Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2019

PierraMenta 2019

Irudia
Inoiz baino entreno gutxiokin, iritsi zan Pierrara juteko momentua. Eskerrak azken asteetan Izabako memoriala eta Linzako Pyrene lasterketak egin genituen eta horrek sasoi pixka bat eman zidan Pierrara konfidantza apur batekin iristeko...
Eta horrela, konturatu ordurako Arechesen geunden Javi eta biok lasterketa hasteko zain.
Le Chornaisen 12 lagun juntatu ginan parte hartzeko prest, baina intendenzia ere bertan zauan, Oñati-Ondarru eta abarreko 16 lagun egunero animuak ematen eztarrixak urratzen!!!

Azken astian egualdixa begiratzen, 4 etapatatik 2 egun elurra, 1 eurixa eta zapatua eguraldi ona espero zala ematen zuan. Guretzat lehenengo hiru egunak panorama horrekin ez dia onak, segurtasunagatik behe partian piñarixetan trazatzen dabelako lasterketa, eta kriston bañerak itxen dia eta eskiatzen ez dakigunontzat gogorra izaten da hori.
Nik nahixo izaten dot tontorretan ibiltzia, ertzak, malda zabalak eta abar, nahiz eta azken jeitsieran beti pasau bihar piñariren bat.
Baina hori ez da …