Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2015

Elgoibarko itzulia + Morkaiko eguna

Irudia
Berriako blogean jarritakoari jarrituz,

Hemendik nabilen Maiatza guztietan bezela, Elgoibarko itzulixa egutegixan gorriz daukaten data izaten da. Elurrik eta eguraldi onik gelditzen bada bakarrik ordezkagarrixa.

Aurtenguan, gainera, bi eta hiru aste barru 65  eta 55  kmtako bi lasterketatara apuntatuta nago (65ekua ESAITek antolatzen duan EHME eta 55ekua G10M), eta horietara ondo allatzeko testa bezela hartuta neukan Elgoibarko itzulixa.

Orain arte 38km eta 2000m inguruko ibilbidia izaten zan, baina azken bi urtietan ibilbidian aldaketa txiki batzuk egin ditxue, eta 40kmra arte luzatu dabe ibilbide markatua (ze badago markak jarraitzen ez ditxuanik ere, jeje).

Aldaketak aproposak begitandu jataz. Lehena, Hirukurutzetatik behera ibilbide erosoago bat sartu dabe, ze lehengo ibilbidia oso arriskutsu geratzen da hezetasuna dagonian (Akaso 100Milak ere bariante honetatik sartzia ez da ideia txarra).
Bigarrena, Ziardamendiko tontorretik pasatzia da, orain arteko zementuzko pista albo bater…