Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2012

Atxerito

Irudia
Domekan Lintzara jun ginan, hemen egon dan elurtia ikusita, han kriston elurtia egongo zalakuan. Asmua zera zan: Hiru erregeren mahaira ixo, ondoren petretxemara juteko eta azkenik "la pakita de lizarrola" ixo eta lintzara zuzenian jeisteko asmotan gerturatu ginan, baina domeka goizian horruntz ez zauan elurrik, eta iraupen eskiko pistetan barrena Atxerito alderuntz jutia aukeratu genduan.

De 2012 Otsaila Pistako elurra gogorra zauan, baina pistaz kanpo arrandegikua; gabian ez zaban nahikua hoztu eta elurra usteltzen zauan beruagatik. Halere, altuera hartzen jun ahala, elurra gogortzen jun zan, eta bada ezpada kranpoiek jarritxa igo genduan dexente.
Igoeran zati handixena ixa tontorreraino horrela egin genduan, eskixekin bizkarrian

De 2012 Otsaila Atzian ikusi leiken bezela, la pakita de lizarrolan ez dago elurrik, hartaz, petretxema eta hiru erregeren mahaira bidian lehenengo zatixan ere ez!

De 2012 Otsaila Ozako basoan, atxerreko gazteluan edo bisaurin-aguerri aldean ere egoe…

Aratz, skiing on the rain

Irudia
Atzoko egunaren ondoren, baldintza onak eta elur kantidadia ikusita, Naparruako pirinio aldera jun biharrian, gaur Araiatik Aizkorriko mendilerrora juteko plana egin genduan. Eguraldi txarra etorriko zanez, buelta ahalik eta handixena egiteko, goizian goizo urtetzia pentsatu dogu. Asmua, Araiatik Urbixa ingurura gabez urten, eta eguna argitzen hasterako hemen daguan panorama ikustia zan, Aloña aldera, edo Aketegi aldera, edo eta bueltan Aratz egitia zan plana.
Goizeko 5etan jaiki, eta 6ak alderako Araian ginan, baina... eurixa barra barra. Kaka!!! Frentiak harrapatuta gaozen jada. Penaz, oraindik zeozer egin ahal zala pentsatzen, eskiatzeko botak ere jarri ditugu, baina furgonetatik ateratziaz bat konturatu gera botatzen ziharduanakin ez ginala urrutira allauko.
Botak kendu, furgonako ohia montatu eta lotara!
Bizpa hiru ordu ondoren esnatu gera, eta oraindik ere euritxan. Hain goiz hara jun izanan penaz, baina gutxienez aprobetxatu bihar genduala pentsatzen ixo gera Aratz aldera azken…

Gorbeian eskiatzen

Irudia
Ez da erretza izaten hemendik gaurkua moduko baldintzak topatzia, kriston girua, elurra eta ibilbidia. Zalantzan ibili ginan gaurko ze plan egin, eta badirudi bete betian asmatu dogula. Hitzak baino nahixo izan dot irudixak uztia.
Aurrera bideo klipla


GPSan datuak hemen


Luchon HM

Irudia
Aurten ere Luchon Haute Montagne mendi elkartiak antolatuta, Luchoneko Challengea jokatu zan jun zan domekan. Laugarren urtia da hara juten gerana. Jun ginan lehenengo urtian Frantziako txapelketa izan zan, hurrenguan ez zan txapelketa batian ere puntuagarrixa izan baina aurrekuan asko gustau jakunez, bueltau ginan. Azkenengo bixetan berriz, Euskal Herriko bakarkako txapelketa eta Euskal Herriko koparako proba puntuagarrixa izan da proba.
Oueileko Burgoan jokatzen da proba hau elurra dagonian. Bestela inguruko pistaren baten inguruan egiten da. Antolakuntza lanetan urtero bolondres talde bera aritzen da. Gure aldian nagusixak diran arren, eskixekin primeran moldatzen dira eta ibilbide oso politxa egiten dabe. Apika dorsalak banatzeko orduan ez daukate bizkortasun asko, baina mendizale autentikuak dira bolondresok. Aupa zuek!!!


De 2012 Otsaila


Pena pixka batekin urten ginan haruntz, gertuago ere primerako elurra zauan eta! Baina aurten ere kopako lasterketak egiteko helburua jarri nion …

Karakateko gaina duk horren lekuko

Irudia
Aurreko astian karakaten egon nintzan. Neguan ohikua daukaten bezela, gabez. Oinguan halere, zeozer ezberdina zauan, elurra karakateko gainian.


Elurra egon edo ez, ohitxura daukat beti tontorrian plaka batian daguan bertsua botatzekua, batez ere bakarrik ixotzen dotenian. Alex-i norbaitxek idatzitako bertsua da, gure kintakua izango zan Soraluzeko Alex, Txanbuan laguna, batera ezagutu nitxuan bixak. Hura ezbeharrez jun zan gazterik. Ikaragarri gustatzen jata bertsua:

Lagun hintzenik Alex
Ezin dogu uko
gure adiskidantza
ez dok agortuko
Sortaldean Izarraitz,
Sartaldean Urko
Elur nahiz eguzkitan
Gaituk elkartuko
Karakateko gaina
dok horren lekuko.

Eguzkitan baino, elurretan elkartzia izaten da neretzat politxa, eta oinguan argazki bat atara naban tontorrian, blogian hauxe publikatzeko asmoz.


De 2012 Otsaila


Duela urtebete inguru ezagutu naban  Iñaki Ruiz . Bistaz ezaguna izan arren, Altitoyen topo egin genduan, eta arrazkeroz karrera batzutan topo egin izan dogu. Tratu gutxi euki arren, …

Elurra EHn

Irudia
Siberiako hotza zatorrela, baina Siberia-Gasteizera ez da gehixegizkua allau. Bai, etorri da, hotza eta elurtia, biharra bazaguan eta, baina ez demasekua, mendeko hotzena, edo azken 50 urtetako hotzenetik oso urruti egon dalakuan nago.
Halere, aurreko ostegunian hasi zan elurra botatzen. Ostegunian ez, baina barixakuan bai, biharretik bueltatu, fondoko eskixak hartu eta jun ginan Zaldibartxora (Sarriatik Gorbeiako magaletara).
EHn sarri pasatzen dan bezela, elurra behera allatzen danian ez da eskiatzeko elur ona izaten, haize korronte kontinental lehorrak ekartzen dau elur hori eta hotz asko eta hezetasun gutxi eukitzen dau normalian. Oinarrizko kaparik ez dagonez, elurra zeharkatu segitxuan jotzen dozu lurra eskixekin.  Elurran kalidadia bai, ikaragarrixa izaten da (bolumen berian hezetasun oso gutxi eukitzen dau, hotz eta haize asko dauka elur partikula bakoitzak), baina haize pixkatek elurra edozein lekutara barreiatzeko arriskua ere egoten da.
Ez dakigu zergaitik, baina Zaldibartx…