Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2013

#pierra-ri buruzko txioak

Pierraren bezperan

Irudia
Aurreko urtetan ere jarraitu dot pierra, batez ere Leo eta bixok egin genduanetik, baina aurten hiru elgoibartar pierrara jutiakin, ez dakizute zenbat gogoratzen ari naizen.
Neretzat berriz, izena emateko fetxa txarra martxua, lanez lepo ibiltzen naiz eta.
De 2013 Martxoa
Halere, zapatu goiz honetan Txiriosekin osteratxua egiteko aukera euki naban. Aste osuan ariketa fisikorik ez dot egin lanagatik, eta ikaragarri ondo etorri jatan butreaitzeko bueltia. Eguraldixa eta elurra ez ziran beste munduko ezer, baina hemen eskiatzia beti da handixa
De 2013 Martxoa
Butreaitzera pare bat buelta eman ostian, urbixa aldera jun ginan. Bueltatxua eman, eta gehixegi nekatu gabe bazkaltzera etxera
De 2013 Martxoa
Luxu bat!


Txapa bat naizela esango didazuen arren, eta behin besterik egin ez doten lasterketa hau idealizatuta daukadala ere pentsatuko dozuen arren, haseran esanda bezela, ez dakizue zelako oroitzapenak etortzen jatazen. Izan ere, gu Pierrara jun aurreko azken eskiadia Txiriosekin egin naban…

Errexiltar Andres

Irudia
Iritsi da aurtengoz ere Pikosera osteratxua egiteko unia. Ohitxura asko ez daukagun arren, ikaragarri gustatzen jataz Europako Pikuak. Andres de Regil zanan omenez bere ondorenguek egiten daben karreria guretzat berezixa izaten da, normalian Euskal Herriko kopako tenporadan bukaera markatzen dabalako.
Oindiok lasterketa batzuk egingo ditxugu, baina atzerriko lasterketak izango dira, eta horregatik ez gara danok ikusiko lasterketa guztixetan. Batzuk Benasquera juteko asmotan dira, ondoren Pierrara, gero Conangles edo Adamello, eta azkenik, apirilan bukaera aldera Gigantes Blancos (Aneto-Perdiguero-Posets) edo Mezzalama izango dira falta diran lasterketak. Edozein kasutan, leihakortasuna galdu gabe, baina presio gutxiagokin egingo diran lasterketak izango dira.
Beraz, Euskal Herrikuok, eta MELTekuok ixa osorik juntauko geran azken lasterketa izaten da Potesekua, eta zer hoberik pote batzuk hartzen ibiltzia baino? Denboraldixan zihar batera lo, jan, eta beste gauza asko egiten ditugun ar…

Izabako triatloia

Irudia
Astebukaera honetan akordatu naiz nola jun ginan lehengusu Oier, oin lankidia dan Harkaitz eta bere lehengusu Anartz, orduan Eibarko KDko iraupen eskiko korrikalarixak laurak, Candanchura. Oier gida baimena atara berrixa izango zan, bota 20bat urte eukiko zitxuala, kuatrolatas gorri haren txoferrak (eta atera kalkulua bestiok!). Urtarrileko lehenengo astia izan leiken, zapatuan Bizkaiako iraupen eskiko txapelketa jokatu genduan, ondoren Oierrenian afaldu eta lo, eta hurrengo egunian Ansora jun ginan, gurekin iraupen eskiko lasterketa taldian aritzen ziran batzuk parte hartzen zaben Ansoko triatloia ikustera.

Ez dakit ordurako Oierrek eginda eukiko zaban Jacako triatloia, ze akordatzen naiz epoka haietan entrenatzen ibili zala, eta ez hori bakarrik, Jacako triatloia bukatu ere egin zabala!!!

Edozein kasutan, zalantzarik gabe, Ansoko hura izan zan nik estrainekoz triatloi txuri bat ikusi nabanekua. Ondo grabatuta daukat buruan!
...Kuatrolatasian laurok, Ansoko errepidian go…

Izarraitzen botatako hautsa

Irudia
VallFoscatik alperrikako bueltia eginda etorri ostian, meteuak esanda bezela, elurra botaala egon zan domekatik. Teknologixa berrixekin, lanetik urten aurretik jakin naban Madarixan demaseko elurtia zaola (handik zabizen lagunak egun osuan wassapak bidaltzen!). Hartara, eskixak hartu eta ixo nintzan.
Ni allau orduko azkaratetik aittolarainoko bidia garbitxu zaben, beraz, nere informatzailiak baino gorago igo ahal izan nintzan.kar kar kar
Madarixan aparkau naban, bertatik Erlo egiten saiatzeko. Aittolaraino igotzeko aukera banaukan, baina goixan aparkatzeko ez zan ondo egongo eta behetik saiatziak ere ilusiua egiten zidan, elurtia demasa zan eta.
Azkenian elur gehixegi egixa esan, bidia zabaltzen jun bihar izan bait nintzan bide guztixan.
aittolako parkin gainera iristerako gehixegi berandutu jatan, eta erlora bidia zabaltzen ez nintzala iritsiko ohartu nintzan. Beraz, pinarixan gora ekin nion, gutxienez jeitsieratxo bat egin ahal izateko basuan
Halere, gora orduko ilundu jatan, eta ez…