Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Azaroa, 2014

Txema bidea Txindokira

Irudia
Aste osoa haize ufada gogorrekin, haize oso aldakorrarekin eta plana egin ezinda, ia ia minutuz minutu aldatzen ibili ostean, iritsi zan igandia. Oraindik ere sekulako haizea, hego haize ikaragarria egon arren, katuhankak jazteko beste aukera bat egongo zala ematen zaban. Larraitzera jutia erabaki genduan domeka goizian, Txema bidea egiteko proposamena egin zidan "planes" jaunak. Txindokiko hego paretian dago bide hau, eta kresta bukatzen dan lekura ateratzen da, hortik tontorrerainoko bidia oinez egiteko. Etxian bertan horrelako planak egiteko aukeria edukitzia gauza handixa da, plan honek ere gauza asko batzen ditxulako: Porteo luzetxua pisuakin, eskalatzia, tontor polit bat egitia eta gainera etxetik oso gertu! Baldintza guzti horiek kokteleran sartu eta abantatu ginan goruntz. Krestako haseraraino ixo ginan ixa, eta ondoren krestaren hego partia zeharkatu pareta hasten zan lekuraino. Egixari zor, bidia ez zan beste mundukua, gradu honetako bidiak plaka et

Untzillatx diagonal handia

Irudia
Katu hankak gehixo jantziko ez nitxuala pentsatuta naukan arren, Urresteiko krestara juteko flana egin genduan arrangurazko domeka batetan. Halere, eguraldixa ez zauan oso egonkor eta plana aldatzia pentsatu genduan Atxarten bertan. Abuztuan Txiriosekin Urresteitik bajatzen gentozela, bi mutil neskatilla batekin Untzillatxera igotzen ikusi genitxuan diagonal handitik. Eurekin berba itxerakuan, neskatillak (10 bat urte eukiko zitxuan) poz pozik esan zigun Brankaren gainean daguan koban gaba pasatzeko asmua zaukela. Untzillatxeko kobako sarrera Plan harekin akordauta, eta egualdixan fidagarritasun ezakin, sokak albo batera laga, eta Untzillatxera abantau ginan. Haizia eta eguzkirik ez, nahiko fresko igoera osuan, baina planak merezi izan zaban. Ez dago urrutira jun biharrik horrelako mendibuelta politxa emateko. Altuera derrepente hartzen juten zera, eta behin urresteiko krestan bukaeran azpixan, lau hankatako bidia hasten da. Gidetan jartzen duanez, II eta III graduko pasuak h

Karakate, beti karakate

Irudia
Aurtenguan ere iritsi da urteko zita. Esaten dabenez, urtero karakateko igoera noiz izango dan deika ibiltzen omen dira New Yorkeko maratoikuak. Behin karakateko igoerako fetxa jarritxa, ondoren NY maratoikua, eta gero egutegiko zuluetan juten dira beste karrera txikixaguak fetxak hartzen, Behobia, Donostiako maratoia, Berlingua etab. Argi dago inork ez dabala bere lasterketa Karakateko zitakin batera jarri nahi, frakasua izatia nahi ez badu behintzat. Munduko lasterketa bakarra da izenematia debalde eta bazkaixa gratis dana, baina ez dira asko egongo bidia markatu gabe daukenak. Karakateko igoerak bertan entrenatzen ibiltzia eskatzen dau, eta horrela izaten dira azkenengo astiak, jendia gora eta behera, eta batzutan baso garbitzen ere ikusten dia estilo askoripeko kaletarrak! Oindiok Salomonek atarako dau sasixak garbitzeko karbonozko segia... Baina ze bide garbitxu dan, noiz eta zeinek, Guenako artzaixan know-how da. Ez jako bat eskapatzen artistiari! Bastoiakin bi sasi kendu orduko

Diablos ertza, Costerillou ertza eta Balaitous

Irudia
Izenburuak dioen bezela, astakeri bat egitea planteatu zidan Txiriosek. Urriko azkenengo hego haiziak aprobetxatzen, eta elurrak hasi aurretik, azkenengo kartutxua izan zeikienari txispak atara nahi zizkion Azken hilabeteetan ertzak itxen ibili geranez, soltura pixka bat hartuta onuzkero, ertzen denboraldixa bukatzeko zer hoberik, Diablos eta Costerillou , bi ertz batu eta Balaitousan tontorrian bukatzia baino. Erronka ez zan makala: normalian bi ertz hauetako bakoitza separauta itxen da. Gidetan 5-7ordu artian markatzen dabe bakoitzantzat, baina gainera bi ertzak batzeko tartian beste pare bat tontor egin bihar genitxuan, segun eta ze gidatan beitzen genduan, eta tarteko horrek gaitza ez zirudien arren, destrepe raroren bat eta ekipatu gabeko rapel batzuk aurkitzia ere espero genduan. Dagoeneko eguna mozten, goizeko 8tatik gabeko 8tara bakarrik zaukagun argixa bermatuta, hau da, 12 ordu besterik ez! Plana klaru zaon, eguna argitxu ordurako eskalatzen hasi, eta ahalik eta bizkorre

Peña Vieja, Frantsesen espoloia

Irudia
Lankide Konanek komentatu zidan Jonberg-ekin plana egina zeukala alpinismo pixka bat eitxeko. Seguruenik picos aldean izango zela zerbait. Animatzen banintzen, hirurok joango ginala. Bada ezpada, Txiriosi ere komentatu nion, eta berak ere libre zaukanez, bera ere animatuko zela. Bi kordada batu ginan beraz. Plana zehazten, Peña Viejara frantsesen espoloia zan aukera gehixenetarikua zeukana, baina bageneuzkan beste As batzuk mangetan, bada ezpada, ze zapatuko egualdixa ona zaon arren, bekoki edo frente bat anuntziauta zauan, eta aurreratuko balitz, akaso zapatuan faenan harrapatuko gintxuan. Edozein kasutan, lehenengo planerako dana lotu biharra geneukan. Goizian Fuente Détik aterako bagina soka eta ferreterixa guztixakin, oinez demaseko palizia zan. Beraz, teleferikuan gerturatzia izango zan onena, baina dagoeneko udazkeneko ordutegixa zaukan, eta berandu hasten zan ixotzen (turistentzat pentsatuta dago, mendizalientzat baino gehixo). Eskaintza bat zaon, kablia gehi Aliva hotelian