Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: July, 2011

Podiumaren inguruan berriz ere

Irudia
Hau ratxa azken aldian! Berriz ere podiumaren inguruan ibiltzea tokatu zait astebukaera honetan ere, eta oraingoan ere ondo sufrituta, ez pentsa!
Aranek adarrak jartzen laguntzeko eskatu zidan. Bere nahiari kasu eginaz, barixaku arratsaldean bizikleta hartu eta jarri genizkion, gurpil eta kateari azken ikutuak eman, eta dena prest utzi genuen zapaturako.
Zapatu goizean buelta bat eman, eta eguerdian hasi ginen martxan, lehenik dortsala hartu, ondoren neoprenoa zebra mejilloiagatik desinfektatu, eta bazkaltzera. Bazkal ostean Landara joan ginen bizikletak uztera, ondoren zapatillak uztera Gasteizera berriz. Aldaketa bakoitzeko trasteak ere bertan utzi genituen. Uff, ze estress! eta txarrena, egun osoa alper alperrik bueltaka.
Domekan lasterketa eguna, goizean landara joan, eta fresko eta sirimiria zegoen. Lehenik Triatloi Sprinta jokatu zen. Elgoibartik Iñaki eta Urbik parte hartu zaben:

De 2011 Uztaila
Denboretan begiratzen badozue, bixen tartian orain errege familixakua dan Urdangarin ge…

Ospakizunak

Irudia
Javiren txapela ez da gutxiagorako izan!
De 2011 Uztaila
Hitzak soberan daude
De 2011 Uztaila
eta bide batez lagun zaharrak ere tartean. Ultrabeñat topera jartzen hasi ei da berriz
De 2011 Uztaila
Nik ere esan beharra daukat Blogaren oihartzuna Javiri zor diodala, pare bat urte idazten jardun ostean oraintxe egin delako ezaguna nere bloga.

Negua bukatu zenetik elkartzeko plana geneukan, baina ez genuen horretarako astirik ateratzen. Azkenean, Javiren txapela aitzaki, afari bat egin dugu.
De 2011 Uztaila
Javiren kontuak entzun eta bide batez, neguko bidixo batzuk ikusi... hori berotua!!!
De 2011 Uztaila
Eta influentziak zer ete diran! Andoitzek Morkaikoko presidente bezela, Javi, Jon eta Ixakari gonbita pasa die, karakateko igoerara baldin badatoz, izenematea debalde eta ondoren bazkarira gonbidatuak daude.

Ehun milaki dagokionez, Eduren blogean aurkitu dezakezue elgoibartarren informazio aparta. Bide batez, gorantziak besteeri ere, Ultrabeñat, Sousa, Mutrikuko Iñaki (blogeko jarraitzaile berrixa…

Ehun milak-Javi Dominguez

Irudia
IKARAGARRIA!!!
Oraindik sinestu ezinda nago, Javik irabazi du aurtengo ehun milak!!!!
ZORIONAK JAVIIIII!!!! OEOEOEOE



Atzo Azkarateko gainian, Elgoibartarrok probari ongietorrixa eman ginonian 8. pasatu zan Javi bertatik. Aurten on-line ikusteko aukera zauan Ehun milaken webaren bitartez eta gabian zihar denborak jarraitzen ibili ginan. Gaba aurrera zixela, Azpeitiatik usten dot 4. zijoala ikusi genduan.

Javik, gurekin ibiltzen dan arren, kriston kualidadiak dauzka ta antxitxiketan asko itxen dau. Distantzia motz eta ertainetan oso ondo moldatzen da, eta luziaguetan are hobeto. Halere, hain proba luze batian edozer gauza pasatu leike: Txorkatilla bihurritxu bat gabez, erorketa bat, deshidratazioa bat eta ondoren ur gehiegi edatearren tripako minak... ordu asko dira eta "mekanika" ondo zaintzeaz aparte zortea ere derrigorrezkoa da, edozeini ia ia edozer gertatu ahal zaiolako.
Probaren aurretik berak esan zidan oso lasai hasten saiatuko zala, burua hotz eraman beharra zeukala. Dista…

Eski lasterketak

Irudia
San juanak pasa ostian, negua ate joka daukagunez, bideo freskagarri bat ekarri nahi izan dizuet hona giroa hozten joateko. Lasterketa bat da, baina ez da ohituta gauden lasterketa tipoa.
Lasterketa hau ez da guk normalean egiten dugu tipokoa, hau da, ez da igo eta jeitsi nork denbora gutxienean egin. Hau Free Ride proba bat da.
Baina ez da ezta ere Free Ride proba arrunt bat, non igogailu mekanikoak erabiltzen diren igoeraren zati handi batean, edota kasurik basatienean helikopteroa.
Kick the Vick izeneko proba honen berezitasuna norberaren esfortzuz baina presarik gabe igotzen dela da, eta horrexegatik ekarri nahi izan dut mendiaz eta naturaz gozatzeko proba hau hona.
Enjoy it!



Eka,horra juten bahaiz arrasatukok!

Elgoibar-Araia

Nahaste borraste ondoren, berriz ere dortsalik jarriko ez nabala esan arren, sufritxuko ez nabanik ez naban esan, eta konturatu ordurako beste enbajada batian sartuta nauan.
Aspaldi, Javik komentatu zidan ehunmilak egitera animatuko zala. Esan nion animatzen bazan, egunen batian entrenamendu moduan biharretik urtendakuan Elgoibartik Gasteizera jungo ginala. Total, bera apuntatu zala, eta lasterketa bi aste barru danez, aste honetan jutia besterik ez jakun geratzen.
Javikin plana erdi eginda neukan, Oñatira furgonan jungo nintzan, furgonan jatekua laga eta handik bizikletan bueltatuko nintzan etxera. Oñati erdiko puntua izanda, horniduraz gain, erretiratzeko asmua eukiz gero eskape moduan laga naban furgona.
Javik gauza bera egingo zaban. Ez zekien Elgean edo Araian, furgona laga eta bizikletan bueltatuko zan Gasteizera.
Beste zoro hauetako bat da edu. Berari ere abixua pasatu nion. Izan ere, KALABERA HIRUKOTEA 100milak taldeka egiteko asmotan dira eta azken entrenoak egitea tokatzen zan.