Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2018

Otal Ekialdetik eskiekin

Irudia
2018/04/22 Otal Ekialdetik
Bezperan Cerbillona eskiekin jeitsi ondoren, sekulako bueltoia urten jakun. Paliza hartu arren, hurrengo egunian ere goizo ibiltzia komeni jakun beruagatik.
Planari eutsiz, Bujarueloko aterpetxetik pixkat bajau Torlaruntz, eta han daon kanpin bat baino pixkat lehenago Otaleruntz jungo ginan ekialdetik.
Goizeko 4:00 inguruan jaiki ginan baitxa ere. Bujarueloko aterpetxian gosaldu eta jeitsi ginan oinez abantauko ginan lekura. Lehenengo basotik ixo beharko genitxuan ixa 500m eskixekin bizkarrian. Gaurkuan, nik zapatillekin urtetzia pentsatu naban, bezperan hankak egosi jatazen eta.
Di-da ixo genduan. Igoera oso zuzena dauka. Baina... basuan goiko partian elurjausi batzuk zaozen igoerako bidia zeharkatzen, eta hauetako batian galdu egin ginan, eta ilunetan piñari batian gora-behera ibili ondoren topatu genduan berriz ere bidia.
Bidia topau ordurako eskixak jarri, eta aurrera!
Gaurkuan zerua tapauta zauan. Alde batetik hobe horrela, ekialdeko orientaziua zanez, …