Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2016

Tuc Armeros ia

Irudia
2015 urteko azken eskiadan, Baguergetik aurrera lo egin genduan lautadan bukaeran. Elurra gorago hasten zan eta zalantzan ibili ginan gorago ixotzen saiatu edo ez, baina errepidian errebueltetan elurra pilatuta egon leiken eta behian geratzia erabaki genduan. Goizian porteatzen hasi, eta kotxiak goruntz, hura amorrua!! Baina... bueno, halaxe erabaki genduan eta halaxe bizimodua, amorrua tragatzen ikasi bihar. Lehenengo zati honetan elurjausi arrisku asko dagonian ez dirudi leku seguruegixa. Aldiz, ixa hilabete elurrik botabe, primeran zauan, akaso gogorregi. Bailara honetan bi tontor gomendatu zizkiguten, Pincela eta Armeros. Armeros oso urruti zauala abixatu ziguten. Halere, malda gutxio eta elur gogor gogorretan ez ibiltziarren, Armerosera jutia pentsatu genduan. Haserako asmua, ondo ikusiz gero bueltan atzeko bailaratik egingo genduala Pincelako tontorra. Hilabeteko antizikloian ondoren, aldaketa sartzen hasi zan. Zeruan igartzen zan burrukia, nahiz eta oindiok presio alt

Parros ia

Irudia
Pare bat saiakera eginak dauzkat Parros mendira, eta gezurra badirudi ere, sekula ez ditut baldintza onak harrapatu tontorreraino iristeko. Jonny FR ere bailaratik zebilen eta hirurok abantau ginan. Parkinian utzi genituan Balen eta beste lagun batzuk. Bereteko parkinetik aterata, Tuc deth Mieiruntz jun ginan (Ikusten dozuenez, hemen izenak Aranesez dira, okzitanoaren antza ei dauka), hortik Cap de Clòsosera jun ginan, pistak gertu egon arren lasaitasun osoz. Clososetik ipar malda bat bajau genduan Parroseko bailara. Haseran elurrak gogortxo, Jonny hasi zan jeisten, eta ondoren konturatu ginan hemen ipar aurpeixetako elurra ez zauala mendebalderago bezain izoztua; hemen hauts prensatua zala. Arriu de Parrosetik gora. Atzian Tuc de Pèdescals eta eskuinean ez da ikusten Cap des Clòsos Eguneko bigarren igoeran, Parros aldera igotzen hasi ginanian, gure atzetik bat zetorrela ikusi genduan, kranpoiak jarri eta malda bajatzen. Gu aurrera, baina igoera erdixan harrapatu gintuan. Bal

Aran Harana: Tuc de Baciver

Irudia
Gabonak iritsi ziran, hilabete elurrik botabe eta tenperatura altuekin. Guri oindiok Araneko kartutxua geratzen jakun, eta hara jun ginan egun batzutarako. Lehenengo egunerako irteera motx bat aurrikusi genduan, panorama nola zauan ikusteko. Bidaitik berandutxo allau ginan eta goizian lasai urten. Nahiko triste zauan, baina eskixak jantzitxa denbora osuan, aurreko astekuan ondoren sekulako esperientzia, kar kar kar Roxari ingurua  Elur askorik ez zauan, baina aurkitzen zan pasatzeko lekua, justu justu. Baciver barrenian txurixen  Nik uste elurran limitian in genduala irteera hau. Halere, primerako eguraldixakin. Nere artietan pentsatzen naban ondoren damutuko ginala eguraldi hain ona ez eukitziaz, ze eguraldi partia beitxu ere ez genduan in bihar. Halere, dana ezin leike, eguraldi ona eta elur asko eta ona, gatxa, oso gatxa deko Tuc Dera Llança atzian  Baqueirak elur ona eta eguraldi lehorraguaz gain, bistak ere mundialak dauzka Aneto, Maladeta, Posets eta Perdiguero

La Bonidako ekialdeko kanala

Irudia
Gabonetarako astebete faltan, Monnétik jeistian, domekarako porteorik ez genduala nahi argi zaukagun, eta argi zaukagun baita ere hego eguzkitan ibili nahi genduala, kerizpetan gogorra zaolako. Pont d'espagneko lautadak pasatzia ez genduan nahi, aldapa eta emozio pixkat balego, hobe. Baregesera jutia pentsatu genduan, baina hegoruntz aukerak oso ikusita zeuden, zubixan Txiri Midi Bigorren egon zan, eta gu Barben. Edozein kasutan, erosotasuna zan bilatzen genduana, bixotako batek plana errepikatu biharko balu ere. Onceteko lakuruntz Elur askorik ez zauan Barbe alderuntz juteko, eta Onceteko lakuruntz jun ginan, etzakigun Baigorriko Midira, Onceteko tontorreruntz edo nora jungo ginan. La Bonida Horretan, txirik esan zidan ea zergaitik ez ginan La Bonidara kanaletik ixotzera animatzen. Printzipioz nik ez naukan halako gogorik, baina egixa esan, ekialdia izanda, lainotuta zauan arren, elurra ez zauan gogor-gogorra, eta animatu nintzan. Kanalian erdi aldian eskuinera ha

