Podiumaren inguruan berriz ere
Hau ratxa azken aldian! Berriz ere podiumaren inguruan ibiltzea tokatu zait astebukaera honetan ere, eta oraingoan ere ondo sufrituta, ez pentsa!
Aranek adarrak jartzen laguntzeko eskatu zidan. Bere nahiari kasu eginaz, barixaku arratsaldean bizikleta hartu eta jarri genizkion, gurpil eta kateari azken ikutuak eman, eta dena prest utzi genuen zapaturako.
Zapatu goizean buelta bat eman, eta eguerdian hasi ginen martxan, lehenik dortsala hartu, ondoren neoprenoa zebra mejilloiagatik desinfektatu, eta bazkaltzera. Bazkal ostean Landara joan ginen bizikletak uztera, ondoren zapatillak uztera Gasteizera berriz. Aldaketa bakoitzeko trasteak ere bertan utzi genituen. Uff, ze estress! eta txarrena, egun osoa alper alperrik bueltaka.
Domekan lasterketa eguna, goizean landara joan, eta fresko eta sirimiria zegoen. Lehenik Triatloi Sprinta jokatu zen. Elgoibartik Iñaki eta Urbik parte hartu zaben:
De 2011 Uztaila
Denboretan begiratzen badozue, bixen tartian orain errege familixakua dan Urdangarin geratu zan.
Josemak ere parte hartu zaban triatloian, eta berarekin komentatu naban bezela, ze pena bandera errepublikarra ez geneukala eskutan bera animatzeko, kar kar kar
Sprintaren ondoren, Elite eta adin taldeen txanda etorri zan. Distantzia ertaineko triatloia zan, 1900 igeri, 90km biziklean eta 21 antxitxika. Hainbat triatloitan parte hartu daban Ibon izan zan Elgoibarko ordezkari bakarra. Honetarako klasifikatu beharra zegoen, eta horrelaxe egin zuen Ibonek maiatzean Madrilen.
Igerian oso ondo atera zen. Ondoren bizikletan ere dotore ibili zen, baina badirudi antxitxika pare bat postu galdu zituela, teorian galdu behar ez zituen postuak.
Edozein kasutan, guretzat txapelduna haiz, Ibon!!!
Eta azkenik, distantzia berean, baina Open kategorian, aurretik klasifikatu gabe Aran atera zen. Beldur zela zioen, ea ez ote zuen bukatuko. Open kategorian mutil nahiz neskak batera atera ziren, elitekoak baino 25 minutu beranduago.
Uretatik azkenetarikoa aterako zela usten genuen, baina kategoria osoko erdi inguruan atera zen eta nesketan lehena.
Ondoren bizikletako 90kmak geratzen ziren. Haizearen kontra babestea garrantzitsua zen, horregatik jarri nizkion adarrak, jeje
Bizikletan ere lehena iritsi zen, nahiz eta atzetik gertu zetorkion Laura Gasteiztarra, eta hau korrikan oso ondo ibiltzen da, maratoiren bat ere irabazia duelarik.
Azken proba gustora hartu zuen, baina maratoi erdi bat geratzen zen oraindik.
Esperota bezela, segituan pasatu zuen Laurak. Ondorengoeri distantzia nahikoa ateratzen zien gehiegi ez kezkatzeko.
Behobia bat egitea edozeinentzat kriston erronka bada, pentsa 1900 igeri eta 90km bizikletan egin ondoren zer izan behar den! Erronka bukatzea bera zen, eta halere, maratoi erdia 1:39ko denboran egin zuen.
Bukatzean malkoren bat ere atera zitzaiola esango nuke
baina merezi izan zuen, Open sailkapenean bigarren egiteaz gain, 30-34 adin taldean parte hartu izan balu irabazi egingo luke, lehenago ateratako bere adineko guztiek baino denbora hobea egin bait zuen.
Beraz podiumean berriz ere!!!
Ah, konturatzen ez denean dominaren zinta aldatuko diot
Eta oraingoan animatzaile onenaren saria ematera ausartzen naiz. Irakurleentzat ez da beste munduko inor izango, baina zalantza izpirik gabe esan dezaket parte hartzaile guzti guztiak gogoratuko direla animatzaile onenaz:
Eta hemen probako imaginekin egin dudan bidixo bat

De 2011 Uztaila |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina