Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: September, 2010

Jai alternatiboei alternatiba

Irudia
Oporren ostian, halako batian iritsi ginan Sanbartolo jaixetara! Betiko lez, jaixetan parranda eta lana uztartzen ditxugu, eta hortik urte guztixan ekintzak itxeko dirutxo bat atara (oinguan, hurrengo egunetan aditzera emango dogun bezela, abobauetan laga dogu dirutza bat, udalak Lerun txikiko poligonuan legia betetzen ez dabala iruditxu jakulako. ikusikou zer pasatzen dan).
Txiki eguna jai hartu naban. Ez naiz inoiz izan txiki zalia, eta horretaz baliatuz, plan alternatibo bat in genduan. Gabeko 22:00ak aldian Txoznetan bokata bat jan ondoren urten ginan urteko ilargi beteko aktibidade politxena izan leikiana itxera.
Larraitzeraino kotxez jun ginan. handik 20ºtan urten ginan txindoki alderuntz. Gaba aparta zauan, hego haiziak ematen zabanian ondo egoten zan, baina haizeripe geratzian bero igartzen genduan, eta guri begira goixan ilargi betia!!!! Ilargi betian ohikua daukagunez, ez ginan bide normaletik jun, krestatik baizik.

De 2010 Iraila
Krestako sarreran Hernaniko bikote batekin topo …

Alpe d'Huez bizikletan

Irudia
Dolomitetaik buelta ere bi etapatan in nahixan, Grenoble ingurura gerturatu ginan. Oso inguru maittia daukat nik Ecrins ingurua, eta gaba La Grave-ko parkinian Meije eta Rateau tontorren azpixan pasau genduan
De 2010 udako oporrak
Bixamunian jaiki eta Bourg d'oisans-era jun ginan. Herri hau ezaguna da Alpe d´Huez azpian dagoelako.
De 2010 udako oporrak
Zeharo bizikletara dedikatutako herria da udan. Urtero urtero Tourreko etapa bat bertan bukatzen da. Ez dakit nola lortuko dut€n hori, baina zalantzarik gabe etekina ateratzen diote. Txirrindulariak mimatzen ditxuez, errepideak egokituak, bide bazterretako lurra garbitzeko kamionetak dauzkate, kartel pila bat ibilgailu eta txirrinduen artean bidea partekatu beharraz ohartarazten... zalantzarik gabe nahiko jasangarria den turismo moeta bat bultzatzen dute udan.
De 2010 udako oporrak
Bai, badakit neguan eski pista txikitzaile horrengatik ez direla eredu bat, baina udan nere aburuz bai!
Gainera bertako jendea denaren gainetik kirolaria da! Es…

Eslobeniatik Dolomitetara

Irudia
Bloga zabaltzian Blogero txapa izatia ez nabala nahi esan nion nere buruari, baina daukaten etorrixakin...
Ta oporrekin segitzen Eslobenia lagatzeko momentua allau jakun, eta horrekin gogoetarako lekua ere bai. Eslobenia leku lasaixa da, oso politxa eta erlajantia, baina txikixa ere bada.
Euskal herrixakin konparatzeko bezelakua da, azaleraz 20.273km2 dauzka (EHk 20.947) eta 2.054.199 biztanle dauzka erroldaturik (EHk 3.007.661).
Entzun izan dot EHk independentzia lortuz gero ez lukela etorkizunik izango, baina Eslobeniako bizipenek guztiz kontrakua demostratu didate. Gainera bertan ikusi dogunak nahiko inbidia eman dit. Ez nuke arrazista kutsua izaterik nahi, baina ez zan etorkinik ikusten (ezta errumania edo errusiakorik ere!) eta horrengatik ondorioztatu genduan enplegu lokala dagola, hemen iraultza industrialian gertatu zanan kontrakua eta horrek 1991n independentzia lortzeko nazio izaera izaten lagundu dielakoan nago.
Beste alde batetik oso leku naturala da, esplotazio naturalik ez…

Berriz ere bueltan

Irudia
...eta txapa latzakin gainera!
Tenporada bukatu ostian ekaina eta uztaila lasaitxasuneko hilabetiak izan ziran, lasterketa batzutan parte hartu naban arren.
Udako solstiziotik aurrera eguna mozten hasten danian pozten geranok, negura begira jartzen gera ahalik eta bizkorren. Eta horrela ba, udako oporrez baliatzen hasi dot berriz tenporada berrixa errepideko bizikletan eta mendixan. Blogari ere hasera hori eman nahi diot oporrak zelan jun diran kontatzen.
Eslobenia aldera jun ginan lehenengo. Bai, modako urteera izan omen da elgoibartarron artian. Morkaikoko Eslobenian inguruko proiekziuak eukiko al zaban zerikusixa?
Baina lekutan dago eslobenia! Juteko bidia bi etapatan itxia pentsau genduan eta Chamonixen in genduan geldiune bat

De 2010 udako oporrak

Bizikletak hartu eta Martigny alderuntz pasa ginan, ondoren hemendik col du gd stbernard igotzen hasi, baina gehixegi izan zan oindiok bizikletara ohitxu gabeko nere hankentzat!
Furgona hartu eta Veneziara abantau ginan

De 2010 udako oporrak

V…