuko zareten esaten badiguzue, Maripotzutik kotxez jeisteko lekuak gordeko ditugu.
Bigarren igoerarako izena eman behar da kronometratua izango delako. Debalde izango da eta hemendik egin dezakezue:
Izena emateko klik hemen edo azpiko formularioa bete
edo 11:30etatik aurrera foruen enparantzan (Udaletxeko plazan) egongo den mahaian
Kedada Maripotzura: Distantzia hemen ikusi dezakezue
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3304941

Igoera kronometratua Idotorbera
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=414134

Hemen aurreko urteko bideoa


Izen ematea debalde izango da. Hemen egin daiteke:
Kargatzen...
edo Urriak 1…