Monné edo Moun Né

Irudia
Gabonen aurreko astebukaeran zalantza zan nagusi. Hego isurialdian elurrik ez. Ipar isurialdian zeozer, baina batez ere Araneko bailaran. Baina urrutitxo, eta gabonetarako ere zeozer laga nahi genduanez, Luz inguruko aukerak bilatzen hasi ginan. Ipar aurpegirik ez genduan nahi, oso gogorrak zaozelako. Hego aurpegixak eguzkixari eskerrak sopadelux jartzen ziranez, aukerak bilatzen hasi ginan. Baregesen egonda gaozenez, Cauterets aldera jutia pentsatu genduan. Pont d'Espagnetik elurra zaola ikusi genduan. Beste aukera bat Monné. Domekarako lainotuta ematen zaben, eta elur gogorra zauan eguzkixak eman arte. Mendi honek sekulako maldak dauzkanez, eguzkitan egitia garrantzitsua zan segurtasunagatik, beraz, zapatuko flana Monné. Cauteretseko pistetaruntz gerturatu ginan gabez, Cambasqueko parkinera. Begira ibili ginan, baina elur askorik ez zan ikusten. Halere, ausartak gu, goizian jaiki eta ekin. Cambasquetik gora, elurra urruuuuuuti ikusten zan  Eta gora eta gora, 400m

Peyragudeseko lasterketa

Irudia
Dagoeneko lauzpa bost aldiz jun gera lasterketa honetara. Frantziako gazte taldia hautatzeko lasterketa izaten da, eta horregatik juten gera. Gaztiak ez dogu izan nahi, ezta Frantziarrak ere, baina aukeran Frantziarrak nahixo Espainiarrak baino, kar kar kar. Kontua da, oraindik ez gaituztela hautatu, horregatik, hurrengo urtian berriz ere juteko plana in biharko dogu. Urtero Javi eta Kristianekin jun izan naiz lasterketa honetara, aurreko urtian kale in zidaten arte. Aurten gutxienez errekuperatu dot Javi, Albert Pla, Raul Fernandez eta Fermin Muguruzak barixakuan eman zaben kontzertuan aitzakian, kontzertu ondoren zuzenian Peyagudeseraino juteko plana in genduan. Esateko ezer askorik ez, bertikalian Javik irabazi zidan, eta indibidualian ere irabazten utzi nion. Ordainetan furgona rotulatu nion!! Aspaldi gogor entrenatzen hasita nago, baina oraindik ez dira emaitzak allatzen. Iratxo dordoka daukat entrenatzaile, eta bere entrenamendu eta dieta bete betian jarraitzen ari naiz

Prostiko zubixa Aure Bailaratik

Irudia
Abenduko zubia gainean, eta hego isurialdean zegoen elur eskaxia ikusita, ipar isurialdera joateko plana egin genduan. Aspalditik begiz jota neukan Auloneko bailara. Oin dala urte pila bat jun ginan Morkaikokin Arbizonera, baina orain Portarras mendi eskiko ibilbide klasikua egiteko gogoz nenbilen. Elur baldintzetan Frantzian 1500-1600m ingurutik eskiatu zitekeela ikusi genduan, eta itsu-itsuan jun ginan Auloneko bailarara. Baina elurra esperota baino urrutiago zegoen. 45 minutu inguru eskiak bizkarrean eraman ondoren, eskiak jantzi eta planez aldatzia erabaki genduan. Portarraseraino bailaran aurrera segi biharrian, Auloneko tontorreruntz jutia pentsatu genduan, hego orientaziua eta motxagua izango zala pentsatzen. Taldetxo bat zixen gure aurretik, eta haien aztarnak jarraitzen jun ginan. Bi lagun azpiko argazkiko parian dauan tubotik jeitsi ziran Auloneko tontorra (ezkerrian daona) egin ostian. Beste danak eskuineko tontortxora jun ginan, eta gu ere eskuinekora.  Altuera